Hil ala biziko partida jokatu zuten pasa den asteburuan andoaingo mutilek Legazpin La Bellota taldearen aurka, hauek 5 puntu gehiagorekin salbazioaren muga xedatzen dute. Partida hasi bainan lehen epaileek andoaingoen esku utzi zuten partida jokatu ala ez kiroldegiko ittuteak direla eta. Andoaindarrak behin hara joan ez gero jokatu beharra zegoela erabaki zuten. Partida ez zen oso ondo hasi andoaindarrentzat baloi luze batean etxekoen pibot-ak area barnean buelta eman eta etxekoen lehen gola sartzea lortu zuen. Gol honek andoaindarrak esnatu zituen eta jokuari sekulako bizitasuna eman zion honela uakerak bata bestearen atzetik sortuz hauetako batean etxeko defentsaren despiste bat aprobetxatuz Xabier " Xomo´o" Berruetak andoaindarren berdinketaren gola sartu zuen, gol honen atzetik Iñaki "Enbambi" Elolak andoaindarren bigarrena sartu zuen baloia eskuadran ezarriz. Atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin ailegatu ziren eta andoaindarrak ziren baloiaren jabe, honek prespektiba onak ematen zizkion andoaindarren entrenatzaileari, horregatik joko taktika ez ikutzea erabaki zuen honela bigarren zatian nahiz eta baloiaren jabetza pixkat galdu andoaindarrek aukera anitz egin zituzten bainan ez zuten Legazpiarren atea zulatzerik lortzen. Eta barkatzen denean................ kornerreko jokaldi batean baloiak Iban "Kaiser" Lopezen hankean jo zuen gero atezainaren eskuan ondoren postean eta azkenik baloiak ate barruan bukatu zuen honela partidan 2-2koa ezarriz. Partidako tentsioa asko igo zen berdinketak ez bait zuen inorrentzako balio dena honela hor azaldu zen berriz ere Xabier " Xomo´o" Berrueta Euskaldunakoei abantaila emateko, honela 2 minutu faltan 2-3ko emaitza zen markagailuan. ) segundu falta zirela markagailua 2-3koa zen eta alboko sakea andoaindarren alde eta hemen dena oker egin zuten andoaindarrek eta partida amaitzearekin batera jotzen duen bozinak jo zuenean La Bellotakoek beren 3. gola sartu zuten honela partida 3-3 utziz, sentsazio txarrarekin bueltatu ziren andoaindarrak irabazita zegoen partida bat berdindu izanaren zapore mingotxarekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario