Txapelketako inflexio puntura iritsi zen pasa den asteburan talde urdiña: gurutzebidean txapelketari eustea edo men egitea, aurkari zuzen-zuzena jasotzen zuten eta. Hau guztia buruan zutela plazaratu ziren Allurralde kiroldegiko kantxara eta kontzentrazio puntua galdu gabe bi taldeek errespetuz ikusten zuten aurkaria. Posizionamendu egokia eta baloijabetza laburren hartu-emana izan zen partidaren hasiera, andoaindarrek Ion “Robinshow” San Joseren bidez sareratutako jokaldia iritsi zen arte. Golak erritmo biziago batean sartu zuen partida eta lehen zatia amaitzear zela, etxeko taldeak seigarren falta burutu zuen, Astraburuko taldeak doble-penalty-a probestuz, banakako berdinketa ipini zuen markagailuan. Talde urdiñak erantzun bikaina eman zion, erditik atera eta lehen jokaldian aurretik baitziren berriz ere Ion “Robinshow” San Joseren golari esker, atsedenaldira 2-1 eko abantailarekin iritsiz.
Bigarren zatiak lehenengoaren berdintasuna islatu behar zuelakoan hasi zen partida. Baina etxeko taldeak partida zeharo hautsi zuen, ederki mugitutako jokaldiei esker Maikel “Tassoti” Fernandez, Ion “Robinshow” San Jose eta Oscar “Titan” Lasak gol bana igo zituzten markagailura 5-1 eko alde garbia erakutsiz etxeko taldearentzat. Astraburuko taldea noraezean zela gol aukera anitzak izan zituen talde urdiñak, baina azkenik Astraburuko taldeak zulatu zuen etxeko porteria eta 5-2koak berpizteko aukera zutela ustearazi zien. Usteak erdia ustela zuela erakutsi zien Ander “Goi-Gerlari” Baldak sareratutako seigarrenak eta, ezintasunean portero-jokalaria atera zutela, Xabier “Killer” Berrueta eta Maikel “Tassoti” Fernandezen golek amaieran islatu zen 8-2 ko emaitza garbiak.
Partidako puntuak ez ezik, gol-averagea ere irabazi zuten asteburu honetan Euskalduna taldekoak eta hasierako inflexio puntuak gorantzako joera erakusten badu ere norantza mantendu beharko dute gure mutilek hurrengo partidetan, asteburu honetan egindako lanak balioa izan dezan. Animo!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario