Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2010/12/13

Euskalduna Vs. San Jorge Santurtzi

   Partida garrantzitsua jokatu zen pasa den igande honetan andoaingo Allurralde kiroldegian bertan nor baino nor aritu dira Santurtziko San Jorge eta Euskalduna taldea, talde bizkaitarra berria da Nazional B mailan, bainan denboraldi bikaina egiten ari da eta 8. postuan kokaturik zegoen 15 punturekin. Andoaindarrak puntu behar larrian agertu ziren partidara azken postuetatik irteteko oso garrantzitsua zen 3 puntuak etxean geratzea.

   Partida intentsitate handiarekin hasi zen eta baloi jabetza bi taldeek proportzio berean erabiltzen zuetn. Hasera batean aukera argienak etxekoek eduki zituzten bainan pixkana Santurtziko mutilak bere jokoa egiten asi ziren eta arriskua eramaten zuten andoaindarren ate ingurura, dena horrela zela etxeko atezainak  bere irteera batean baloia aurkariari oparitu zion eta honek ez zuen barkatu eta baloia goitik bidaliz gol polita sartu zuen. Gol honek andoaindarrak esnatu zituen eta sekulako aukerak izan zituzten partida berdintzeko, bainan batzutan atezainak eta bestetan zutoinak ez zioten uzten andoaindarrei kanpotarren atea zulatzen, honela atsedenaldira 0-1eko emaitzarekin ailegatu ziren.

   Bigarren zatian andoaindarrak partidaren bila atera ziren eta baloi jabetzaren nagusitasuna eramaten zuten eta aukerak sortzen asi ziren bainan kanpotarren atezainak ez zuen zirrikiturik uzten baloia atean sartzeko, honela Santurtziko mutilek sekulako beldurra sortzen zuten etxeko zalegoan kontraeraso bikainen bidez. Oraingoan ordea Imanol "Armi" Mateos ikaragarri egon zen eta ez zien utzi golik sartzen. Horrela jokaldi bikain batean Kristofer "Tanketa" Fernandezek etxekoen berdinketa lortu zuen sekulako jaurtiketa bati esker.

   Berdinketarekin bi taldeak urduritzen asi ziren eta faltak pillatzen joan ziren. Joko honetan andoaindarrak irten ziren garaile, nahiz eta Penalty bat eta Doble Penalty bat hutsegin azkenean hirugarrenean izan zen zorionekoa Doble Penalty bati esker Kristofer "Tanketa" Fernandezek etxekoen 2. gola sartzea lortu zuen, esan beharra dago kanpotarrek bi Doble Penalty hutsegin zituztela. Honela partida amaitzeko 2 minutu falta ziren eta Santurtziarrek Atezain- Jokalari taktika erabili zuten bainan ez zuten golik sartzea lortu horrela 3 puntu garrantzitsu etxean geratu zirelarik 2-1eko emaitzari esker.

2010/12/09

Elorrioko Vs. Euskalduna

   Iazko partida buruan zutela agertu ziren Elorriora andoaingo mutilak, iaz 8-1eko emaitza izan zuten aurka eta aurten Elorrioko tadleari sustotxo bat eman eta zubia sentsazio onekin hasteko ideia zutela joan ziren Elorriora. Partida ez zen oso ondo hasi andoaindarrentzat, lehen minutuetan baloi jabetza eta aukerak etxekoenak ziren eta 5 minutuetan 2-0 aurreratzea lortu zuten, bigarren gol honek andoaindarrak erabat berpiztu zituen eta jokoan agertzen hasi ziren honela atsedenaldira ailegatu bainan lehen partida 2-2 jartzea lortu zuten Kristofer "Tanketa" Fernandez eta Maikel "Pitxbull" Fernandezen golei esker.

   Bigarren zatian andoaindarrak lehen zati haseran egindako hutsegiteak berriz ez egiteko ideiarekin irten ziren kantxara, bainan Elorriotarrek sekulako nagusitasuna erakutsi zuten honela berriro ere jokaldi eder batean 3-2koa ezarriz. Elorriotarren nagusitasuna bere heldutasunean zegoenean andoaindarrek berdinketaren gola lortu zuten Kristofer "Tanketa" Fernandezen bidez, 3-3ko honek min egin zien Elorriotarrei eta bost minutu txar eduki zituzten. Hala ere azken 10 minutuak monologo bat izan ziren eta Elorrioko taldeak sekulako auekrak egin zituzten bainan Imanol "Armi" Mateosek bere trebezia behin eta berriro erakutsi zuen eta partida 3-3koarekin amaitzea lortu zuen.

Euskalduna Vs. Clinica Dental Aldaz

   Partidua ezin izan nuen ikusi eta esan zidatenez etxekoen oso partidu txarra izan zen eta Lasartearrek ez zuten barkatu eta bi gol sartuaz partida 0-2 amaitu zen honela derbya Lasarteruntz joan zelarik.

2010/11/24

Meatzari Vs Euskalduna

Partida benetan zaila andoaindarrek jokatu zutena Gallartan. Partida 3-1 galdu arren sentsazio txarrekin bueltatu ziren etxera Urdiñak 3 goletatik 2 doble penalty-en bidez jaso bait zituzten eta  hau gutxi izan bazen Maikel Fernandez eta Asier Mendez arbitroak kalera bota zituen. Animo mutilak hurrengo astean Lasarteko taldea bait dugu aurrean eta ehuneko ehuna eman beharko bait dugu kantxan punturik lortu nahi badugu.

2010/11/15

Euskalduna Vs C. Createch

   Pasa den asteburuan andoainen bisitari moduan Elgoibarko Concepto Createch taldea izan genuen, Elgoibarko taldeak aurten helburu nagusi bat du mailaz igotzea eta horretarako udan taldea asko indartu dute jokalarien fitxaketekin eta entrenatzaile berriaren etorrerarekin. Elgoibartarrak Nazional B-ko liderrak dira eta Euskaldunako gudariak sustotxo bat emateko prest zeuden Allurraldeko gotorlekuan.

   Partida seriotasunez hartu zuten Andoaindarrek eta kanpokoen joko modua ezagututa atzean itxi ziren kontraerasoren bat arrapatu nahian, dena honela C. Createch taldeak eraman zuen baloi jabetza eta berau mugitzearen ardura. Etxekoak kontraerasoetan sortzen zituzten gol aukerak, bainan gol aukera hauek ez zituzten sartzen eta maila honetan eta horrelako talde batek ez du batere barkatzen eta bi jokaldi bikainetan Elgoibartarrek bi gol sartu zituzten markagailua 0-2 ezarriz, andoaindarrak saiatu ziren bainan lehen zatia amaitu bainan lehen Elgoibartarrek beren 3.gola sartu zuten honela 0-3 ailegatuz atsedenaldira.

   Bigarren zatian andoaindarrak partiduaren bila atera ziren eta baloi jabetza portzentaiak berdintzea lortu zuen eta aukerak sortu ere sortzen zituzten eta hauetako aukera batean Oskar "Latigo" Lasak andoaindarren gola sartu zuen honela etxekoak partiduan sartuz. 1-3koarekin andoaindarren minutu onenak etorri ziren eta aukerak bata bestearen atzetik sortzen asi ziren. Baloiak ordea ez zuen sartu nahi eta kontraeraso batean kanpotarrek 1-4koa ezarri zuten markagailuan.

   Markagailu honekin baloi jabetza andoaindarrek hartu zuten eta aukerak sortzen jarraitu zuten bainan ez zen andoaindar aurrelarien eguna. Horrela partidako azken minutura ailegatu ziren, benetan minutu eroa, minutu horretan andoaindarrek dena alderantziz egin zuten eta bi gol jaso zituzten bata Alvaro "Anglosof" Gilek bere atean sartu zuen eta bestea Imanol "Katakrak" Txorro eta Ion "Robinxou" San Josek ez zuten kantxa erditik baloia ateratzen asmatu eta aurkariari eman zioten baloia atezainaren aurrean bakar bakarrrik utziz eta 1-6koa ezarriz. Azken markagailua 1-6koa izan zelarik.

2010/11/09

Orioko Vs. Euskalduna

   Azken urteotan hainbat derby jokatutakoak dira bi taldeak eta elkar ederki ezagutzen dira, honela 7. jardunaldiko partida jokatzeko prest ziren bi taldeak. Partida garrantzitsua andoaindarrentzat azken postua uzteko aukera paregabea bat zuten patida irabaziz gero. Orion jokaturiko derby guztiak gol gutxikoak izan dira eta detalle txiki batengatik erabaki izan ohi dira, aurtengoa ordea ezberdina izango zela iragartzen zuen kaleko hego haizeak.

   Partida oso eroaizan zen eta gol festa bikaina ikusteko aukera izan zuten bertara gerturatu ziren zaletuak, andoaindarrak ordurarte huts egindako aukera guztiak sartzen zituzten eta Oriotarrekezin izan zuten ezer egin kanpotarren joku erakusketaren aurrean, honela 2-7ko markagailura ailegatu ziren, orduan etxekoek atezain jokalari tenik erabiltzea erabaki zuten partida amaitzeko 10 minutu falta zirela. Ederki erabili ere, partida amaitua zegoela zirudien arren oriotarrak 6-7ko emaitza ezarri zuten markagailuan.

   Andoaindarrak ordea ez zeuden prest lortutako abaintaila balkoitik botatzeko prest eta beste bi gol egin zituzten honela prtida 6-9koarekin itxiz. Aipatzekoa Maikel (Pitxbull) Fernandezen partida, 6 gol sartu bait zituen berak bakarrik, beste hirurak bere anai Kristofer (Tanketa) Fernandezek sartu zituen. Fernandez Konektion!!!

Euskalduna Vs Egintza

   Urriaren 30an jokatutako partidan andoaindarrek billabonako egintza taldea jaso zuen allurralden, nazional B-ra igo da aurten eta gaztez jositako taldea dute. Partida txarra jokatu zuten andoaindarrek, kanpotarrek ez zieten inoiz partidaren nondk norakoa eramaten uzti eta kontraerasoan ez zuten minik egitn andoaindarrek. Hala ere artida irabazten hasi ziren Alberto (Frodo) Bayonen gol bati esker, pozak ez zuen asko iraun andoaindarren aurpegietan eta atsedenaldira ailegatu baina lehen kanpotarrek buelta eman zioten markagailuari honela atsedenaldira 1-2koarekin aileatuz.

   Bigarren zatian andoaindarrak ez zuten espabilatu eta egoera hau aprobetxatuz kanpotarrek beraien 3. gola sartu zuten. Andoaindarrak etsita zeuden bainan Kristofer (Tanketa) Fernandezek esperantza izpi bat eman zien andoaindarrei 2-3koa ezarriz markagailuan. Andoaindarrak presioa egiten saiatu ziren bainan ez zen urdiñen eguna eta Billabonakoek partida amaitzeko gutxi falta zela partida erabat hil zuten 2-4koa sartuz honela partida emaitza horrekin amaituz.

2010/10/26

Jarrileros Vs. Euskalduna

   Pasa den asteburuan Urdiñak Portugaleteraino joan behar izan zuten Nazional Bko 5. partida jokatzeko, partida zaila benetan azken urteetan hainbat aldiz jokatuak bait dira andoaindarrak Portugaleten eta inoiz ez dute punturik lortu. Partidan hotz sartu ziren andoaindarrak eta baloiaren jabetza etxekoek zeramaten, hala ere baloia asko mugitu arren ez zuten etxekoek aukera argirik lortzen markagailua irekitzeko eta azken partidatan ohitura bihurtzen ari den "despiste" bati esker Bizakitarrek markagailua irekitzea lortu zuten, gol hau andoaindarren aldeko falta bat gaizki atera eta gero etorri zen.

   Gol honek andoaindarren etsipena ekarri zuen eta urdiñen atezainak bere bigarren txartel oria ikusi ondoren bi minutu jokalari bat gutxiagorekin egon ziren andoaindarrak eta Etxekoek ez zuten abrkatu eta bigarren gola sartzea lortu zuten. Lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela Andoaindarrek baloia galdu zuten kantxa erdian eta etxekoen 3. gola etorri zen, atsedenaldira partida itxia zegoen 3-0koa eta andoaindarren jarrera etsiari ez zegoen buelta emango zionik.

   Bigarren zatian nahiz eta kantxa osoan presionatu andoaindarrek ez zuten baloirik lapurtzea lortzen eta honela ez zegoen ezer egiterik, Portugaletekoak andoaindarren hutsen esperoan egon ziren eta kontraerasora beste hiru gol egitea lortu zuten honela partidako emaitza erabat itxis 6-0koarekin bueltatu ziren andoaina jokalariak, emandako irudia ez zen ona izan eta lanean jarraitu beharko dute lehen garaipenaren bila.

2010/10/18

Euskalduna Vs. Bilbo

   Aurten kategorian lidertzan diren hiru taldeetatik bat jaso zuten Andoaingo Allurralde kiroldegian, BIlbo taldea iaz naziola A kategorian ibilitako taldea. Talde oso gaztea bainan oso landua, denbora ugari daramate bloke berberarekin eta orduan urtez urte hobetuz doaz. Partida oso zaila zuten aurrean andoaindarrek. Dena dela eta andoaindarrek partidaren erritmoa eramanez hasi zuten partida aukera anitz sortuaz, Bilbotarrak ordea kontraeraso azkarrak egiten zituzten eta andoaindarrak ezustean arrapatzen zituzten azkartasun hori ela eta. Partida ondo hasi zen andoaindarrentzat, 10. minutuan Kristofer (Tanketa) Fernandezek gol bikain bat sartuaz markagailuan 1-0ekoa ezarri bait zuen.

   Gol honek ordea Bilbotarrak esnatu zituen eta baloiaren jabetza lortu zuten eta ederki mugitu zituzten andoaindarrak alderik alde. Urdiñek argi zuten atsedenaldira 1-0koarekin ailegatu ezkero aukera handiak izango zituztela partida eramateko eta hau dela eta beraien defentsa atzeratu zuten eta Bilbotaren erasoak saiesten saiatu ziren. Dena ondo zioan baina lehen zatia amaitzeko 2 minutu falta zirela etxekoek beheraldi txikitxo bat eduki zuten eta hau ederki probestu zuten Bilbotarrek partida berdintzeaz gain minutu batean 3 gol eginez, honela atsedenaldira 1-3koarekin joan zirelarik.

   Bigarren zatian andoaindarrak partidaren bila irten ziren eta erasoak bata bestearen atzetik egiiten zituzten bainan ez zuten kanpokoen atea zulatzerik lortzen, honela kontraeraso bikain batean Bilbotarrek beraien 4.gola sartzea lortu zuten. Gol honek ez zituen etxekoak kikildu eta erasotzen jarraitzen zuten honela berriz ere Kristofer (Tanketa) Fernandezek etxekoen bigarren gola sartzea lortu zuen honela berriz ere Urdiñak partidan sartuz. Andoaindarren kemen asutsuegia izan zen ordea eta falta ugari egin zituzten honela partida amaitzeko 10 minutu falta zirela 6. falta egin zuten eta Bilbotarrek ez zuten hutsegin 10 metroetatik eta 3 gol sartu zituzten doble penaltyei esker, markagailua 2-7 zegoela Kristofer (Tanketa) Fernandezek bere kontuko 3. gola sartu zuen, bainan arbitroari behin gola sartu ondoren aurpegian kolpea jaso zuela esateagatik honek bigarren txartel horia atera zion honela andaindarrak 2 minutuz jokalari bat gutxiagorekin geratuz.

   Bilbotarrek ez zuten barkatu eta partida amaierararte beste 3 gol sartu zituzten Andoaindarren etsipenerako, partida 3-10 bukatu zelarik.

2010/10/13

Gernika Naturgas Vs. Euskalduna

   Pasa den asteburuan Gernikaraino joan ziren gure mutilak Nazional B-n berria den Gernika Naturgas taldearen aurka partida jokatzeko. Partida zaila, zubia dela eta andoaindarrak 7 jokalarirekin joan bait ziren partida jokatzera, argi zuten dena eman beharko zutela denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Partida ez zen oso ondo asi andoaindarrentzat, lehen minutuan Gernikako mutilek lehen gola sartu bait zuten, gauzak horrela hasita ez zuen oso itxura ona igandeko partidak bainan pixkanaka pixkanaka andoaindarrak partidan sartzen joan ziren eta berdinketaren gola sartzea lortu zuten golegilea aurten denboraldia ederki hasi duen Maikel "Pitxbull" Fernandez izan zen. Gol honen ondorioz andoaindarrek beren defentsa atzeratu zuten eta kontraerasora jokatu zuten ia partida osoa 7 jokalarirekin ez bait dago askoz gehiago egiterik.

   Gauzak ordea oraindik eta zailago jarri ziren andoaindarrentzat lehen zatia amaitu bainan lehen Oskar "Latigo" Lasak kantxa utzi behar izan bait zuen lesio bat dela eta. Andoaindarren eromenerako gañera lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela Gernikarrek beraien bigarren gola sartu zuten honela atsedenaldira 2-1eko emaitzarekin ailegatuz. Bigarren zatian Gernikarrak andaoindarren ateari prezioa jarri ziotela ematen zuen aukerak bata bestearen atzetik sortu bait zituzten aukera gehienak ordea Imanol "Armi" Mateosek geratu zituen bainan halakoa izan zen Gernikarren erasoa ze bi gol gehiago sartzea lortu zuten. Urdiñek ordea ez zuten etsi eta partida amaitzeko 5 minuturen faltan Alvaro "Anglosof" Gilek 4-2koa ezartzea lortu zuen andoaindarrak partidan sartuz.

   Azken 5 minutuetara ordea erabat lehertuta iritsi ziren andoaindarrak eta Gernikakoek ederki mugitu zuten bankilloa partidari erritmo azkarra emateko honela Gernikarrek beste hiru gol sartu zituzten eta andoaindarrek markagailuari itxura pixkat eman zioten David "Black-Txaka" Andresen gol bati esker. Honela partida 7-3ko emaitzarekin amaitu zen, hurrengo partida Allurralden jokatuko dute larunbatean 19:45tan Bilbo taldearen aurka, kategoriako liderretako bat.

2010/10/06

2010 - 2011 DENBORALDIA

Kaixo mutilak hemen naiz berriz ere kronikak betetzeko eta taldearen datu nabarmenenak hemen ezartzeko. Aurten taldean eraldaketa sakon bat egon da iaztik taldea Xabier Berrueta (Golegile nagusia), Iban Lopez (Kaiserra), Oskar (Aitatxito) Frutos eta Arkaitz Urdapilleta (Atezainak) utzi bait dute, lau buruhaundi hauen bajak betetzeko bigarren taldetik 5 jokalari igo dira, Ander Balda (Scholes), Imanol Txorro (Katakrak), Gaizka Dominguez (The Wall), Xabier Carballes (Gol nº100) eta Asier Mendez (Benji Price).

AIpatu gabe ezin utzi taldeak eginiko fitxaketa mediatikoena Kristofer Fernandez (Killerra) ekarri bait dute Euskalduna futbol handiko taldetik. Ea aurten Fernandez Konexion jokaldia askotan ikusten dugun seinale ona izango bait da.

Taldean jarraitzen dutenak Alvaro (Algosof) Gil, Oskar (Latigo) Lasa, Ion (Robinxou) San Jose, Iñaki (Kamikaze) Elola, Alberto (Perfilez ikustezin) Bayon, David (Black-Txaka) Andres, Maikel (Pitxbull) Fernandez eta Imanol (Armi) Mateos izango dira. Horrelako asto kuadrilla bere bidetik eramaten saiatuko direnak Jacinto (Txintiko) Diaz eta Pedro (The Astur) Martinez artzaiak izango dira.

Denboraldia iazkoa bainan hobeto hasi da bigarren jardunaldirako puntu bat lortua bait dugu............. gogoratu iaz 11 partidu egon ginela puntu gabe. Animo mutilak eta gogor aurten denboraldi gogorra izango bait da Nazional A-ko arrastreak direla eta. ANIMOOOOOOOOOOOO!!!!!!!!!!!

2010/05/26

Agurra

Aupa pipol!!! Lerro hauekin agurtu nahi zaituztet, hurrengo urteetan kronikak egiten jarraituko dut eta zuen laguntza beharko nuke. Beti egongo naiz zuei animatzen, begiratu armailetara eta han egongo naiz Hooligan baten moduan, animo mutilak!!!!!!!!!!! Hona hemen nere agurra ea gustoko duzuen:

Hamalau urte jokatu ditut
denak ikaragarriak
Taldekoekin pasatakoak
betetzen dizkit begiak
Oroitzapenak dira ederrak
ezin aztu daitezkenak
Gure arteko laguntasunak
iraungo ditu mendeak


Ene lagunak bertso hauekin
nijoa ni agurtzera
Datorren urtian egongo naiz
kantxan zueri begira
Hor egongo naiz beti zuekin
juteko maiz afaltzera
Hurrengo urtetako lorpenak
ospatu nere erara

Pello Joxepen doñuan earki gelditzea jajajajajajajajajaja

Beti zuekin!!!!!!!!!!!
Urdapi

2010/05/24

Euskalduna Vs. Orioko

Nazional B-ko azken partida jokatu zen pasa den asteburuan Allurralde kiroldegian, astean zehar izandako albisteak direla eta partida zearo garrantzitsua bihurtu zen. Astean zehar egunkarietan azaldu zenez Nazional A-tik jetxi zen UPV talde donostiarrak ez du datorren denboraldian Nazional B ligaxkan aritzeko intentziorik honela Nazional B-tik Euskal ligara jetxiera postuak 5 etik 4 izatera pasatzen zirelarik. Dena horrela Euskaldunakoak irabaztea besterik ez zuten, partida irabazi ezkero maila mantenduko bait zuten. Oriokoek ez zuten ezer jokoan bainan argi ikusi zen partidan zehar partida irabaztea besterik ez zutela buruan. Partida andoaindarren nagusitasunarekin asi zen, kanpotarrak beren kantxa erdian baloia noiz lapurtuko zain zeuden bitartean. Honela andoaindarrek baloi bat kantxa erdian galdu zuten eta zorte apur batekin Oriotarrek beren lehen gola sartzea lortu zuten, andoaindarrak behera ez ziren etorri eta aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten bainan Orioko atezainak sekulako geldituak eginez markagailua 0-1koarekin mantendu zuen atsedenaldirarte. Atsedenaldiaren ondoren andoaindarrak erabat motibatuta atera ziren denek argi zuten partida irabazi behar zela eta ez zegoela beste aukerarik hau dela eta kantxa osoan sekulako pressing-a egiten asi ziren honela aukerak bata bestearen atzetik eta azkenean Xabier " Xomo´o!!" Berruetak partida berdintzea lortu zuen eta segituan David " Patxakas" Andresek markagailuari sekulako buelta eman zion 2-1 ekoa ezarriz. Oriotarrak ordea ez ziren konformatu eta partida  4 minutu falta zirela berdintzea lortu zuten. 3 minutu geratzen zirela ordea han azaldu zen berriro ere Xabier "Xomo´O!!" Berrueta aurtengo andoaindarren pitxitxia korner jokaldi batean baloia bultzatuz markagailua 3-2 ezarri zuen, dena horrela Oriotarrek beren defentsa aurreratu zuten berdinketaren golaren bila baina hemen azaldu zen Oskar "Latigo" Lasa andoaindarrei lasaitasuna eman zien gola sartuz, honela partida 4-2 bukatu zen andoaindarren alde honela andoaindarrek maila mantentzen dutelarik in extremis. Agurren partida ere izan zen aurten Xabier "Xomo´O!!" Berruetak, Iban "Kaiser" Lopezek eta Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak taldea uzten bait dute, beti izango ditugu gogoan animo!!!

2010/05/17

Iturriondo Vs Euskalduna

Igande goizean jokatu zuten andoaindarrek nazional Bko 29. jardunaldiko partida, oraingoan Bilbora joan behar izan zuten Iturriondo taldearen aurka aritzeko. Partida benetan zaila, nahiz eta Bilbotarrek ez zuten ezer jokoan sailkapeneko 4. postuan kokaturik dira eta ederki mugitzen dute baloia. La Bellota taldearen emaitza jakinda andoaindarrei irabaztea besterik ez zitzaien geratzen maila mantendu nahi bazuten. Partida ez zen oso ondo asi andoaindarrentzat Iturriondokoek izugarrizko lasaitasunarekin jokatzen bait zuten baloia eta andoaindarrak noraezean ibili ziren lehen minutuetan, gainera kanpotik egindako jaurtiketa bati esker lehen gola sartzea lortu zuten etxekoek honela markagailua 1-0 ezarriz. Markagailu honek andoaindarrak are eta urduriago jarri zituen eta hau jokoan nabaritu zen, kantxa erdian galduriko bi baloiri esker Iturriondokoek bi gol gehiago sartzea lortu bait zuten honela 3-0eko markagailua ezarriz. Emaitza hoenkin andoaindarrek dena galdua zuten eta erasora joan ziren beldurrik gabe eta hauen minuturik hoberenak ailegatu ziren hainbat aukera eginez, bainan ez zuten baloia sareratzea lortu honela atsedenaldira 3-0koarekin ailegatuz. Bigarren zatian argi zuten andoaindarrek gol batekin partidan sartzeko aukera izango zutela eta erasora jo zuten lehen minututik, aukerak sortzen ziren bainan batzutan atezainak eta bestetan punteria txarrak zapuzten zituzten aukera hauek, dena horrela partida amaitzeko 7 minutu faltan atezain jokalari taktita erabiltzea erabaki zuten eta bestetan ez bezala andoaindarrek ez zuten jakin taktika hau erabiltzen jakin eta BIlbotarrek bi baloi lapurtu eta gero beste bi gol sartzea lortu zuten honela 5-0eko emaitzarekin amaitu zelarik partida. Emaitza honekin sailkapenean 12. postuan dira andoaindarrak bainan aurten Nazional Ako jetxierengatik nazional Bn mantzentzeko postua 11.a da eta jardunaldi baten faltan andoaindarrek ez dute aukerarik postu hori lortzeko beraz albiste berriren baten zain geratzen dira eta hurrengo astean azken jardunaldian 12. postu hau konfirmatzeko aukera izango dute Orioko taldearen aurka andoainen larunbatean 18:00tan.

2010/05/12

IBOREN BIZITZAKO GOLA!!!!

Badira hainbat hilabete gure taldeko Kaiserrak bere bizitza aldatzera zijoalaren berria eman zigunetik, ordundik hainbat partida jokatu eta hainbat pailazokeritan ibili eta gero poliki poliki eguna ailegatzen ari zen, azken hilabete honetan talde guztiak Alazne eta Elaiaz besterik ez zuten hitzegiten, denak irrikitan gure zale berria noiz ikusiko zutenaren zain. Azkenik Santa Krutzak ailegatu ziren eta beraietan oso aditua den Ibok (Kaiser) etxetik bizi behar izan zituen. Bizia aldatuko zion eguna ailegatzear bait zegoen. Taldeko solidaritatea azalduz talde guztiak Santa Krutzak beraien ordez ospatu genituen batzuk besteak bainon gehiago bainan denak dantza eta algara ugari egin genuen herriko festetan. Inoiz ahaztuko ez ditugun festak, zeozer aldatzera bait zijoan, taldearen Hooligan berria ailegatzear zegoen. Orduan heldu zen eguna maiatzaren 6a zen denak lanerako jeki ginenean mobilean soinu arraro bat sumatu genuen eta hor zegoen Kaiserren mezua azkenik jaio zen Elaia goizeko 3:30tan bota zituen bere lehen malkoak Euskalduna taldearen printzesitak, denok korrika kontaktuan jarri eta berria ahoz aho internet bañon azkarrago zabaldu genuen, lanegun oso motza izan zen denontzat irrifar haundi batekin eramandakoa.

Espero dugu dena oso oso ondo joatea eta zuen bizitzan izandako opari honetaz ahalik eta gehien goza dezazuen.
Lerro hauek Euskalduna talde osoak sentitutakoak dira ZORIONAK ALAZNE ETA IBO!!!!!!! Gure hooligan txikitxoa taldea animatzen ikusi nahi dugu!!!!!

Euskalduna EH!! Euskalduna EH!! Euskalduna EH EH EH!!!

Euskalduna Vs Goierri KE

Benetan partida erabakiorra jokatu zen pasa den asteburuan andoaingo Allurralde Kiroldegian, kantxan Goierri eta Euskalduna taldea ziren biak sailkapenean puntu bateko diferentziarekin eta jetsiera egozteko partida benetan erabakiorra. Partida urduritasun izugarriarekin hasi zen bainan Andoaindarrak kontzentratuago atera zirela ematen zuen eta lehen 10 segunduetan lehen gola sartzea lortu zuten arratsaldeko protagonista izango zen Ion "Robinxou" San Josek bere lehen gola sartu zuen honela andoaindarrak 1-0 aurreratuz alaitasunak ez zuen asko iraun eta Goierritarrak partidaren bila zetostela azkar erakutsi zuten partida berdinduz. Berdinketarekin epaileek beren protagonismo tartea eduki zuten eta andoaindarrak beraiek konturatu gabe ez bait zuten Urdiñen atezaina abisatu 6. faltarekin aurkitu ziren eta honek berarekin dakarkien Doble Penaltya, jaurtiketa hau ordea bikain geratu zuen andoaindarren atezain den Imanol "Armi" Mateosek. Andoaindarren defentsa oso baldintzatua geratu zen lehen zatiko azken minutuetan eta Goierritarrek beste Doble Penalty bat eduki zuten alde eta oraingoan ez zuten barkatu honela atsedenaldira 1-2 koarekin ailegatu ziren. Andoaindarrak bigarren zatian erabat kontzentraturik atera ziren eta Ion "Robinxou" San Joseren eskutik markagailuari buelta ematea lortu zuten honela 3-2koa ezarriz markagailuan. Ez zetorren partida lasaia ordea Goierritarrak segituan lortu bait zuten 3-3koa eta hemen agertu zen andoaindarren jokalari azkarrena Xabier "Xomo´o!!" Berrueta, bere gol usaina erakutsiz bi gol eder sartzea lortu zuen honela 5-3koa ezarriz gol hauekin lasaitasuna ailegatu zen urdiñen bihotzetara eta nahiz eta Goierritarrek 5-4koa ezarri andoaindarrek beste bi gol sartzea lortu zuten bata Maikel "Pitxbull" Fernandezek eta bestea Ion "Robinxou" San Josek, honek bere kontuko 4.gola lortu zuelarik. Partida 7-4ko emaitzarekin bukatu zen eta ohitura den bezala Ion "Robinxou" San Josek baloia etxera eraman zuen taldeko jokalari guztiek sinatuta. Hurrengo astean andoaindarrak bilbora doazte partida benetan garrantzitsua jetxiera ekiditzeko, animo mutilak gai zarete eta!!!!!

2010/05/04

Aldaz Vs Euskalduna

Santa Krutzetako atarian jokatu zuten andoaindarrek beren denboraldiko 27. jardunaldiko liga partida, partida benetan zaila. Aurrean Lasarteko Aldaz taldea zuten, asko ezagutzen dira bi taldeak urteetan zehar hainbatetan neurtu bait dituzte beraien indarrak kantxan. Partida errespetu handiz hasi zen eta bi taldeek beraien defentsan oinarritu zuten jokoa, lehen aukerak etxekoentzat izan ziren bainan ez zuten baloia sareratzen asmatzen. Andoaindarrak ez ziren partidan sartzen eta Lasartekoak nagusitzen hari ziren jokoan, honela ongi eramandako jokaldi batean lehen gola egin zuten etxekoek. Gol honi erantzun bikaina eman zioten andoaindarrek eta Oskar "Latigo" Lasak sekulako gola sartu zuen partida berdinduz, gol honen ondoren andoaingoen minuturik hoberenak ailegatu ziren bainan ez zuten baloia berriz ere ate barrura sartzen asmatu eta pixkanaka etxeko taldea esnatzen joan zen, ederki esnatu ere 4 minututan bi gol sartu bait zituzten markagailua 3-1ekoarekin utziaz. Atsedenaldira joan bainan lehenago beste aurkera bat izan zuten etxekoek bainan ez zuten markagailua mugitzerik izan atsedenaldira 3-1ekoarekin ailegatuz. Bigarren zatian andoaindarrak erabat espabilaturik irten ziren eta markagailua 3 minututan berdintzea lortu zuten golak Ion "Robinxou" San Jose eta Alberto "Frodo" Bayonek sartu zituzten. Partida bere minutu eroetan sartu zen eta edozeinen alde egin zezakeen markagailuak bainan berriz ere Lasartearrak izan ziren azkarrenak eta bi gol gehiago lortu zituzten. Andoaindarrek azken 5 minutuetan atezain jokalari taktika erabili zuten eta ederki erabili ere sekulako aukera garbiak sortuz bainan baloiak ez zuen sartu nahi. 4 Zutoinkada ere jo zituzten bigarren zati osoan bainan ezer azkenean minutu baten faltan Iban "Aitatxito" Lopezek andoaindarren 4. gola sartzea lortu zuen bainan ez zegoen denborarik gehiagorako eta partida 5-4 amaitu zen etxekoen alde.

2010/04/26

Euskalduna Vs. Jarrilleros

Denboraldiko azken txanpan kokatua dugu Andoaingo Euskalduna taldea, oraindik maila mantentzeko aukerak dituelarik. Pasa den asteburuan beti lan asko ematen duen Jarrilleros taldea jaso zuten andoaingo Allurralde kiroldegian, partida a priori zearo zaila orain arte bi taldeen partidak ikusita, hau jakinda andoaindarrak zearo motibatuta kantxaratu ziren eta kantxako 3/4etan baloia lapurtzen saiatu ziren,  baita lortu ere partidako 3. minutuan David "Black-Txaka" Andres eta Oscar "Latigo" Lasak baloia lapurtu eta sekulako jokaldi bikaina egin zuten bigarren honek partidako lehen gola sar zezan. Partidaren nondik norakoa erabat bideratuz, gol honekin andoaindarrek beren defentsa pixkat atzeratu zuten eta kontraeraso bikainak eginez arriskua eramaten zuten Portugaletekoen areara. Kontraeraso hauetako batean beti adi ibiltzen den Xabier "Xomo´o!!" Berruetak andoaindarren bigarren gola sartzea lortu zuen atezainari baloia hanka tartetik sartuaz. Portugaletekoek ezin zuten andoaindarren jokoa geratu eta faltak bata bestearen atzetik egin zituzten, honela lehen zatia amaitzeko 2 minutu faltan Doble Penalty bati esker andoaingoen atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak Urdiñen 3. gola sartu zuen honela atsedenaldira 3-0koarekin ailegatuz. Bigarren zatian Bizkaitarrak erabat aldatu zuten beren jokoa eta andoaindarren atea setiatu zuten bainan defentsa bikaina eginez andoaingoek ez zuten golik jaso, dena honela zela hor azaldu zen Ion "Robinxou" San Jose falta jaurtiketa batean inor baina azkarroa izan zen eta baloia sareratzea lortu zuen honela 4-0koa ezarriz markagailu honekin Portugaletekoak erabat hetsi zuten eta bi jokalari kanpora bidali zituen epaileak bigarren txartel horia erakutsiz, honela bi nagusitasun eduki zituzten eta baloia oso ondo mugituz bi gol gehiago lortu zituzte, lehenengoa Ander "Baldastrofik" Baldak sartu zuen eta bigarrena Ion "Robinxou" San Josek honela markagailua 6-0 ezarriz. Oraindik denbora geratzen zen eta andoaindarrek ez zuten partida amaitutzat eman eta 7. gola sartu zuten egilea berriz ere Ion "Robinxou" San Jose izan zelarik bere kontuko 3.a sartuz. Partida 7-0eko markagailuarekin amaitu zen orain 4 partida geratzen dira denboraldia amaitzeko eta dena beharko dute andoaindarrek maila mantentzeko. Aipamen berezia taldean partehartzen asi diren Gaizka eta Anderrentzat lan bikaina egiten ari bait dira. Animo Mutilak!!!!

2010/04/20

Allerru Vs. Euskalduna

Sailkapeneko bigarren sailkatuaren aurka 0-3 galdu ondoren andoaindarrak Lezora bidaiatu behar izan zuten Allerru taldearen aurka aritzeko, lezotarrak sailkapeneko lehen postuan dira eta joko eder eta sendo bat erakusten hari dira txapelketako azken txanpa honetan. Dena horrela andoaindarrak ez zuten ezer galtzeko eta asko irabazteko eta partidari izugarrizko gogoarekin ekin zioten. Haseran baloi jabetzaren portzentaiak 50 inguruan zeuden bi taldeentzat bainan lehen aukerak Lezotarrenak izan ziren, baina ez zen aukera garbi batean gola ailegatu baizik eta andoaindarren atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak egindako izaugarrizko huts batean. Gol honek andoaindarrak piztu zituen eta Lezotarren atera begira jarri ziren aukera ederrak sortuz bainan Lezotarren aukera ederrak sortu zituzten kontraerasora bainan oraingoan andoaindarren atezaina bikain aritu zen. Lezotarrek andoaindarren sarea berriz zulatu zuten korner jokaldi bikain batean 2-0 ekoarekin andoaindarrek izugarrizko aukerak izan zituzten baita doble penalty bat ere bainan batzutan zutoinak eta bestetan zorte txarrak ez zioten utzi andoaindarrei markagailuan urbiltzen, honela lehen zatia 2-0 ekoarekin amaitu zelarik. Bigarren zatian andaoindarrak kantxa guztian presionatu zuten eta baloi argiak lapurtu zituzten bainan ez zuten asmatzen aurkako atea zulatzen, honela partida amaitzeko 5 minutu falta zirela andoaindarrek beren kantxan baloi bat galdu zuten eta Lezotarrek ez zuten barkatu honela markagailuan 3-0 ekoa ezarriz. Behin 3-0ekoarekin epaileen garaia heldu zen eta andoaindarrak faltaz josi zituzten honela Lezotarrei Doble penalty bat oparituz eta denboraldian lehenengoz gola sartu zieten honelako jaurtiketa batean andoaindarrei, 4-0koarekin andoaindarrek ohorearen gola sartu zuten jokaldi bikain batean Alberto "Barriguitas" Bayoni esker. Honela partida 4-1koearekin amaitu zen, asteburu honetan andoaindarrek hil ala biziko partida dute 19:15tan larunbatean Jarrilleros taldearen aurka.

2010/04/12

Euskalduna Vs Laskorain

Azkenean jokatu zen Ziklogenesi leherkor hark atzeratutako jardunaldia, partida benetan zaila zuten aurrean andoaindarrek. Andoaingo allurraldera Tolosako Laskorain taldea azaldu zen bere efektibo guztiekin eta mailako lehen postuetan lo egitea ziurtatuko zion garaipen baten bila. Partidaren nondik norakoa andoaindarrek tolosarrei utzi zien eta hauek baloia ederki mugitu zuten eta andoaindarrak alderik alde korrika ibili zituzten baloiaren atzetik hau ia usaindu gabe. Lehen zatian golpe trukaketa bat izan zen bainan nahiz eta bi taldeek zituzten aukerak Laskoraingoek aukera gehiago eta argiagoak sortu zituzten eta hainebste aukeren artean bat sartzea lortu zuten honela atsedenaldira 0-1ko emaitzarekin ailegatu zirelarik. Nahiz eta jokoan ez asko erakutsi andoaindarrak oraindik partidan ziren eta bigarren zatian bere jokoa erakutsiko zutenaren ideiarekin kantxaratu ziren bigarren zatian. Laskoraingoek orduan demostratu zuten zergatik dauden sailkapeneko bigarren postuan eta partidaren jabe egin ziren eta partidaren tempoa ederki eraman zuten. Andoaindarrek kontraeraso txikitan sortzen zuten arrixku apurraz tolosako atezaina arduratzen zen ala ere baloia jabetza ederki menderatu zuten tolosarrek eta denbora kontua zen markagailuko aldea areagotzea, honela korner jokaldi korapilatsu batetan baloia hanka tartetik pasa zitzaion andoaingo atezainari eta 0-2 igoarazi zuten tolosarrek partida amaitzeko 3 minutu falta zirela. Dena horrela atezain jokalari taktika erabili zuten andoaindarrek honela aukera garbiak sortu zituzten bainan batzutan zutoinak eta bestetan kanpoko atezainak andoaindarren ekimena zapuztu zuten. Partida amaitzeko segunduak falta zirela baloi bat galdu zuten andoaingoek kantxa erdian eta atea hutsik zegoela tolosarrek beren 3. gola sartzea lortu zuten. Honela partida 0-3ko emaitzarekin amaitu zelarik.

2010/03/29

Euskalduna Vs. T. Lakuntza

Aste honetan derby ederra ikusteko aukera izan zuten andoainera gerturatutako zaleek, nor baino nor aritu behar bait zuten Andoaingo Euskaldunak eta Billabonako Transportes Lakuntzak. Sailkapenean 13 puntutako diferentzia zegoen baina partida hauetan dena ahantzi egiten da eta hil ala biziko partidak izaten dira normalean. Partida ez zuten ondo hasi andoaindarrek, partidaren nondik norakoa beraiena izan arren kontraeraso eder batean billabonakoek lehen gola azkar sartu zuten honela andoaindarren morala erabat zapuztuz. Gol honen ondoren bi minutu ero eduki zituzen andoaindarrek bainan Billabonakoak ez ziren kapaz izan andoaindarrak erabat apurtzeko eta dena horrela andoaindarrek ederki jositako jokaldi bati esker partida berdintzea lortu zuten Maikel "Pintxbull" Fernandezen gol bati esker, gol honek andoaindarrak erabat berpiztu zituen eta berriz partidaren jabe egin ziren eta oraingoan beren aukerak aprobetxatzen jakin zuten eta bi gol gehiago sartzea lortu zituzten biak Arkaitz " Baxurr" Urdapilletak sartu zituen, bata falta jaurtiketa bortitz bati esker eta beste bere atetik atezain billabonatarra goitik gaindituz. Honela markagailua 3-1 ekoarekin zela atsedenaldira joan ziren bi taldeak. Partida bideraturik zutela ematen zuen bainan andoaindarrak espezialistak dira partidak sufrituz irabazten eta nahiz eta milaka aukera izan ez zuten partida ixtea lortu bigarren zatian eta kontraeraso bikain batean Billabonatarrak 3-2koa jartzea lortu zuten markagailuan honela andoaindarren gorputzetan sekulako beldurra sartuz, andoaindarrak gol honekin ez ziren behera etorri eta aukerak bata bestearen atzetik sortzen zituzten. Bainan argi zegoen ez zela andoaindarren eguna eta baloia zutoinean 4 aldiz lehertu zuten, edozer pasa zitekeen partidan bainan azkenean hainbeste aukeraren artean bat sareratze4a lortu zuten ederki ateratako korner batean Oskar "Latigo" Lasa hortxe azaldu zen bigarren zutoinean markagailuan 4-2koa ezartzeko. Ematen zuen partida hilda zegoela bainan Billabonakoak partidan sartzeko azke aukera izan zuten "Doble penalty" bati esker bainan andoaindarren atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak ederki geratu zuen honela lasaitasuna emanez etxeko taldeari. Billabonatarrek azken esfortzua egin zuten atezain jokalari taktika erabiliz bainan azken segunduan Xabier "Xomo´o!!" Berruetak baloia lapurtu eta andoaindarren 5. gola egin zuen eta partida 5-2ko emaitzarekin bukatu zen. 3 puntu oso garrantzitsu andoaindarrek eskuratutakoak.

2010/03/28

Zarautz Vs. Euskalduna

11-2 Zarauztarren alde, ez dago hitzik partida definitzeko.............................................................................................

Euskalduna Vs. Astraburuko

Txapelketako inflexio puntura iritsi zen pasa den asteburan talde urdiña: gurutzebidean txapelketari eustea edo men egitea, aurkari zuzen-zuzena jasotzen zuten eta. Hau guztia buruan zutela plazaratu ziren Allurralde kiroldegiko kantxara eta kontzentrazio puntua galdu gabe bi taldeek errespetuz ikusten zuten aurkaria. Posizionamendu egokia eta baloijabetza laburren hartu-emana izan zen partidaren hasiera, andoaindarrek Ion “Robinshow” San Joseren bidez sareratutako jokaldia iritsi zen arte. Golak erritmo biziago batean sartu zuen partida eta lehen zatia amaitzear zela, etxeko taldeak seigarren falta burutu zuen, Astraburuko taldeak doble-penalty-a probestuz, banakako berdinketa ipini zuen markagailuan. Talde urdiñak erantzun bikaina eman zion, erditik atera eta lehen jokaldian aurretik baitziren berriz ere Ion “Robinshow” San Joseren golari esker, atsedenaldira 2-1 eko abantailarekin iritsiz.
Bigarren zatiak lehenengoaren berdintasuna islatu behar zuelakoan hasi zen partida. Baina etxeko taldeak partida zeharo hautsi zuen, ederki mugitutako jokaldiei esker Maikel “Tassoti” Fernandez, Ion “Robinshow” San Jose eta Oscar “Titan” Lasak gol bana igo zituzten markagailura 5-1 eko alde garbia erakutsiz etxeko taldearentzat. Astraburuko taldea noraezean zela gol aukera anitzak izan zituen talde urdiñak, baina azkenik Astraburuko taldeak zulatu zuen etxeko porteria eta 5-2koak berpizteko aukera zutela ustearazi zien. Usteak erdia ustela zuela erakutsi zien Ander “Goi-Gerlari” Baldak sareratutako seigarrenak eta, ezintasunean portero-jokalaria atera zutela, Xabier “Killer” Berrueta eta Maikel “Tassoti” Fernandezen golek amaieran islatu zen 8-2 ko emaitza garbiak.
Partidako puntuak ez ezik, gol-averagea ere irabazi zuten asteburu honetan Euskalduna taldekoak eta hasierako inflexio puntuak gorantzako joera erakusten badu ere norantza mantendu beharko dute gure mutilek hurrengo partidetan, asteburu honetan egindako lanak balioa izan dezan. Animo!!

2010/03/08

Concepto Createch Vs Euskalduna

Pasa den asteburuan Andoaingo Euskalduna taldeko mutilak Elgoibar aldera joan behar izan zuten Nazional B mailako liga irabazteko faboritoetariko baten aurkako partida jokatzera, partida oso zaila zen a priori eta Euskaldunakoek argi zeukaten partida bikaina jokatu beharko zutela zerbait positiboa ekarri nahi bazuten Elgoibartik. Partida parekotasun handiarekin hasi zen bainan Elgoibarkoek beren kantxa zatian itxaroten zuten eta andoaindarren pase oker baten zain zeuden kontraeraso azkar batean lehen gola sartzeko. Partida bikain planteatu zuten eta kontraeraso bikain batean erdi erditik sartu zen Elgoibarko jokalaria eta ederki gainditu zuen andoaindarren atezaina markagailuan lehen gola igoarazteko. Gol honen ondoren baloi jabetza eramateko ardura Elgoibarko mutilek hartu zuten eta ederki mugitu zituzten andoaindarrak alderik alde, dena honela partidako epaileek beren azalpena egin zuten eta andoaindarren aurka bi penalty adierazi zituzten, aukera paregabea partida erabat itxita uzteko bainan andoaindarren atezainak Arkatiz "Baxurr" Urdapilletak bi penaltyak gelditu zituen. Epaileek bazuten zeozer buruan eta ez zeuden batere lasai hau dela eta andoaindarren aldeko penalty bat adierazi zuten. Andoaindarrek ez zuten barkatu eta partida berdintzea lortu zuten Oskar "Latigo" Lasak sarturiko gol bati esker. Elgobartarrek berdinketarekin beren kontraeraso bikainak egiten hasi zen berriz ere eta kontraeraso hauetako batean bigarren gola ailegatu zen. Lehen zatia amaitzeko 5 segundu falta zirela partida puskatu zuen jokaldia etorri zen Oskar "Tigrinski" Frutosek baloia argi kendu zion Elgoibarko aurrelariari bainan epaileek ez zuten berdin ikusi eta bigarren txartel horia atera zioten honela andoaindarrek 2 minutu egon beharko zuten jokalari bat gutxiagorekin. Lehen zatia 2-1 koarekin amaitu zern bainan bigarren zatiaren haseran jokalari bat gutxiagorekin Elgoibartarrek oso ondo jokatu zuten eta 3. gola sartzea lortu zuten. Gol honekin oso lasai jokatu zuen etxeko taldeak eta baloi jabetza bikaina erakutsiz andoaindarrak ederki mareatu zituzten eta beste jokaldi bikain batean 4. gola sartu zuten honela markagailua 4-1 utziz, oraindik 10 minutu falta ziren partida amaitzeko bainan Elgoibartarrek ez zioten aukerarik utzi andoaindarrei eta partida 4-1 amaitu zen.

2010/02/22

Euskalduna Vs Santurtzi

Pasa den asteburuan Andoaingo allurralde kiroldegian Nazional B mailako 19. jardunaldiko partida ikusi ahal izan zuten kiroldegira hurbildutako zaleek, partida benetan garrantzitsua, andoaindarrek beraien aurrean sailkapenean puntu berdinekin zuten Santurtzi taldea eduki bai zuten. Partida nola joango zen azkar ikusi zen kantxan andoaindarrek baloi jabetza zuten bitartean Santurtziko mutilak beren kantxan zearo itxita urdiñen akats  baten zain zeuden kontraerasoan ateratzeko eta honela izan ziren lehen bi golak andoaindarren bi hutseiteren ondorioz kontraeraso azkarrak egin zituzten kanpotarrek eta etxekoen sarea bitan zulatzea lortu zuten 10 minutuetan. Gol hauek andoaindarrak esnatu zituzten eta barruko indarrak ateraz minutu batean partida berditnzea lortu zuten Xabier "Xomo´O!!" Berruetak eta Oskar "Latigo" Lasak sarturiko golei esker, lehen zatiko azken 5 minutuak andoaindarrenak izan ziren eta aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten, bainan baloiak ez zuen ate barrura sartu nahi eta Santurtziarrak tinko eusten zieten defentsan beste akats baten zain eta ala gertatu zen lehen zatia amaitzeko minutu bat falta zela Santurtziarrek beste kontraeraso batekin 2-3koa jarri zuten markagailuan honela atsedenaldira ailegatuz. Bigarren zatia ez zen ondo hasi andoaindarrentzat segituan kanpotarrek 2-4koa jarri bait zuten markagailuan, gol honi ordea erantzun azkarra eman zioten andoaindarrek eta Xabier "Xomo´ O!!" Berruetak bere bigarren golarekin markagailua 3-4koarekin utzi zuen. Partidako zati honetan andoaindarrek baloia edukitzen jarraitzen zuten eta aukerak nahiz eta ez oso argiak izan etxekoenak ziren. Dena horrela area barnean Urdiñei eginiko penalty argi bat pitatu gabe gelditu ziren epaileak eta andoaindarrak kexatzen ari zirela aprobetxatuz Santurtziarrek 3-5koa sartu zuten, andoaindarrak gol honek erabat etsitu zituen eta bi minututan beste gol bat jaso zuten honela partida amaitzeko 5 minutu falta zirela emaitza 3-6koa zen Allurralden. Andoaindarrek ordea ez zuten etsi eta 3 minutuetan bo gol sartu zituzten, golegileak berriz ere Xabier "Xomo´O!!" eta Oskar "Latigo" Lasa izan ziren honela partida amaitzeko minutu t´erdiren faltan markagailuak 5-6koa erakusten zuen honela andoaindarrek atezain jokalari taktika erabili zuten baina oraingoan ez zuten zorterik izan eta Santurtziarrek beren kantxatik baloia loratuz beraien 7. gola sartu zuten honela andoaindarren erratxa ona hautsiz eta azken markagailua 5-7koan utziz.

2010/02/08

La Bellota Vs Euskalduna

Hil ala biziko partida jokatu zuten pasa den asteburuan andoaingo mutilek Legazpin La Bellota taldearen aurka, hauek 5 puntu gehiagorekin salbazioaren muga xedatzen dute. Partida hasi bainan lehen epaileek andoaingoen esku utzi zuten partida jokatu ala ez kiroldegiko ittuteak direla eta. Andoaindarrak behin hara joan ez gero jokatu beharra zegoela erabaki zuten. Partida ez zen oso ondo hasi andoaindarrentzat baloi luze batean etxekoen pibot-ak area barnean buelta eman eta etxekoen lehen gola sartzea lortu zuen. Gol honek andoaindarrak esnatu zituen eta jokuari sekulako bizitasuna eman zion honela uakerak bata bestearen atzetik sortuz hauetako batean etxeko defentsaren despiste bat aprobetxatuz Xabier " Xomo´o" Berruetak andoaindarren berdinketaren gola sartu zuen, gol honen atzetik Iñaki "Enbambi" Elolak andoaindarren bigarrena sartu zuen baloia eskuadran ezarriz. Atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin ailegatu ziren eta andoaindarrak ziren baloiaren jabe, honek prespektiba onak ematen zizkion andoaindarren entrenatzaileari, horregatik joko taktika ez ikutzea erabaki zuen honela bigarren zatian nahiz eta baloiaren jabetza pixkat galdu andoaindarrek aukera anitz egin zituzten bainan ez zuten Legazpiarren atea zulatzerik lortzen. Eta barkatzen denean................ kornerreko jokaldi batean baloiak Iban "Kaiser" Lopezen hankean jo zuen gero atezainaren eskuan ondoren postean eta azkenik baloiak ate barruan bukatu zuen honela partidan 2-2koa ezarriz. Partidako tentsioa asko igo zen berdinketak ez bait zuen inorrentzako balio dena honela hor azaldu zen berriz ere Xabier " Xomo´o" Berrueta Euskaldunakoei abantaila emateko, honela 2 minutu faltan 2-3ko emaitza zen markagailuan. ) segundu falta zirela markagailua 2-3koa zen eta alboko sakea andoaindarren alde eta hemen dena oker egin zuten andoaindarrek eta  partida amaitzearekin batera jotzen duen bozinak jo zuenean La Bellotakoek beren 3. gola sartu zuten honela partida 3-3 utziz, sentsazio txarrarekin bueltatu ziren andoaindarrak irabazita zegoen partida bat berdindu izanaren zapore mingotxarekin.

2010/02/01

Euskalduna Vs. Elorrioko

Partida zaila benetan andoaindarrek jokatu behar izan zutena pasa den asteburuan Elorrioko taldearen aurka, talde honek tamaina hartuta die andoaindarrei eta beraien arteko azken bi partidatan sekulako jipoia eman die Urdiñei. Hau buruan zuten andoaindarrak eta partida erabat zentraturik hasi zuten baloi jabetzarekin jokoari erritmo bizia emanez, erritmo hau ezin izan zuten jasan kanpotarrek eta lehen 5 minutuetan andoaindarrek 2 gol sartzea lortu zuten, lehenengoa Iban "Kaiser" Lopezek sartu zuen sekulako bakarkako jokaldiari behar duen amaiera emanez, bigarren gola Iker "Enjuto" Matutek egin zuen area barruan habila eta tranposo dela erakutsiz defentsari kartera lapurtu zion eta atezainari baloia hanka tartetik sartu zion. Ematen zuen partida erabat menderaturik zuela Euskaldunak bainan orduan Elorriokoak beren jokua egiten hasi ziren, ederki egin erre baloi jabetza andoaindarrei lapurtu eta hauek beren kantxa erdian sartu zituen, jokaldi bikain batean markagailuko errenta gutxitzea lortu zuten. Elorriokoak partidaren nondik norakoa zeramaten eta beste jokaldi bikain batean etxekoen atezainak areaz kanpo eskuarekin aldendu behar izan zuen baloia, honekin bere bigarren txartel horia ikusiaz. Jokalari bat gutxiagorekin andoaindarrek ez zuten gehiegi iraun eta Iker "Enjuto" Matutek bere atean sekulako gola sartu zuen honela markagailua 2-2 jarriaz. Atsedenaldira 2-2ko emaitzarekin ailegatuko zirela ematen zuenean andoaindarrek kornerreko jokaldi batean 3-2koa jartzea lortu zuten Xabier "Killer" Berruetari esker, honela atsedenaldira 3-2koarekin ailegatu ziren. Bigarren zatia ero moduan jokatu zuten bi taldeak eta aukerak bata bestearen atzetik egiten zituzten hauteako batean Elorriokoek partida berdintzea lortu zuten eta bi minututara andoaindarrak berriz aurreratu ziren markagailuan Alberto "Doble FIlo" Bayonek sarturiko gol bati esker, 4-3ko emaitza honek 10 minutu iraun zuen markagailuan, minutu hauetan Elorriokoen atezainaren erakustaldia ikusi ahal izan zuten andoaingo zaleek, sekulako geldituak egin zituen eta bere taldea salbatzea lortu zuen. Badakigu barkatzen denean dena oker joaten dela eta ala pasa zen andoainen atezain jokalariaren taktika erabiliz Elorriokoek zorte apur batekin berdinketaren gola sartu zuten minutu terdi falta zenean partida amaitzeko. Azken aukera ordea andoaindarrek izan zuten 25 segundu faltan Doble penalty bat izan bait zuten alde bainan Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak ez zuen asmatu balia sareratzen honela partida 4-4ko emaitzerkin amaituz.

2010/01/25

Inter Vs Euskalduna

Pasa den larunbatean hasi zuen Euskalduna taldeak Nazional B-ko bigarren itzulia, lehen itzulia azken postuan amaitu eta gero bigarren honetan egoerari buelta emateko izugarrizko gogoekin, dena ongi joateko ordea Donostiko Inter taldearen aurkako partida irabazi beharrean zeuden urdiñak eta horretarako lan bikaina egin behar zutela argi zuten jokalariek. Partidan andoaindarrek erritmo azkar bat ezarri zuten haseratik eta aukerak bata bestearen atzetik suertatzen ziren bainan batzutan atezainak eta bestetan andoaindarren punteria faltak hauen gola ezinezko misio bilakatu zuten. Interrekoek ordea kontraeraso azkarrak egiten zituzten eta lehen zati osoan 3 aukera garbi sortu zituzten hauek ordea bikain gelditu zituen andoaindarren atezain den Imanol "Armi" Mateosek. Denak 0-0koarekin ailegatuko zirela atsenenaldira ematen zuenean hor azaldu zen Donostiarren 7 zenbakidun jokalaria, kantxa erdian sekulako teknika duela erakutsiz lurrean utzi zuen andoaingo jokalari bat eta baloiari sekulako zartakoa emanez Interrekoen lehen gola erdietsi zuen. Honela atsedenaldira 1-0eko emaitzarekin ailegatu ziren. Andoaindarren sentsazioak ez ziren onak aukerak beren alde edukita ere aurkako markagailua bait zuten. Bigarren zatian partidan erabat sartuta atera ziren andoaindarrak eta jokoari erritmo bizi bizia eman zioten eta aukerak berriz ere kanpoko taldearentzat ziren bainan baloiak ez zuen sartu nahi. Partida asko itxi zen eta nola ireki ez zekitela zebiltzanean hor agertu zen Iker "Enjuto" Matute, alboko sake batean aurkari bat oso gertu jarri zen eta txartel horia zuela jakitun zela Iker "Enjuto" Matutek baloia azkar atera zuen eta parean jarri zen jokalariak bere bigarren txartel horia ikusi zuen honela andoaindarrek 2 minutu zituzten jokalari bat gehiagorekin bainan 10 segundu soilik behar izan zituen berdinketaren gola sartzeko Jon "Robinxou" San Josek. Partida berdinduta zela andoaindarrek lasaiago jokatu zuten eta lehenik kornerreko jokaldi batean Oskar "Latigo" Lasak andoaindarren bigarren gola sartu zuen. Hurrengo jokaldian Iban "Kaiser" Lopezek kanpotarren 3.gola sartu zuen atezainaren aurrean sekulako odol hotza erakutsiz, partida amaitzeko oraindik 7 minutu falta ziren eta etxekoek jokalari atezain taktika erabili ziuten bainan andoaindarrek ederki defenditu zuten egoera hau eta markagailuan 1-3koa mantendu zuten bukaeraraino.

2010/01/19

Orioko Vs Euskalduna

Partida garratnzitsua benetan andoaindarren hobekuntzaren islada neurtzeko, Oriotarren kantxan oso zaila izaten da puntuak urratzea eta helburu horrekin habiatu ziren andoaindik Euskaldunako mutilak. Azken hiru partidan herreskan irabazi ondoren konfidantza osoarekin azaldu ziren partidura andoaindarrak eta haseratik erakutsi nahi zuten bere joku hobekuntza. Jokuaren nondik norakoa bi taldeen artean banatu zen lehen zatian bainan aukera garbienak andoaindarrentzat izan ziren honela Xabier "Killer" Berruetak albotik egindako jokaldi batean baloia erdira bota zuen eta Oriotarren defentsa batek gola bere atean sartu zuen, nahiz eta zortez izan lehen gola gertu zebilela ikusten zen kantxan, gol honi erantzun azakrra eman zioten Oriokokoek eta atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian defentsak pixkat gogortu ziren, bainan fisikoki bi taldeek behera egin zuten eta ezin izan zituzten defentsa hauek mantendu honela andoaindarrak berriz aurretik jartzea lortu zuten Iban "kaiser" Lopezen gol bati  esker, azkenaldian gol bikainak sartzen hari da mutila jokaldia bukaeraraino lagunduz. Oriotarrek ordea berriz ere partida berdindu zuten azkar asko, pozak ez zuen gehiegi irauten andoaindarren buruan, ala ere Xabier "Killer" Berruetak baloi bat lapurtu eta andoaindarren 3. gola sartu zuen, bainan partidak ez zuen atsedenik eta Oriotarrek berriz azkar berdindu zuten partida. Azken minutuetara 3-3ko emaitzarekin ailegatu ziren hemen andoaindarrak zortean zirela ikusi zen ze Oriotarrek bere atean arratsaldeko bigarren gola sartu zuten honela azken 3 minutuetara 3-4ko emaitzarekin ailegatu ziren. Bainan Oriotarrak zearo tematiak dira eta ez zuten amore eman partida amaitzeko 2 minuturen faltan berdinketaren gola sartu arte, gol honek Orioko jokalari batek gehiegi hitzegitea ekarri zuen eta honela bere bigarren txartel horia ikusi zuen. Nahiz eta azken bi minutuak andoaindarrak jokalari bat gehiagorekin jokatu ez zuten markagailua mugitzerik lortu, honela partida 4-4 amaituz.

2010/01/11

Euskalduna Vs Iturriondo

Elurrez beteta zegoen andoain eta Bilbotik etorri behar izan zuten Iturriondo taldekoek asteburu honetan Nazional B mailako 14. jardunaldiko partida jokatzera. Bilbotarrak 3. postuan sailkaturik ziren eta faborito argiak aurten azken postuan dabilen Euskalduna taldearen aurka. Nahiz eta sailkapenean honelako alde haundia egon gero kantxan ez zen horrelako diferentziarik ikusi, andoaindarrak partida kantxako 3/4tan eginiko presio batekin hasi zuten presio honek Bilbotarrak erabat ezeroso zituen eta andoaindarren bi aukera garbi ailegatu ziren bainan ematen zuen baloiak ez zuela atean sartu nahi eta bi aukerak zutoinean bukatu zuten. Dena berdintasun izugarriarekin zegoen eta honela faltak bata bestearen atzetik etorri ziren, honela lehen zatiko azken 5 minutuak bi taldeek 5 faltarekin jokatu zituzten epaileek ez zuten erizpide berbera erabili falta berdin bat pitatzeko eta Iturriondokoak "Doble Penalty"  baten bidez markagailuan aurretik jarri ziren, baina lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela andoaindarrek "Doble Penalty" bat jaurti zuten bainan ez zuten asmatu atearekin, honela lehen zatia BIlbotarren aldeko 0-1koarekin amaitu zen. Atsedenaldian Jaxin ta Pedrinek taldearen dinamika erabat aldatzea proposatu zuten eta jokalariek erabat barneratu zituzten berain direktrizak eta partidako bigarren zatia oso gogotxu hasi zuten, honela 20 segundutan partida berdintzea lortu zuten Xabier "Killer" Berruetaren golari esker, haserako minutuetan talde bakarra zegoen kantxan hura Euskalduna zen eta 5. minuturako Iban "Kaiser" Lopezen golari esker partidari buelta ematea lortu zuten honela Bilbotarrak aurrera eraman zuten beren defentsa eta hau andoaindarrek oso ondo aprobetxatu zuten bi kontraeraso bikainetan Xabier "Killer" Berruetak beste bi gol sartu zituen honela bere "Hat Trick"-a itxiz, partida erabat bukatua zegoela zirudien andoaindarrak 4-1 irabazten bait ziren eta minutu t´erdi gelditzen zen partida amaitzeko bainan BIlbotarrek ez zuten etsi eta minutu batean 2 gol sartzea lortu zuten honela azken 30 segunduetara 4-3ko emaitzarekin ailegatu ziren bainan segundu hauetan andoaindarrek oso ondo itxi zuten defentsa eta partida 4-3ko emaitzarekin amaitzea lortu zuten.