Aste honetan derby ederra ikusteko aukera izan zuten andoainera gerturatutako zaleek, nor baino nor aritu behar bait zuten Andoaingo Euskaldunak eta Billabonako Transportes Lakuntzak. Sailkapenean 13 puntutako diferentzia zegoen baina partida hauetan dena ahantzi egiten da eta hil ala biziko partidak izaten dira normalean. Partida ez zuten ondo hasi andoaindarrek, partidaren nondik norakoa beraiena izan arren kontraeraso eder batean billabonakoek lehen gola azkar sartu zuten honela andoaindarren morala erabat zapuztuz. Gol honen ondoren bi minutu ero eduki zituzen andoaindarrek bainan Billabonakoak ez ziren kapaz izan andoaindarrak erabat apurtzeko eta dena horrela andoaindarrek ederki jositako jokaldi bati esker partida berdintzea lortu zuten Maikel "Pintxbull" Fernandezen gol bati esker, gol honek andoaindarrak erabat berpiztu zituen eta berriz partidaren jabe egin ziren eta oraingoan beren aukerak aprobetxatzen jakin zuten eta bi gol gehiago sartzea lortu zituzten biak Arkaitz " Baxurr" Urdapilletak sartu zituen, bata falta jaurtiketa bortitz bati esker eta beste bere atetik atezain billabonatarra goitik gaindituz. Honela markagailua 3-1 ekoarekin zela atsedenaldira joan ziren bi taldeak. Partida bideraturik zutela ematen zuen bainan andoaindarrak espezialistak dira partidak sufrituz irabazten eta nahiz eta milaka aukera izan ez zuten partida ixtea lortu bigarren zatian eta kontraeraso bikain batean Billabonatarrak 3-2koa jartzea lortu zuten markagailuan honela andoaindarren gorputzetan sekulako beldurra sartuz, andoaindarrak gol honekin ez ziren behera etorri eta aukerak bata bestearen atzetik sortzen zituzten. Bainan argi zegoen ez zela andoaindarren eguna eta baloia zutoinean 4 aldiz lehertu zuten, edozer pasa zitekeen partidan bainan azkenean hainbeste aukeraren artean bat sareratze4a lortu zuten ederki ateratako korner batean Oskar "Latigo" Lasa hortxe azaldu zen bigarren zutoinean markagailuan 4-2koa ezartzeko. Ematen zuen partida hilda zegoela bainan Billabonakoak partidan sartzeko azke aukera izan zuten "Doble penalty" bati esker bainan andoaindarren atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak ederki geratu zuen honela lasaitasuna emanez etxeko taldeari. Billabonatarrek azken esfortzua egin zuten atezain jokalari taktika erabiliz bainan azken segunduan Xabier "Xomo´o!!" Berruetak baloia lapurtu eta andoaindarren 5. gola egin zuen eta partida 5-2ko emaitzarekin bukatu zen. 3 puntu oso garrantzitsu andoaindarrek eskuratutakoak.
Vistas de página en total
2010/03/29
2010/03/28
Zarautz Vs. Euskalduna
11-2 Zarauztarren alde, ez dago hitzik partida definitzeko.............................................................................................
Euskalduna Vs. Astraburuko
Txapelketako inflexio puntura iritsi zen pasa den asteburan talde urdiña: gurutzebidean txapelketari eustea edo men egitea, aurkari zuzen-zuzena jasotzen zuten eta. Hau guztia buruan zutela plazaratu ziren Allurralde kiroldegiko kantxara eta kontzentrazio puntua galdu gabe bi taldeek errespetuz ikusten zuten aurkaria. Posizionamendu egokia eta baloijabetza laburren hartu-emana izan zen partidaren hasiera, andoaindarrek Ion “Robinshow” San Joseren bidez sareratutako jokaldia iritsi zen arte. Golak erritmo biziago batean sartu zuen partida eta lehen zatia amaitzear zela, etxeko taldeak seigarren falta burutu zuen, Astraburuko taldeak doble-penalty-a probestuz, banakako berdinketa ipini zuen markagailuan. Talde urdiñak erantzun bikaina eman zion, erditik atera eta lehen jokaldian aurretik baitziren berriz ere Ion “Robinshow” San Joseren golari esker, atsedenaldira 2-1 eko abantailarekin iritsiz.
Bigarren zatiak lehenengoaren berdintasuna islatu behar zuelakoan hasi zen partida. Baina etxeko taldeak partida zeharo hautsi zuen, ederki mugitutako jokaldiei esker Maikel “Tassoti” Fernandez, Ion “Robinshow” San Jose eta Oscar “Titan” Lasak gol bana igo zituzten markagailura 5-1 eko alde garbia erakutsiz etxeko taldearentzat. Astraburuko taldea noraezean zela gol aukera anitzak izan zituen talde urdiñak, baina azkenik Astraburuko taldeak zulatu zuen etxeko porteria eta 5-2koak berpizteko aukera zutela ustearazi zien. Usteak erdia ustela zuela erakutsi zien Ander “Goi-Gerlari” Baldak sareratutako seigarrenak eta, ezintasunean portero-jokalaria atera zutela, Xabier “Killer” Berrueta eta Maikel “Tassoti” Fernandezen golek amaieran islatu zen 8-2 ko emaitza garbiak.
Partidako puntuak ez ezik, gol-averagea ere irabazi zuten asteburu honetan Euskalduna taldekoak eta hasierako inflexio puntuak gorantzako joera erakusten badu ere norantza mantendu beharko dute gure mutilek hurrengo partidetan, asteburu honetan egindako lanak balioa izan dezan. Animo!!
2010/03/08
Concepto Createch Vs Euskalduna
Pasa den asteburuan Andoaingo Euskalduna taldeko mutilak Elgoibar aldera joan behar izan zuten Nazional B mailako liga irabazteko faboritoetariko baten aurkako partida jokatzera, partida oso zaila zen a priori eta Euskaldunakoek argi zeukaten partida bikaina jokatu beharko zutela zerbait positiboa ekarri nahi bazuten Elgoibartik. Partida parekotasun handiarekin hasi zen bainan Elgoibarkoek beren kantxa zatian itxaroten zuten eta andoaindarren pase oker baten zain zeuden kontraeraso azkar batean lehen gola sartzeko. Partida bikain planteatu zuten eta kontraeraso bikain batean erdi erditik sartu zen Elgoibarko jokalaria eta ederki gainditu zuen andoaindarren atezaina markagailuan lehen gola igoarazteko. Gol honen ondoren baloi jabetza eramateko ardura Elgoibarko mutilek hartu zuten eta ederki mugitu zituzten andoaindarrak alderik alde, dena honela partidako epaileek beren azalpena egin zuten eta andoaindarren aurka bi penalty adierazi zituzten, aukera paregabea partida erabat itxita uzteko bainan andoaindarren atezainak Arkatiz "Baxurr" Urdapilletak bi penaltyak gelditu zituen. Epaileek bazuten zeozer buruan eta ez zeuden batere lasai hau dela eta andoaindarren aldeko penalty bat adierazi zuten. Andoaindarrek ez zuten barkatu eta partida berdintzea lortu zuten Oskar "Latigo" Lasak sarturiko gol bati esker. Elgobartarrek berdinketarekin beren kontraeraso bikainak egiten hasi zen berriz ere eta kontraeraso hauetako batean bigarren gola ailegatu zen. Lehen zatia amaitzeko 5 segundu falta zirela partida puskatu zuen jokaldia etorri zen Oskar "Tigrinski" Frutosek baloia argi kendu zion Elgoibarko aurrelariari bainan epaileek ez zuten berdin ikusi eta bigarren txartel horia atera zioten honela andoaindarrek 2 minutu egon beharko zuten jokalari bat gutxiagorekin. Lehen zatia 2-1 koarekin amaitu zern bainan bigarren zatiaren haseran jokalari bat gutxiagorekin Elgoibartarrek oso ondo jokatu zuten eta 3. gola sartzea lortu zuten. Gol honekin oso lasai jokatu zuen etxeko taldeak eta baloi jabetza bikaina erakutsiz andoaindarrak ederki mareatu zituzten eta beste jokaldi bikain batean 4. gola sartu zuten honela markagailua 4-1 utziz, oraindik 10 minutu falta ziren partida amaitzeko bainan Elgoibartarrek ez zioten aukerarik utzi andoaindarrei eta partida 4-1 amaitu zen.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)