Iazko partida buruan zutela agertu ziren Elorriora andoaingo mutilak, iaz 8-1eko emaitza izan zuten aurka eta aurten Elorrioko tadleari sustotxo bat eman eta zubia sentsazio onekin hasteko ideia zutela joan ziren Elorriora. Partida ez zen oso ondo hasi andoaindarrentzat, lehen minutuetan baloi jabetza eta aukerak etxekoenak ziren eta 5 minutuetan 2-0 aurreratzea lortu zuten, bigarren gol honek andoaindarrak erabat berpiztu zituen eta jokoan agertzen hasi ziren honela atsedenaldira ailegatu bainan lehen partida 2-2 jartzea lortu zuten Kristofer "Tanketa" Fernandez eta Maikel "Pitxbull" Fernandezen golei esker.
Bigarren zatian andoaindarrak lehen zati haseran egindako hutsegiteak berriz ez egiteko ideiarekin irten ziren kantxara, bainan Elorriotarrek sekulako nagusitasuna erakutsi zuten honela berriro ere jokaldi eder batean 3-2koa ezarriz. Elorriotarren nagusitasuna bere heldutasunean zegoenean andoaindarrek berdinketaren gola lortu zuten Kristofer "Tanketa" Fernandezen bidez, 3-3ko honek min egin zien Elorriotarrei eta bost minutu txar eduki zituzten. Hala ere azken 10 minutuak monologo bat izan ziren eta Elorrioko taldeak sekulako auekrak egin zituzten bainan Imanol "Armi" Mateosek bere trebezia behin eta berriro erakutsi zuen eta partida 3-3koarekin amaitzea lortu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario