Partida zaila benetan andoaindarrek jokatu behar izan zutena pasa den asteburuan Elorrioko taldearen aurka, talde honek tamaina hartuta die andoaindarrei eta beraien arteko azken bi partidatan sekulako jipoia eman die Urdiñei. Hau buruan zuten andoaindarrak eta partida erabat zentraturik hasi zuten baloi jabetzarekin jokoari erritmo bizia emanez, erritmo hau ezin izan zuten jasan kanpotarrek eta lehen 5 minutuetan andoaindarrek 2 gol sartzea lortu zuten, lehenengoa Iban "Kaiser" Lopezek sartu zuen sekulako bakarkako jokaldiari behar duen amaiera emanez, bigarren gola Iker "Enjuto" Matutek egin zuen area barruan habila eta tranposo dela erakutsiz defentsari kartera lapurtu zion eta atezainari baloia hanka tartetik sartu zion. Ematen zuen partida erabat menderaturik zuela Euskaldunak bainan orduan Elorriokoak beren jokua egiten hasi ziren, ederki egin erre baloi jabetza andoaindarrei lapurtu eta hauek beren kantxa erdian sartu zituen, jokaldi bikain batean markagailuko errenta gutxitzea lortu zuten. Elorriokoak partidaren nondik norakoa zeramaten eta beste jokaldi bikain batean etxekoen atezainak areaz kanpo eskuarekin aldendu behar izan zuen baloia, honekin bere bigarren txartel horia ikusiaz. Jokalari bat gutxiagorekin andoaindarrek ez zuten gehiegi iraun eta Iker "Enjuto" Matutek bere atean sekulako gola sartu zuen honela markagailua 2-2 jarriaz. Atsedenaldira 2-2ko emaitzarekin ailegatuko zirela ematen zuenean andoaindarrek kornerreko jokaldi batean 3-2koa jartzea lortu zuten Xabier "Killer" Berruetari esker, honela atsedenaldira 3-2koarekin ailegatu ziren. Bigarren zatia ero moduan jokatu zuten bi taldeak eta aukerak bata bestearen atzetik egiten zituzten hauteako batean Elorriokoek partida berdintzea lortu zuten eta bi minututara andoaindarrak berriz aurreratu ziren markagailuan Alberto "Doble FIlo" Bayonek sarturiko gol bati esker, 4-3ko emaitza honek 10 minutu iraun zuen markagailuan, minutu hauetan Elorriokoen atezainaren erakustaldia ikusi ahal izan zuten andoaingo zaleek, sekulako geldituak egin zituen eta bere taldea salbatzea lortu zuen. Badakigu barkatzen denean dena oker joaten dela eta ala pasa zen andoainen atezain jokalariaren taktika erabiliz Elorriokoek zorte apur batekin berdinketaren gola sartu zuten minutu terdi falta zenean partida amaitzeko. Azken aukera ordea andoaindarrek izan zuten 25 segundu faltan Doble penalty bat izan bait zuten alde bainan Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak ez zuen asmatu balia sareratzen honela partida 4-4ko emaitzerkin amaituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario