Bizi ala hiltzeko partida izan zuen Andoaingo Euskaldunak pasa den asteburuan Allurralde kiroldegian Orioko Tabernak taldearen aurka, bi taldeak liga hasera kaxkarra eduki dute eta puntu bakarra lortu dute 4 partidatan, beraz bi taldeentzako oso garrantzitsuak ziren 3 puntuak. Partida ondo hasi zen andoaindarrentzat baloiaren jabe bait ziren eta aukerak nahiko errex egiten zituzten, halako batean kontraeraso bikain batean Iban "Kaiser" Lopezek gol bikain bat sartu zuen Orioko atezainari baloia hanka tartetik sartuaz. Gol honek andoaindarrak lokartu egin zituen eta Orioko jokalariak baloi jabetza irabazi zuten eta andoaindarrak bere kanpoan sartu zituen, hala ere aukera garbirik ez zuten sortzen eta defentsa andoaindarrak ederki irakurri zuen jokoa eta Oriokoek ez zuten andoaindarren atea zulatzea lortu, honela lehen zatia 1-0koarekin amaitu zelarik.
Bigarren zatian andoaindarrak baloiaz ahaztu ziren eta denfentsan zentratu ziren erabat honela baloi jabetzan jaun eta jabe izan zen Orioko taldea, bainan urdiñek defentsa ederra eginez ez zieten uzten baloia atean sartzen. Behin eta berriz Orioko mutilak saiatu arren Andoaindarren defentsa gogorraren aurka ezin izan zuten ezer egin. Defentsa gogor honen ondorioz Oriokoek bi doble penalty bota zituzten bainan ez zuten asmatu baloia sarean sartzen. Honela azken minutuetan Oriotarrek portero jokalariarekin jokatu zuten eta partida amaitzeko minutu bat falta zela jokladi bikain batean berdinketaren gola sartu zuten. Bainan partida amaitzeko 15 segundu falta zirela partidako epaileak Andoaindarren aldeko doble penalty bat adierazi zuen eta Joxan "Eros" Garciak izugarrizko zartakoa eman zion baloiari eta andoaindarren 2. gola sartu zuen honela partidako hiru puntuak andoainen gelditu ziren 2-1eko emaitzarekin.