Badira hainbat hilabete gure taldeko Kaiserrak bere bizitza aldatzera zijoalaren berria eman zigunetik, ordundik hainbat partida jokatu eta hainbat pailazokeritan ibili eta gero poliki poliki eguna ailegatzen ari zen, azken hilabete honetan talde guztiak Alazne eta Elaiaz besterik ez zuten hitzegiten, denak irrikitan gure zale berria noiz ikusiko zutenaren zain. Azkenik Santa Krutzak ailegatu ziren eta beraietan oso aditua den Ibok (Kaiser) etxetik bizi behar izan zituen. Bizia aldatuko zion eguna ailegatzear bait zegoen. Taldeko solidaritatea azalduz talde guztiak Santa Krutzak beraien ordez ospatu genituen batzuk besteak bainon gehiago bainan denak dantza eta algara ugari egin genuen herriko festetan. Inoiz ahaztuko ez ditugun festak, zeozer aldatzera bait zijoan, taldearen Hooligan berria ailegatzear zegoen. Orduan heldu zen eguna maiatzaren 6a zen denak lanerako jeki ginenean mobilean soinu arraro bat sumatu genuen eta hor zegoen Kaiserren mezua azkenik jaio zen Elaia goizeko 3:30tan bota zituen bere lehen malkoak Euskalduna taldearen printzesitak, denok korrika kontaktuan jarri eta berria ahoz aho internet bañon azkarrago zabaldu genuen, lanegun oso motza izan zen denontzat irrifar haundi batekin eramandakoa.
Espero dugu dena oso oso ondo joatea eta zuen bizitzan izandako opari honetaz ahalik eta gehien goza dezazuen.
Lerro hauek Euskalduna talde osoak sentitutakoak dira ZORIONAK ALAZNE ETA IBO!!!!!!! Gure hooligan txikitxoa taldea animatzen ikusi nahi dugu!!!!!
Euskalduna EH!! Euskalduna EH!! Euskalduna EH EH EH!!!


No hay comentarios:
Publicar un comentario