Pasa den larunbatean hasi zuen Euskalduna taldeak Nazional B-ko bigarren itzulia, lehen itzulia azken postuan amaitu eta gero bigarren honetan egoerari buelta emateko izugarrizko gogoekin, dena ongi joateko ordea Donostiko Inter taldearen aurkako partida irabazi beharrean zeuden urdiñak eta horretarako lan bikaina egin behar zutela argi zuten jokalariek. Partidan andoaindarrek erritmo azkar bat ezarri zuten haseratik eta aukerak bata bestearen atzetik suertatzen ziren bainan batzutan atezainak eta bestetan andoaindarren punteria faltak hauen gola ezinezko misio bilakatu zuten. Interrekoek ordea kontraeraso azkarrak egiten zituzten eta lehen zati osoan 3 aukera garbi sortu zituzten hauek ordea bikain gelditu zituen andoaindarren atezain den Imanol "Armi" Mateosek. Denak 0-0koarekin ailegatuko zirela atsenenaldira ematen zuenean hor azaldu zen Donostiarren 7 zenbakidun jokalaria, kantxa erdian sekulako teknika duela erakutsiz lurrean utzi zuen andoaingo jokalari bat eta baloiari sekulako zartakoa emanez Interrekoen lehen gola erdietsi zuen. Honela atsedenaldira 1-0eko emaitzarekin ailegatu ziren. Andoaindarren sentsazioak ez ziren onak aukerak beren alde edukita ere aurkako markagailua bait zuten. Bigarren zatian partidan erabat sartuta atera ziren andoaindarrak eta jokoari erritmo bizi bizia eman zioten eta aukerak berriz ere kanpoko taldearentzat ziren bainan baloiak ez zuen sartu nahi. Partida asko itxi zen eta nola ireki ez zekitela zebiltzanean hor agertu zen Iker "Enjuto" Matute, alboko sake batean aurkari bat oso gertu jarri zen eta txartel horia zuela jakitun zela Iker "Enjuto" Matutek baloia azkar atera zuen eta parean jarri zen jokalariak bere bigarren txartel horia ikusi zuen honela andoaindarrek 2 minutu zituzten jokalari bat gehiagorekin bainan 10 segundu soilik behar izan zituen berdinketaren gola sartzeko Jon "Robinxou" San Josek. Partida berdinduta zela andoaindarrek lasaiago jokatu zuten eta lehenik kornerreko jokaldi batean Oskar "Latigo" Lasak andoaindarren bigarren gola sartu zuen. Hurrengo jokaldian Iban "Kaiser" Lopezek kanpotarren 3.gola sartu zuen atezainaren aurrean sekulako odol hotza erakutsiz, partida amaitzeko oraindik 7 minutu falta ziren eta etxekoek jokalari atezain taktika erabili ziuten bainan andoaindarrek ederki defenditu zuten egoera hau eta markagailuan 1-3koa mantendu zuten bukaeraraino.
