Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2009/03/29

Euskalduna Vs Ancla

Lehen postuan kokaturik zegoen Ancla izan zen aste honetan andoaindarren arerio Allurralde kiroldegian, Urdiñak pixkat desanimatuta ailegatu ziren partida honetara azken bi partiduetan lortutako emaitzak direla eta. Argi zeukaten partida oso itxia izango zela eta defentsak izango zirela jaun eta jabe partida osoan. Lehen zatian aukera nabarmenak izan zituzten bi taldeek bainan ez zuten arerioaren atea zulatzea lortzen, baina alako batean ongi prestatutako estrategia jokladi batean Joxan "Eros" Garciak ate barrura baloia sartzea lortu zuen bigarren zutoinetik ederki sartuaz. Gol honek Euskaldunakoen animoa igo zuten eta hobekien dakitena egiten hasi ziren, hau da defentsa zorrotz eta on bat, honela ailegatu ziren atsedenaldira. Atsedenaldian andoaindarrak ados jarri ziren kantxa erdian defendatzeko eta kontraeraso bikainak egin zituzten, bainan ez ziren zortearekin ibili andoaindar aurrelariak ez bait zuten baloia sarera sartzera asmatzen. Honela azken 5 minutuetara ailegatu ziren 1-0koarekin hemen Sestaotarrak jo ta fuego ibili ziren eta aukera anitz egin zituzten baina etxeko atezainak Arkaitz "Baxur" Urdapilletak gelditu ederrak egin zituen, bainan azkenean atezain jokalari taktika erabili zuten sestaotarrek eta partida amaitzeko minutu exkas geratzen zela ebrdinketaren gola sartzea lortu zuten, honela partidako azken emaitza 1-1 izanik.

2009/03/20

Allerru Vs Euskalduna

Partida negargarria San Jose egunean jokaturikoa, andoaindarrak Lezora joan ziren jardunaldiko partida Allerruren aurka jokatzeko, bidaian ez zuten imaginatzen zer nolako animoarekin bueltatuko ziren dena bait zen barre eta algara. Partida intentsitate puntau bat gehiagorekin hasteko denak ados jarri ziren eta ala izan zen bainan intentsitate honek 5 minutu iraun zuen, Lezotarrek lehen gola sartu arte. Gol honekin andoaindarrak partidatik erabat irten ziren eta kantxatik noraezean ibili ziren lehen zati osoan, ez zen ezer ateratzen eta Allerrukoek errepaso bikaina eman zieten markagailua atsedenaldira 6-0 eramanez. Bigarren zatian beste itsura bat eman zen bainan lehen zatiko irudi txarra ez zen andoaindarren burutik joan eta sentsazio oso txarrekin bueltatu ziren andoainera. Bigarren zatian ez zen markagailuan aldaketarik eman eta partida 6-0 amaitu zen. Andoaindarrak animo faltan dabiltza eta orain aukera bikaina dure burua altxatzeko bi partida jokatzen bait dituzte etxean jarraian. Bigarren taldeak alderantzizko irudia erakutsi zuen eta Pablo Gomezen omenez egiten den txapelketa irabazi zuten Asteazkenean andoaingo txapelketan lehen postuetan den Isaran taldea menperatu zuten 2-1 eta Ostegunean finalean Katenaccio taldearen aurka 2-2 bukatu zuten eta penaltyetan txapelketa irabaztea lortu zuten. txapelketa benetan bikaina burutu dute denek eta hemendik gure Zorionik beroenak!!!!

2009/03/14

Euskalduna Vs Elorrioko

Partida garrantzitsua andoainen jokatutakoa ligan ia pareko zebiltzan bi taldeen artean, Elorrioko taldea oso zentraturik etorri zen andoaina eta bazekien zer egin behar zuen. Atzean oso ondo ixten den taldea da eta kontraeraso azkarra du, hau dela eta oso adi egon behar da baloia mugitzen pase txar batean ez galtzeko, oraingoan beste partidatan ez bezala andoaindarrak lokarturik atera ziren kantxara eta lehen bost minutuetan Elorriotarrek goitik behera partidaren nondik norakoa eraman zuten eta 3 gol sartzea lortu zuten eta aukera anitz egin zituzten besteren bat sartzeko etxeko atezainak Imanol "Armi" Mateosek ederki gelditu zituenak, geldiketa hauei esker markagailua ez zen hain handia izan egindako aukerei erreparatuta. Honela 0-4 joan ziren atsedenaldira, burumakur joan ziren Urdiñak aldageletara bainan bigarren zatian beste txispa batekin atera ziren eta partidaren jabetasuna lortu zuten haserako minututan, baina ilusio soil bat izan zen ze aurrean beste baloia bat galdu zuten eta Elorriotarrek ez zuten barkatu eta 0-5ekoa ezarri zuten markagailuan, gol hoenkin andoaindarrak erabat burumakur zebiltzan kantxan eta bigarren zati honetan Elorriotarrak izan ziren jaun eta jabe eta 0-6koa ezartzea lortu zuten. Euskaldunakoak Atezain JOkalari taktika erabili zuten mirakulu baten bila bainan aukerak egin arren ez zituzten sartzen eta azkenean ohorearen goltxoa sartzea lortu zuten Iban "Hot Nurse" Lopezek errealeko Abreu bailitzan odol hotz izugarriarekin sarera jaurti zuen atezainarekin edukitako bat batekoa, honela partida 1-6 utziaz. Partida ahazteko modukoa eta ligako azken txanpa honetan zentratuagoak egon behar garenaren seinale bikaina izan zen partida. Animo Euskal AURRERA ATERAKO GARAAAAA!!!!

2009/03/08

Izkepot Vs Euskalduna

Partida zaila benetan andoaindarrek jokatu zutena pasa den asteburuan, hirugarren postuan kokaturik zegoen Izkepot taldea izan zuten aurrean andoaindarrak, Laudioko Izkepot taldea izan zuten aurrean. Partida hauetan andoaindarrak duten guztia ateratzen dute eta haseratik nabarmendu zen intentsitatea. aurreneko minutuetan Laudiotarrak izan ziren jaun eta jabe baina denbora pasa ala andoaindarrak ederki asko astindu zuten kanpoan jokatzearen presioa eta aukerak ailegatzen hasi ziren. Aukera hauetako batean kontraeraso bikain bat burutuz Oskar "Latigo" Lasak andoaindarren lehen gola sartu zuen, pozak ez zuen gehiegi iraun berdinketaren gola azkar asko sartu bait zuten arabarrak. andoaindarrak ederki jokatzen hari ziren eta fruitu bikaina atera zuten, taldeko bigarren gola Alvaro"Anglosof"Gilek sartu bait zuen, atsedenaldirako gutxi falta zela ordea epaileak andoaindarren kontrako penalty bat pitatu zuen eta horren bidez 2-2ko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira bi taldeak.Bigarren zatia ederki asko hasi zuten andoaindarren jokaldi bikain batean Iker "Lebron" Ramirezek sekulako goal sartu bait zuen, ala ere arabarrek bikain erantzun zioten golari eta berdinketa minutu bat beranduago ailegatu zen, honela ailegatu ziren partiduko azken minuetara, hemen, arabarrak atezain jokalari taktika erabili zuten garaipenaren bila eta honela ari zirela hor agertu zen Iban "HOt Nurse" LOpez eta partida amaitzeko 18 segundu falta zirela baloia lapurtu eta gol bat sartzeko gai izan zen partidako emaitza 3-4 utziz andoaindarren alde.

2009/03/02

Euskalduna Vs Astraburuko

Partida garrantzitsua benetan pasa den asteburuan, andoaingo Allurralde kiroldegian jokatutakoa, Euskaldunakoek irabaztekotan Astraburuko taldekoak jetsierarako borrokan sartuko bait lituzkete. Partida ez zen oso ondo hasi astean zehar ez bait zen oso ondo entrenatu eta azkenean astean zehar ondo ez bada entrenatzen partidan asko nabarmentzen da. Lehen zatiak ez zuen historio gehiegirik izan aukera gutxi izan ziren baina argienak Astraburuko taldearentzat izan ziren, aukera hauetako batean Bizkaitar jokalari bat atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu zen baina urdinen atezainak ederki asmatu zion intentzioa eta baloia garbi kendu zion. Honela atsedenaldira 0-0ekoarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian dena emateko prest atera ziren andoaindarrak eta intentsitate puntu bat gehiagorekin atera ziren kantxara, intentsitate honen ondorioz Arkaitz "Baxur" Urdapilleta etxekoen atezainak falta bati esker etxekoen lehen gola sartzea lortu zuen. Jarraian partidako jokaldia etorri zen zeren eta Arkaitz "Baxur" Urdapilleta eta Iker "Palomas" Ramirez konexioa azaldu zen kantxan, NBAko All Star jokalariak bailiran " Halley Up" bikain bat egitea lortu zuten, lehenengoak bere atetik eskuz baloia bikain jarriaz eta bigarrenak, hau da Iker "Palomas" Ramirezek buruz ederki errematatu zuen sarera baloia honela markagailua 2-0 etxekoen alde jarriaz. Partida erabat bideraturik zutela ematen zuen bainan partida amaitzeko 10 minutu falta zirela andoaindarren 5. falta pitatu zuen arbitroak, falta hoenkin andoaindarren gainbera etorri zen. Partidatik erabat atera ziren eta minutu batean Astraburukoek partida berdintzea lortu zuten, hau gutxi izanda bizkaitarrek 5 minuturen faltan partida beren alde jartzea lortu zuten 3. gola sartuaz. Hau dela eta andoaindarrek atezain-jokalari taktika erabili zuten eta oraingoan ez zuten fruiturik lortu eta beste jokaldi batean Astraburukoek 4. gola sartu zuten doble penalty baten bidez. Partida 2-4 amaitu zen kanpotarren alde. Emaitza honek oraindik eta biziago jartzen du jeitsierarako borroka 5 talde salbatuko dituen 2 posturen bila jartzen bait ditu. Animo Euskal!!! Gora etorri beharra dago eta azkar gainera!!!!