Santa Krutzetako atarian jokatu zuten andoaindarrek beren denboraldiko 27. jardunaldiko liga partida, partida benetan zaila. Aurrean Lasarteko Aldaz taldea zuten, asko ezagutzen dira bi taldeak urteetan zehar hainbatetan neurtu bait dituzte beraien indarrak kantxan. Partida errespetu handiz hasi zen eta bi taldeek beraien defentsan oinarritu zuten jokoa, lehen aukerak etxekoentzat izan ziren bainan ez zuten baloia sareratzen asmatzen. Andoaindarrak ez ziren partidan sartzen eta Lasartekoak nagusitzen hari ziren jokoan, honela ongi eramandako jokaldi batean lehen gola egin zuten etxekoek. Gol honi erantzun bikaina eman zioten andoaindarrek eta Oskar "Latigo" Lasak sekulako gola sartu zuen partida berdinduz, gol honen ondoren andoaingoen minuturik hoberenak ailegatu ziren bainan ez zuten baloia berriz ere ate barrura sartzen asmatu eta pixkanaka etxeko taldea esnatzen joan zen, ederki esnatu ere 4 minututan bi gol sartu bait zituzten markagailua 3-1ekoarekin utziaz. Atsedenaldira joan bainan lehenago beste aurkera bat izan zuten etxekoek bainan ez zuten markagailua mugitzerik izan atsedenaldira 3-1ekoarekin ailegatuz. Bigarren zatian andoaindarrak erabat espabilaturik irten ziren eta markagailua 3 minututan berdintzea lortu zuten golak Ion "Robinxou" San Jose eta Alberto "Frodo" Bayonek sartu zituzten. Partida bere minutu eroetan sartu zen eta edozeinen alde egin zezakeen markagailuak bainan berriz ere Lasartearrak izan ziren azkarrenak eta bi gol gehiago lortu zituzten. Andoaindarrek azken 5 minutuetan atezain jokalari taktika erabili zuten eta ederki erabili ere sekulako aukera garbiak sortuz bainan baloiak ez zuen sartu nahi. 4 Zutoinkada ere jo zituzten bigarren zati osoan bainan ezer azkenean minutu baten faltan Iban "Aitatxito" Lopezek andoaindarren 4. gola sartzea lortu zuen bainan ez zegoen denborarik gehiagorako eta partida 5-4 amaitu zen etxekoen alde.
No hay comentarios:
Publicar un comentario