Vistas de página en total
2010/01/25
2010/01/19
Orioko Vs Euskalduna
Partida garratnzitsua benetan andoaindarren hobekuntzaren islada neurtzeko, Oriotarren kantxan oso zaila izaten da puntuak urratzea eta helburu horrekin habiatu ziren andoaindik Euskaldunako mutilak. Azken hiru partidan herreskan irabazi ondoren konfidantza osoarekin azaldu ziren partidura andoaindarrak eta haseratik erakutsi nahi zuten bere joku hobekuntza. Jokuaren nondik norakoa bi taldeen artean banatu zen lehen zatian bainan aukera garbienak andoaindarrentzat izan ziren honela Xabier "Killer" Berruetak albotik egindako jokaldi batean baloia erdira bota zuen eta Oriotarren defentsa batek gola bere atean sartu zuen, nahiz eta zortez izan lehen gola gertu zebilela ikusten zen kantxan, gol honi erantzun azakrra eman zioten Oriokokoek eta atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian defentsak pixkat gogortu ziren, bainan fisikoki bi taldeek behera egin zuten eta ezin izan zituzten defentsa hauek mantendu honela andoaindarrak berriz aurretik jartzea lortu zuten Iban "kaiser" Lopezen gol bati esker, azkenaldian gol bikainak sartzen hari da mutila jokaldia bukaeraraino lagunduz. Oriotarrek ordea berriz ere partida berdindu zuten azkar asko, pozak ez zuen gehiegi irauten andoaindarren buruan, ala ere Xabier "Killer" Berruetak baloi bat lapurtu eta andoaindarren 3. gola sartu zuen, bainan partidak ez zuen atsedenik eta Oriotarrek berriz azkar berdindu zuten partida. Azken minutuetara 3-3ko emaitzarekin ailegatu ziren hemen andoaindarrak zortean zirela ikusi zen ze Oriotarrek bere atean arratsaldeko bigarren gola sartu zuten honela azken 3 minutuetara 3-4ko emaitzarekin ailegatu ziren. Bainan Oriotarrak zearo tematiak dira eta ez zuten amore eman partida amaitzeko 2 minuturen faltan berdinketaren gola sartu arte, gol honek Orioko jokalari batek gehiegi hitzegitea ekarri zuen eta honela bere bigarren txartel horia ikusi zuen. Nahiz eta azken bi minutuak andoaindarrak jokalari bat gehiagorekin jokatu ez zuten markagailua mugitzerik lortu, honela partida 4-4 amaituz.
2010/01/11
Euskalduna Vs Iturriondo
Elurrez beteta zegoen andoain eta Bilbotik etorri behar izan zuten Iturriondo taldekoek asteburu honetan Nazional B mailako 14. jardunaldiko partida jokatzera. Bilbotarrak 3. postuan sailkaturik ziren eta faborito argiak aurten azken postuan dabilen Euskalduna taldearen aurka. Nahiz eta sailkapenean honelako alde haundia egon gero kantxan ez zen horrelako diferentziarik ikusi, andoaindarrak partida kantxako 3/4tan eginiko presio batekin hasi zuten presio honek Bilbotarrak erabat ezeroso zituen eta andoaindarren bi aukera garbi ailegatu ziren bainan ematen zuen baloiak ez zuela atean sartu nahi eta bi aukerak zutoinean bukatu zuten. Dena berdintasun izugarriarekin zegoen eta honela faltak bata bestearen atzetik etorri ziren, honela lehen zatiko azken 5 minutuak bi taldeek 5 faltarekin jokatu zituzten epaileek ez zuten erizpide berbera erabili falta berdin bat pitatzeko eta Iturriondokoak "Doble Penalty" baten bidez markagailuan aurretik jarri ziren, baina lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela andoaindarrek "Doble Penalty" bat jaurti zuten bainan ez zuten asmatu atearekin, honela lehen zatia BIlbotarren aldeko 0-1koarekin amaitu zen. Atsedenaldian Jaxin ta Pedrinek taldearen dinamika erabat aldatzea proposatu zuten eta jokalariek erabat barneratu zituzten berain direktrizak eta partidako bigarren zatia oso gogotxu hasi zuten, honela 20 segundutan partida berdintzea lortu zuten Xabier "Killer" Berruetaren golari esker, haserako minutuetan talde bakarra zegoen kantxan hura Euskalduna zen eta 5. minuturako Iban "Kaiser" Lopezen golari esker partidari buelta ematea lortu zuten honela Bilbotarrak aurrera eraman zuten beren defentsa eta hau andoaindarrek oso ondo aprobetxatu zuten bi kontraeraso bikainetan Xabier "Killer" Berruetak beste bi gol sartu zituen honela bere "Hat Trick"-a itxiz, partida erabat bukatua zegoela zirudien andoaindarrak 4-1 irabazten bait ziren eta minutu t´erdi gelditzen zen partida amaitzeko bainan BIlbotarrek ez zuten etsi eta minutu batean 2 gol sartzea lortu zuten honela azken 30 segunduetara 4-3ko emaitzarekin ailegatu ziren bainan segundu hauetan andoaindarrek oso ondo itxi zuten defentsa eta partida 4-3ko emaitzarekin amaitzea lortu zuten.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)