Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2010/01/25

Inter Vs Euskalduna

Pasa den larunbatean hasi zuen Euskalduna taldeak Nazional B-ko bigarren itzulia, lehen itzulia azken postuan amaitu eta gero bigarren honetan egoerari buelta emateko izugarrizko gogoekin, dena ongi joateko ordea Donostiko Inter taldearen aurkako partida irabazi beharrean zeuden urdiñak eta horretarako lan bikaina egin behar zutela argi zuten jokalariek. Partidan andoaindarrek erritmo azkar bat ezarri zuten haseratik eta aukerak bata bestearen atzetik suertatzen ziren bainan batzutan atezainak eta bestetan andoaindarren punteria faltak hauen gola ezinezko misio bilakatu zuten. Interrekoek ordea kontraeraso azkarrak egiten zituzten eta lehen zati osoan 3 aukera garbi sortu zituzten hauek ordea bikain gelditu zituen andoaindarren atezain den Imanol "Armi" Mateosek. Denak 0-0koarekin ailegatuko zirela atsenenaldira ematen zuenean hor azaldu zen Donostiarren 7 zenbakidun jokalaria, kantxa erdian sekulako teknika duela erakutsiz lurrean utzi zuen andoaingo jokalari bat eta baloiari sekulako zartakoa emanez Interrekoen lehen gola erdietsi zuen. Honela atsedenaldira 1-0eko emaitzarekin ailegatu ziren. Andoaindarren sentsazioak ez ziren onak aukerak beren alde edukita ere aurkako markagailua bait zuten. Bigarren zatian partidan erabat sartuta atera ziren andoaindarrak eta jokoari erritmo bizi bizia eman zioten eta aukerak berriz ere kanpoko taldearentzat ziren bainan baloiak ez zuen sartu nahi. Partida asko itxi zen eta nola ireki ez zekitela zebiltzanean hor agertu zen Iker "Enjuto" Matute, alboko sake batean aurkari bat oso gertu jarri zen eta txartel horia zuela jakitun zela Iker "Enjuto" Matutek baloia azkar atera zuen eta parean jarri zen jokalariak bere bigarren txartel horia ikusi zuen honela andoaindarrek 2 minutu zituzten jokalari bat gehiagorekin bainan 10 segundu soilik behar izan zituen berdinketaren gola sartzeko Jon "Robinxou" San Josek. Partida berdinduta zela andoaindarrek lasaiago jokatu zuten eta lehenik kornerreko jokaldi batean Oskar "Latigo" Lasak andoaindarren bigarren gola sartu zuen. Hurrengo jokaldian Iban "Kaiser" Lopezek kanpotarren 3.gola sartu zuen atezainaren aurrean sekulako odol hotza erakutsiz, partida amaitzeko oraindik 7 minutu falta ziren eta etxekoek jokalari atezain taktika erabili ziuten bainan andoaindarrek ederki defenditu zuten egoera hau eta markagailuan 1-3koa mantendu zuten bukaeraraino.

No hay comentarios: