Partida benetan garantzitsua jokatu dutena andoaindarrek Urretxun aseburu honetan, pasa den asteburuan lehen garaipena lortu ondoren erakutsitako jokoa ez zela espejismo bat erakutsi beharra zuten eta horetarako Urretxuraino joan ziren bertako Goierri taldearen aurka partida jokatzera. Partida oso ondo planteatu zuten andoaindarrek eta kantxako 3/4 eginiko presio bati eskerrak baloi asko lapurtu zituzen eta aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten. Lehen gola ordea atezainak ateratako baloi luze bati eskerrak Maikel "Pitxbull" Fernandezek sartu zuen, atezaiaren aurrean bakarik geratu zen eta ez zuen hutsik egin, bigarren gola jarraian etorri zen Oskar "Trigrinsky" Frutosek sekulako bolea bati esker etxekoen atea zulatzea lortu zuen berriro ere. 0-2koarekin gauzak ondo jarri zitzaizkion andoaindarrei eta hau aprobetxatuz Alberto "Frodo" Bayon azaldu zen aspaldiko Laudrup bailitzan majiaz beteriko pase bati esker Okar "Latigo" Lasa bakarrik utzi zuen atezainarekin eta honek sekulako maixutasuna erakutsiz gol bikaina sartu zuen, 0-3oak ordea ez zuen asko iraun markagailuan urdiñen defentsa hutsegite bat aprobetsatuz Goierritarrak markagailuan aldea murriztea lortu zuten, bainan andoaindarren eguna zen hura eta Iker "Tamos lokos!!" Matutek defentsa baten laguntzarekin andoaindarren 4.lortu zuen. Bainan lehen zatia ez zen honela bukatu eta andoaindarren atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak Goierritarren jaurtiketa bat ederki gelditu ondoren kontraeraso bikain batean Larunbateko Messiren gola imitatuz petsuarekin andoaindarren 5. gola sartu zuen honela atsedenaldira 1-5koarekin ailegatuz. Bigarren zatia ezn hobeto has zen andoaindarrentzat Maikel "Pitxbull" Fernandezek urrutiko jauriketa bati esker andoaindarren 6. gola sartu zuen, gauzak honela andoaindarrak lasaitu egin ziren eta Goierritarrek 3 gol sartu zituzten eta partida amaitzeko 5 minutu faltan markagailua 4-6koa zen, hau honela zela Oskar "Latigo" Lasa azaldu zen kantxan eta atezainak ezarritak baloi bat ederki aprobetxatuz andoaindarren lasaitasunaren gola sartu zuen honela 4-7koa markagailuan jarriz. Jarraian David "Patxaka" Andresek bere biziko gola saru zuen, Xabie "Killer" Berruetak baloi bikaina jarri zion eta David "Patxaka" Andresek , buruz sekula errematatu ez duen gizonak, Kovacevic berberak sinatuko lukeen buruzko erremate bati esker partida 4-8an jarri zuen honela andoaindarrek bigarren garaipena lortu zuten, orain gabonetako oporrak datozte eta ea hurrengo urtean erratxa honekin jarraitzen duten.
Vistas de página en total
2009/12/19
2009/12/13
Euskalduna Vs Aldaz
Izugarrizko giroa bizi zen andoaingo Allurralde kiroldegian pasa den larunbatean, Euskaldunako areto futbol taldeak Lasarteko Clinica Dental Aldaz taldea jasotzen bait zuen ez da beste derby bat bezela oso partida berezia da ze jokalari guztiak aski ezagunak dira beraien artean eta beti partida politak ikusi ahal izaten dira bi taldeak kantxan daudenean. Partida Euskaldunakoek oso ondo planteatu zuten kantxako 3/4etan presio bikain bat eginez Lasartekoak ez bait ziren gai baloia jokatuta ateratzeko gai, ala ere partidako lehen aukera kanpotarrena izan zen bainan etxeko atezainak ederki asmatu zuen baloia gelditzen. Aukera hortatik aurrera talde bakarra ikusi zen kantxan berau aspaldiko aprtez Andoaingo Euskalduna zen, aukerak bata bestearen atzetik sortzen zituen eta denbora kontua zen lehen gola noiz iritsiko zen. Honela Maikel "Pitxbull" Fernandezek korner jaurtiketa batean zorte apur batekin baloia sareratzea lortu zuen, gol honekin andoaindarren nagusitasuna areagotu egin zen eta Oskar "Latigo" Lasak bakarkako jokaldi bikain batean andoaindarren bigarrena sartzea lortu zuen honela andoaindarrengan berria zen sentsazioa sortuz denboraldian lehenengo aldiz lortu bait zuten bi errentako gola. Errenta hau oso ondo jakin zuten kudeatzen eta Maikel "Pitxbull" Fernandezek bere kontuko bigarrena egin zuen atsedenaldira 3-0koarekin ailegatuz. Bigarren zatian andoaindarrak beren presioarekin jarraitu zuten eta baloi lapurketa azkar bati esker Oskar "Latigo" Lasak bere maisutasuna agertu eta sekulako gol polita sartu zuen, 4-0koarekin eta 15 minutu faltan lasartearrak atezain jokalari taktika erabili zuten eta oso ondo erabili ere markagailuan 4-2 jartzea lortu bait zuten bainan andoaindarren arratsaldea zen eta Ibrahimovic berbera bailitzan gure kantxa ladetik Alvaro "Anglosof" Gilek andoaindarren 5. gola sartzea lortu zuen, lasartearrak erabat etsituz atezain jokalari taktikarekin ajrraitu zuten bainan andoaindarrak ederki defenditu zuten egoera hau eta ez zuten golik sartu eta bi kontraeraso ederrekin David "Patxaka" Andresek bi gol sartzea lortu zuen honela markagailua 7-2koan utziz, andoaindarrek jada beren lehen partida irabazi dute eta espero dugu hemendik aurrera gauzak hobeto joatea, Animo mutilak!!!!
2009/12/07
Jarrilleros Vs Euskalduna
Partida guztiak izaten dira zailak bainan oaraingo honen zailtasuna handiagoa zen Portugaleteraino joan behar izan bait zuten gure mutilak 11. jardunaldiko partida jokatzera, Portugaleteko Jarrilleros taldea sailkapenean 4. postuan kokaturik dira eta orain arte partida bakarra galduak dira. Beraz partida benetan zaila andoaindarrentzat. Zubia dela eta hainbat baja ere izan zituzten bainan joan zirenak dena eamn zuten garaipena lortu ahal izateko. Partida ez zen oso ondo hasi andoaindarrentzat, bigarren minutuan lehen gola jaso bait zuten etxekoek pase luze bat sartu zuten eta andoaindarren defentsari ederki hartu zion bizkarra aurrelari bizkaitarrak. Markagailu honekin partida oso ondo jartzen zitzaion etxeko taldeari atzean itxi eta kontraerasora ederki jokatzen bait dute, ala ere momentu hauetan andoaindarrak izan ziren jaun eta jabe eta aukera anitz egin zituzten markagailua berdintzeko bainan aurten golarekin borrokatuta direla dirudi eta batzuetan atezainak eta besteetan andoaindarren hutsek aukera hauek ezerezean utzi zituzten. Gola ezin sartuaren ezintasunak baloi bat galtzea ekarri zuen eta Portugaletekoek kontraeraso bikain batean beren bigarren gola sartzea lortu zuten, bainan andoaindarrak ez zuten hetsi eta lehen zatia amaitzeko 3 minutu falta zirela Iban "Kaiser" Lopezek andoaindarren lehen gola sartzea lortu zuen honela atsedenaldira 2-1koarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian andoaindarrek presio bikaina egin zuten eta aukera bat bestearen atzetik sortu zituzten bainan ezer baloiak atean ez zuela sartu nahi ematen zuen, honela etxeko taldeak estrateji jokaldi bikain batean sekulako gola sartzea lortu zuten honela 3-1ekoa markagailuan jarriz. Dena horrela zela 5 minutu faltan atezain jokalari taktika erabili behar zutenean bakarkako jokaldi borobil batean Portugaletekoek partida itxi zutela eman zuen beren 4. gola sartuaz, bainan gol honi hurrengo jokaldian eman zioten erantzuna andoaindarrek eta David "Patxaka" Andresek 4-2koa jarri zuen markagailuan 5 minutu faltan, denbora bazegoen eta bi taldeak 5 faltarekin genituen, denetik gerta zitekeen. Bainan markagailuan ez zen aldaketarik izan, 5 minutu ero hauetan bi taldeek egin zituzten aukera argiak bainan bi atezainak fin ibili ziren minutu hauetan eta markagailua 4-2 kotik ez zen mugitu.
2009/11/30
Euskalduna Vs. Allerru
Partidu polita ikusi ahal izan zuten andoingo allurralde kiroldegira azaldutako ikusleek, andoaingo Euskalduna taldeak Lezoko Allerru taldea jaso zuen a priori partidu erraza kanpokoentzant, Euskaldunakoak ez bait dute oraindik punturik lortu denboraldi honetan eta Lezotarrak sailkapeneko lehen postuetan kokaturik daude. Bainan berriz ikusi ahal izan da partiduak irabazteko jokatu egin behar direla eta intentsitatea ezin dela inoiz mailaz jeitsi edozeinek susto bat eman ez diezazun. Partidako lehen minutuak kanpotarrenak izan ziren joko azkar eta zuzen batekin andoaindarrak beren kantxa zatian sartu zituzten eta azker lortu zuten aurretik jartzea eta segidan beste bi gol sartu zituzten honela lehen zatia amaitzeko 10 minutu falta zirela markagailuak 0-3ko emaitza erakusten zuen, andoaindarrek ordea barrutik indarrak atera eta beren jokoa egiten hasi ziren honela hainbat aukera eduki zituzten bainan bakarra sartzea lortu zuten goleatzailea ohitura bihurtzen ari den bezela Xabier "Killer" Berrueta izan genuen, honela atsedenaldira 1-3koarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian etxeko taldea beste itxura batekin atera zen kantxara eta presio bikaina eginez partida berdintzea lortu zuten azkar asko bi golei esker, gol hauek Iñaki "Txikito" Elolak eta Oskar "Tigrynski" Frutosek sartu zituzten. HOnela partida amaitzeko 8 minutu falta zirela partida zearo puskatu zen eta Lezotarrek bi gol gehiago sartu zituzten eta andoaindarrek bat sartu zituzten, hau dena 3 minutuetan, andoaindarren gola Maikel "Pitxbull" Fernandezek sartu zuen. Hau dela eta partida amaitzeko 5 minutu falta zirela emaitza 4-5koa zen orduan andoaindarren entrenatzaileak atezain jokalari taktika erabiltzea erabaki zuen eta hainbat aukera sortu zituzten bainan ez zuten aurkariaren atea zulatzea lortu eta kontraeraso bikain batean Lezotarrek aprtida erabat erabakita utzi zuten 30 segunduren faltan 4-6koa sartuz, hau izan zen partidako azken emaitza.
2009/11/23
T. Lakuntza Vs Euskalduna
Pasa den asteburuan aspaldian ligan jokaturiko derby bat berreskuratu egin da Billabona eta Andoaingo areto futbol taldeen artekoa, andoaindarrak gaizki dabiltzala aski jakina da 8tik 8 partida galdu bait zituzten, Billabonatarran nahiz eta hobeto ibili ez zebiltzan askoz hobe 7 puntuekin bait zeuden sailkapeneko zuloan katiaturik. Hau dela eta puntu behar izugarria zuten bi taldeek, dena honela partida errespetu haundiz jokatu zuten bi taldeek eta hutsegite baten beldurrarekin jokatu zuten ia lehen zati osoa. Lehen zatia amaitzeko 2 minutu falta zirela Etxekoek atezain jokalari taktika erabiltzea erabaki zuten atsedenaldira markagailuan aurretik zirela ailegatu nahi bait zuten. Taktika honek abantail ugari ditu ondo erabili ez gero bainan gaizki erabilita oso aprobetxagarria da kontrako taldearentzat, ondo mugitu zuten baloia Billabonatarrek bainan andoaindarrek ondo defendatu zuten eta baloia lapurtzea lortu zuten eta atea huts hutsik zegoela kanpora bota zuten baloia, jokaldi honek partidaren nondik norakoa erabat alda zezakeen bainan baloia ez zen sartu eta hurrengo jokaldian billabonakoek beren lehen gola sartzea lortu zuten eta jarraian bigarrena, andoaindarrak gol bat jasotzearekin aski ez zutela ematen zuen eta bigarrena jarraian etorri zen honela atsedenaldira 2-0koarekin ailegatuz. Bigarren zatiak ez zuen historio gehiegirik izan andoaindarrak erabat etsituta atera ziren kantxara eta defenetsan sekulako ahultasunak erakutsi zituzten honela 5-0 markagailura ailegatuz. Markagailu honekin etxekoak pixkat lasaitu egin ziren eta andoaindarrak markagailuan urbiltzea lortu zuten Jon "Robinxou" San josek sarturiko bi golei esker, bainan espejismo hutsa izan zen etxekoek korner jokaldi batean 6. gola sartzea lortu bait zuten honela azken markagailua 6-2koa erakusten zuela utzi zutelarik.
2009/11/18
Euskalduna Vs Zarautz
Jada 7 partida jarrain galdua zen andoiango Euskalduna taldea eta aurrean azken 3 partidak jarraian irabazi dituen Zarautz bien animoak zearo alderantzizkoak ziren eta azkar nabaritu zen partidan. Hasera korapilatsua izan zen ez bait zegoen talde bat baloi jabetza dominatzen zuenik eta ez zen gol aukerarik sortzen. Behin bi taldeak pixkat lasaitu eta gero andoaindarrak izan ziren lehenak gol aukera bikainak edukitzen bainan ez zuten asmatzen, zarauztarrek ordea bakarra eduki eta barrura, baloia kantxa erdian lapurtu eta atezainaren aurrean bakar bakarrik aurkitu ziren. Andoaindarrak azakr erantzun zioten gol honi eta Oskar "Latigo" Lasari esker partida azkar berdintzea lortu zuen, berdinketarekin andoaindarrek seklako aukerak izan zituzten bainan baloiak sartu nahi ez duenean ez da sartzen eta hau gertatu zitzaien andoaindarrei hainbat aukera hutsegin ondoren zarauztarrek bi kontraerasotan atezainaren aurrean bakar bakarrik ailegatzea lortu zuten eta ez zuten hutsegin honela markagailua 1-3 jarri zuten. Atsedenaldira ailegatzeko gutxi falta zela ordea Xabier "Killer" Berruetak markagailua estutzea lortu zuen, 2-3koarekin joango zirela ematen zuen bainan jokaldi ensaiatu batean zarauztarrek 2-4koa ezartzea lortu zuten atsedenaldira ailegatu bainon lenago. Bigarren zatiak ez zuen historio gehiegirik eduki partida amaitzeko 5 minutu falta ziren arte, denbora tarte horretan bi taldeek eduki zituzten aukerak baina ez zuten golik sartzea lortu. 5 minutu hauetan andoaindarrek asko presionatu zuten eta Jon "Robinxou" San Josek sarturiko bi golei esker partida 4-4 jartzea lortu zuen. Partida berdinketarekin amaituko zuela ematen zuenean korner jokaldi batean zarauztarrek 5. gola sartzea lortu zuten partida amaitzeko 7 segundu falta zirela, honela azken emaitza 4-5 izan zelarik. Euskaldunakoak burua ezin altxa dabiltza bainan sentsazioak hoebtuz doaz eta lehen garaipena gerturatzen ari dela ematen du, animo mutilak!!!!
2009/11/10
Astraburuko Vs Euskalduna
Asteburu honetan derby zaporea duen partida jokatu dute andoaindarrek Erandioko kiroldegian, aurrean Astraburuko taldea izan dute, aski ezaguna andoaindarren artean Euskal Ligan hasi zirenetik urtero jokatu bait dute beraien aurka. Partida zaila bi taldeak puntu premia larrian azaldu bait ziren partidara, partida haseran ez zen batere joku onik ikusi bi taldeek urduritasun nabarmena erakusten bait zuten bere jokoa egiterakoan eta hainbat aukera eduki zituzten bi taldeek besteek hutsegiteei esker. Aurten ordea zortea ez dago andoaindarren alde eta Astraburuko taldeko mutilak izan ziren lehenak gola sartzen, ondo eramandako kontraeraso bikain batean andoaindarren sarea zulatzea lortuz. Gol honek andoaindarren artean deskonzentrazio izugarria sortu zuen eta partida bere minutu eroenetara eraman zuten honela partida ero honetan bi taldeek gol bana sartu zuten honela lehen zatia amaitzeko 30 segundu falta zirela markagailuak 2-1ekoa erakusten zuen Bizkaitarren alde. Andoaindarren gola beti adi egoten den Iñaki "Txikito" Elolak lortu zuen. Areto futbolean denetik gerta daitekeen legea berretsi zuten andoaindarrek eta 15 segundutan bi izugarrizko hutsegiteei esker ebste bi gol jaso zituzten honela atsedenaldira 4-1eko emaitzarekin ailegatuz. Bigarren zatian Bizkaitarrek beren defentsa atzeratu zuten eta markagailua defenditzera jokatu zuten, andoaindarrak defentsa hau oso ondo irakurri zuten eta hainbat aukeraren ondoren Jon "Robinxou" San Josek etxekoen atea zulatzea lortu zuen honela markagailua 4-2koa ezarriz, dena honela zela atezain jokalari taktika erabiltzea erabaki zuen andoaindarren Misterrak eta nahiz eta gol bat jaso andoaindarrek bi gol sartzea lortu zuten honela 2 minutu faltan markagailuak 5-4koa erakusten zuen, andoaindarren bi golak Arkaitz "Baxur" urdapilletak sartu zituen honela andoaindarrei esperantza piztuz. Bainan pozak txiroaren etxean ez du asko irauten eta minutu batean Bizkaitarrek 6-4koa sartu zuten partida honela erabat itxiaz. Andoaindarrak berriz ere esku hutsik bueltatu ziren etxera.
2009/11/02
Euskalduna Vs Concepto Createch
Pasa den astean lehen sailkatuaren aurrean jokatzea tokatu baldin bazitzaion andoaindarrei, aste honetan bigarren sailkatua jaso zuten etxean, Elgoibarko Concepto Createch taldea, Ligako Oilarrik zailena a priori iazko denboraldian 3. sailkatua izan bait zen eta fitxaketa bikainak egin ditu aurten taldea indartzeko. Andoaindarrak ez ziren batere kikildu eta nor baino nor aritu ziren partidu ia osoan. Lehen zatian Elgoibartarrak presionatzen hasi ziren eta andoaindarrek ederki erantzuten zuten joku zuzen eta pase luze bikainei esker, aukera anitz izan arren andoaindarrek aurkariaren atearen aurrean gehiegi barkatu zuten eta barkatzen denean badakigu zer pasatzen den. Elgoibartarrek kontraeraso bikain batean lehen gola sartzea lortu zuten honela andoaindarrek intentsitate puntua pixkat igo zuten eta atsedenaldira ailegatu baina lehen partida berdintzea lortu zuten hainbeste merezitako gola Xabier "Killer" Berruetak sartu zuen, honela partida erabat irekiz bigarren zatirako. Bigarren zatian ordea orain arteko partida guztietan gertatzen den gauza berbera pasa zaio taldeari erabat jetxi zuten erritmoa eta hau azkar nabarmendu zen, Elgoibartarrek beren kantxa erdian itxaroten zuten eta erreztasun askorekin lapurtzen zuten baloia honela aukera bikainak sortuaz, lapurketa hauetako batean 2-1ekoa sartzea lortu zuten, gol honekin taldea erabat behera etorri zen eta Elgoibartarrak beste 3 gol sartzea lortu zituzten azken 5 minutuetan, andoaindarrak ordea gol bat sartzea lortu zuten honela emaitzari itxura pixkat emanez, gol hau Oskar "Latigo" Lasak sartu zuen honela partida 2-5 amaitu zen Elgoibardarren alde, Euskaldunakoak oraindik ez dute punturik lortu denboraldi honetan, espero dugu behin lehen puntuak lortu eta gero denak jarraian etortzea, ANIMO MUTILAK!!!!!!!!!!!
2009/10/26
Laskorain Vs Euskalduna
Dabid eta Goliatek edukitako borrokaren antzera ikusten zuten Andoaindarrek asteburu honetako partida, Laskorain taldea lehen postuan da 12 puntuetatik 12 irabaziaz eta Euskalduna azken postuan da 12 puntuetatik 0 irabaziaz, andoaindarrak buruan Dabidek Goliat nola bota zuen lurrera zuten honela futbolaren erotasuna konfirmatuz eta beraien lehen 3 puntuak lortuz. Partida ideia horrekin hasi zuten eta ondo hasi ere lehen zatian Andoaindarrak Tolosarren jokoa ondo mozten zuten eta ez zieten gehiegi pentsatzen uzten, ala ere tolosarrek lehen minutuan gol bat sartzea lortu zuten honela andoaindarrei emanez baloia mugitzeko eratzunkizuna. Beste partidetan ez bezela Urdiñek ondo mugitzen zuten baloia eta sekulako aukerak eduki zituzten, bainan aspaldian bezela ez zuten arerioaren atea zulatzera asmatzen. Partida honela zela kontraeraso bikain batean Tolosarrek beren bigarren gola sartu zuten, ematen zuen lehen zatia honela amaituko zela bainan andoaindarrek oraindik karta bat zuten besapean eta lehen zatia amaitzeko 3 segundu falta zirela markagailuko diferentzia murriztea lortu zuten oso ongi eramandako jokaldi batean Oskar "Latigo" Lasak amaiera bikaina eman bait zion jokaldiari. Bigarren zatirako oso gogotsu atera ziren andoaindarrak, bainan jokoan gogoak ez du askorako balio ondo jokatu behar da eta andoaindarrek ez zuten lehen zatiko jokoa aurkitzen eta dena horrela Laskoraindarrek baloiari eginiko presio bikain batean andoaindarren atea bi aldiz zulatzea lortu zuten, hemendik aurrera historio handirik gabeko partida andoaindarrek nahi eta ezin eta Tolosarrak kontraeraso bikainak egiten. Partida ordea ez zen 4-1ekoarekin bukatu ze Laskoraingoek 5.gol bat sartzea lortu zuten kornerreko jokaldi batean. Partida 5-1 amaitu zen eta andoaindarrek ezin izan zuten Goliat lurrera bota, Ibarran bildu ziren ikusleak ederki gozatu zuten beren taldearen jokoarekin, gainera kanpotarren atezainari ere adarra jotzeko denbora eduki zuten. Animo Euskal hurrenguan 3 puntuak fijoooooo!!!!!
2009/10/19
Santurtzi Vs Euskalduna
Irteera zaila zuten andoaindarrek begien aurrean asteburu honetan. Hainbat urtetan Nazional A-ko talde izan den Santurtziren bixitan bait zihoazen. Partida ez zen batere ondo hasi andoaindarrentzat naiz eta defentsa lan on bat egin 4 gol jaso bait zituzten, 4 golak arerioak bizkarrez jaso eta porteriruntz egindako jaurtiketa bikanei esker izan ziren, jaurtiketa hauek oso noizean behin izaten dira hain onak eta asteburu honetan zortea ez zegoen andoaindarren alde 4 jaurtiketak izugarrizko zeaztasuna izan bait zuten. Behin 4 golak jaso ondoren atsedenaldira ailegatu aurretik andoaindarren markagailua piztea lortu zuen Xabier "Kuko" Berruetak eta joko onaren sentsazioak bueltatu ziren andoaindarren buruetara. Bigarren zatia erabat motibaturik hasi zuten andoaindarrak eta azkar sartu zioten presioa Santurtziarrei gol bikain bati esker berriz ere Xabier "Kuko" Berruetak 4-2koa ezarri bait zuen, ematen zuen andoaindarrak gora zetozela. Bainan lehen aipatu bezela ez zen andoaindarren eguna eta Santurtziko jokalari batek sekulako zartakoa atera zuen besazpitik honela 5-2ko emaitza jarriaz. Andoaindarrak ordea ez ziren behera etorri eta segituan espabilatu zuten honela partida amaitzeko 4 minutu falta zirela emaitza 5-4koa zen Oskar "Latigo" Lasa eta Eneko "Biking" Berruetak lorturiko golei esker. Bainan andoaindarrak azken minutuetan frexkotasun falta nabaritu zuten eta nahiz eta hainabt aukera izan partida berdintzeko ez zuten lortu eta berriz ere burua makurtuta bueltatu ziren etxera 5-4ko emaitzarekin.
2009/10/13
Euskalduna Vs La Bellota
Partidua asteleheneko jai eguna zela eta Ostiral gauean jokatu zen andoaingo Allurralde kiroldegian, aurtengo hainabt derbyetako bat, partida honek xarma berezia zuen ordea Andoaindarrak eta Legazpiarrak nor baino nor aritu bait ziren Euskal ligan orain dela bi urte. Partida oso parekatsua izan zen bi taldeetako inor ez zen kapaz baloi jabetzan nagusitzeko eta ez ziren aukera asko sortzen, ala ere Legazpiko La Bellota taldea izan zen auekra argienak eduki zituenak bainan etxekoen atezainak Imanol "Armi" Mateosek ez zion baloiari ate barrura sartzen utzi honela lehen zatia 0-0ekoarekin amaitu zen. Bigarren zati honetan bi taldeak fisikoki jeitxi egin ziren eta bi taldeek hainabt aukera izan zituzten markagailuan aurretik jartzeko, oriangoan Euskaldunako jokalariak izan ziren markagailua piztea lortu zutenak Berrueta Brother´s konexioari esker bietan zaharrenak, hau da, Xabier "Kuko" Berruetak bisitarien atea zulatzea lortu zuen. Pozak ez zuen askorik iraun andoaindarren buruetan La Bellotakoek azkar partida berdintzea lortu bait zuten, berdinketarekin arbitroaren erakustaldia iritxi zen.......... andoaingo jokalari bati bigarren txartel horia atera bait zion honek ezer egin gabe. 2 minutuak bat gutxiagorekin defenditzen ederki aguantatu zuten andoaindarrek bainan behin berdintasun numerikoa lortuta jokua hobetu beharrean txartu egin zen eta Legazpiarrek ederki aprobetxatu zuten eta 2 minutu faltan 1-2koa ezarri zuten markagailuan, gauzak horrela andoaindarrek atezain jokalari taktika erabili zuten bainan oso gaizki jokatu zuen etxeko atezainak Arkaitz "Baxur" Urdapilletak eta azken segunduetan 1-3koa jaso zuen honela partida emaitza horrekin amaituz.
2009/10/05
Elorrioko Vs Euskalduna
Partida zaila zuten andoaindarrek asteburu honetan beti gaizki eman zaion talde baten aurka nor baino nor aritu behar baizuen, talde hau Elorrioko taldea zen. Elorriokoek lehen partidan Santurtzi taldearen aurka berdintzea lortu zuten eta Euskaldunakoek ez zuten partida irabazterik lortu Inter taldearen aurka. Beraz bi taldeek zuten puntuen premia. Partida oso luze joan zen bi taldeek beren jokoa defentsan oinarritzen bait dute ez dute baloi jabetza gehiegi lantzen. Honela baloi luze batean Oskar "Tigre" Frutosek baloia ederki ipini zion Iñaki "Txikito" Elolari honek etxekoen atea zula zezan, partida ederki jarri zitzaien andoaindarrei. Bainan lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela jokaldi prestatu batean Elorriokoek berdinketaren gola sartzea lortu zuten, benetan gol psikologikoa. Bigarren zatian lokarturik atera ziren andaoindarrak eta 20 segundutan Elorriokoek beren bigarren gola sartu zuten. Gol honek sekulako mina egin zien andoaindarrei eta baloiaren atzetik alderik alde korrika ibili ziren bigarren zati osoan baloia ikutu gabe, ez zuten aukerarik lortzea sortzen eta Elorriokoek joko erraz eta efektibo batekin etekina ateratzea lortu zuen honela partida amaitzeko 3 minutu eta 40 segundu falta zirela markagailuak 4-1ekoa erakusten zuen. Markagailu honek andoaindarrak lur jota utzi zituen eta minutu hauetan lotsagarri aritu ziren eta Elorriokoek egoera hau aprobetxatuz gol bat bestearen atzetik sartzea lortu zuten azken markagailua 8-1ekoa izanez. Bigarren zati negargarria andoaindarrena espero dugu berriz horrelakorik ez pasatzea.
2009/09/28
Euskalduna Vs Inter
Hasi dute liga gure andoaingo mutilek, lehenbiziko partida etxean jokatzea alde positibotzat hartu daiteke hainbat arrazoiengatik. Hala ere baditu bere alde negatiboak, presioa adibidez, zure ikusleen aurrean partida bikain bat egiteko gogoak burua askotan itsutu egiten du eta ez du pentsatzen uzten.
Kasu honetan andoaindarrak erabat itsu atera ziren kantxara, nahiz eta argi eduki non jarri behar zuten defentsa ez zuten intentsitate puntua aurkitzen eta presioa areagotzen joan zen, Interreko jokalariak ederki egin bait zuten beren lana eta andoaindarrak beren kantxa zatian sartu zituzten, dena horrela zela kornerreko jokaldi bikain batean Interrrekoak beren lehen gola sartzea lortu zuten, andoaindarrak ez zuten behar den intentsitaterik erakutsi eta bigarren zutoinean bakar bakarrik errematatu zuen Interreko jokalariak. Gol honekin andoaindarren gainbera etorri zen eta kantxa erdian baloi bat bestearen atzetik galtzen hasi ziren honela Donostiarrek hainbat aukera garbi eduki zituzten eta beste bi gol sartzea lortu zituzten. 0-3koarekin etorri ziren andoaindarren aukera garbienak baina ez zen etxekoen eguna eta atsedenaldira 0-3koarekin ailegatu ziren. Kategoria honetan horrelako errentari buelta ematea oso zaila da baina andoaindarrak erabat konbentziturik irten ziren bigarren zatian markagailuari buelta emateko. Kantxa osoan izugarrizko presioa egin zuten eta aukerak bata bestearen atzetik eduki zituzten bainan lehenengo gola ez zen heltzen, Interreko gotorlekua zulatzea lortu zuen lehena etxekoen atezaina izan zen Arkaitz "Baxur" Urdapilleta "Coast to Coast" delakoa eginez bere atetik egindako jaurtiketa bati esker alegia. Gol honek andoaindarren morala igo zuen baina Interrekoek kontra bikain batean 1-4koa sartzea lortu zuten. Atezain jokalari taktika erabiltzeko ordua zen eta ederki egin zuten andoaindarrek 30 segundutan 2 gol sartzea lortu bait zuten, lehenengoa David "Txopo" Andres sartu zuen Xabier "Cuco" Berruetaren pase bikain bat aprobetxatuz eta bigarrengoa Xabier "Cuco" Berruetak lortu zuen aurrean baloi bat lapurtu eta ederki bukatu zuen aurkako atezainaren aurrean. Honela 3 minutu falta zirela 3-4ko markagailua jartzea lortu zuten andoaindarrek, berdinketa lortzeko izugarrizko aukerak eduki zituzten bainan ez zuten markagailua mugitzerik lortu, honela partida 3-4 amaituz. Gauza asko daude hobetzeko bainan ziur lortuko dugula.
2009/09/21
Andoaingo herria txapelketa
Pasa den asteburuan urtero ohitura bihurtu den aurredenboraldiko Andoaingo herria txapelketa jokatu zen bertako Allurralde kiroldegian. Txapelketako aurtengo partaideak Nazional B-ko 4 talde izan dira, Tolosako Laskorain, Intxaurrondoko Inter, Billabonako Lakuntza eta Andoaingo Euskalduna. Ostiralean Final erdiak jokatu ziren, lehenengoa Lakuntza eta Euskaldunaren artean jokatu zen, andoaindarrek ez zuten beraien jokorik hoberena erakutsi bainan bakarkako jokaldi bikain batean Oskar "Latigo" Lasak aurretik jarri zuen etxeko taldea pozak ez zuen asko iraun andoaindarren aurpegietan eta billabonakoek jokaldi on batean atsedenaldira ailegatzeko gutxi falta zela berdinketaren gola lortu zuten. Atsedenaldiak ez zuen askorako balio izan andoaindarrek beren joku txarrean blokeatuta jarraitzen bait zuten, ala ere berriz aurretik jartzea lortu zuten Joxan "Eros" Garciak jaurtitako falta bati esker, honela partida 2-1eko emaitzarekin bukatu behar zuela ematen zuenean billabonakoek portero-jokalari taktika bidez bigarren gola sartu zuten, honela partida 2-2koarekin utziz. Dena horrela zela amaitu zen partida eta penalty jaurtiketek erabakiko zuten zein zen lehenengo finalista, hemen andoaindarren atezainak Imanol "Armi" Mateosek bi jaurtiketa gelditzea lortu zuen honela andoaindarrei finalerako pasea emanez. Beste finalerdian Laskorain eta Inter ibili ziren nor baino nor, partidak ez zuen beste misteriorik izan, atsedenaldirako 4-0 emaitzarekin ailegatu bait ziren tolosarren alde, bigarren zatian beste 3 gol ikusteko aukera izan zuten Allurralden bildutako zaleek azken emaitza 6-1koa izan zen tolosarren alde.
Larunbatean jokatu zen txapelketako finala, aski ezagunak diren bi talderen artean Laskorain eta Euskalduna. Partidako nondik norakoa Laskorainek eraman zuen eta ederki mugitu zuen andoaindarren defentsa alderik alde, honela aukera anitz sortuaz bainan ez zuten asmatzen andoaindarren atearen aurrean, andoaindarrek bitartean defentsan itxi eta kontraeraso onekin erantzuten zieten tolosarren erasoeei. Bi taldeek eduki zituzten beren aukerak bainan bi atezainak bikain ibili ziren eta 0-0koarekin joan ziren atsedenaldira, bigarren zatian aukerak argiagoak ziren bi taldeetan nekea azaltzen joan bait zen, honela Oskar "Latigo" Lasak hankeko horpoarekin sekulako gola sartu zuen andoaindarrak markagailuan aurreratuz, bainan Laskoraingoek azkar erantzun zieten gol honi zorte apur batekin berdinketaren gola segituan lortu bait zuten. Partida amaitzeko 3 minutu falta ziren eta 1-1koarekin amaituko zuela ematzen zuenean Julen "Cercanias" Torregarayk zortearen laguntzaz 2-1koa ezarri zuen markagailuan andoaindarrak pozik ziren ez bait zen denbora askorik geratzen partida amaitzeko, bainan Tolosarrek jokaldi bikain bat egin zuten eta minutu batean partida berdintzea lortu zuten. Ez zegoen gehiagorako denborarik honela 2-2ko emaitzarekin amaitu zen finala, penlatyen ordua ailegatu zen, hemen andoaindarrek ez dutela parekorik ematen du etxeko atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak penalty bat geratu bait zuen eta andoaindarrek ez zuten batere huts egin. Honela txapelketa etxean geratu zen, sentsazio onak hastera doan denboraldirako.
2009/09/16
Aurredenboraldia
Hasi dugu aurredenboraldia, honekin batera etorri dira izerdi hotzak, hanketako oinazeak, txikitoren mareuak eta abar oso luze bat. Euskaldunako bi taldeak batera jardun dugu lehen astean korrika eta bigarren astean korrika eta hain famatu diren aurredenboraldiko lagunarteko partidak jokatzen. Orain denboraldiari ekiteko aste bete falta zaigunean garaia da errefelxio bat egiteko. Jada 5 partida jokatu ditugu, aurtengoan gure Jaxintok pentsatu du partidatarako erritmoa hartzeko modurik egokiena partiduak jokatzea izango dela eta horregatik jokatu ditugu hainbeste partida, gainera astebururako beste bi partida adostuta daude. Hurrengo astean partida hauetan egindako hutsak aztertu eta hobetzeko garaia izango da denboraldiko lehen partida bait dator. Partida hauetako emaitzek ez dute batere axola, kontuan eduki beharrekoak bertan egindako lana eta utzitako sentsazioak izan dira. Gure kasuan lortutako emaitzarik onena berdinketa bat izan, beste 4 partidak galdu ditugu. Ala ere urruti gelditzen da jada Allerruren aurkako 6-0eko emaitza, esan beharra dago taldeak ez zuela batere ondo jokatu partida hura eta hortik aurrera pixkanaka pixkanaka hobetzen joan dela bere jokoa. Bigarren partidan Nazional A-ko Zuzenbide taldea etorri zen andoaina eta nahiz eta atsedenaldira 3-0 eko emaitzarekin joan bigarren zatian behera etorri zen taldea eta azken emaitza 3-3koa izan zen. Hirugarrenean izaten omen da ona bainan oraingoan ez zen ala izan andoaindarrek Tolosako Laskorain taldea bixitatu zuten partida nahiko ongi hasi zen andoaindarrentzat 0-1ekoarekin joan bait ziren atsedenaldira, bigarren zatiaren haseran ordea Tolosarrak erabat partidan sartuta atera ziren eta markagailua iraultzea lortu zuten honela azken emaitza 7-3 izaki. Hiru partida hauek aste berberan jokatu genituen eta hankak pixkat nekatuta genituen hurrengo asterako hau dela eta Jaxintok Gasteizeko Atenea-Ikusnet taldearekin adostu zuen lagunartekoa larunbaterako. Gasteiztarren aurkako partida honetan taldeak sekulako lana egin zuen eta nahiz eta emaitzak ez erakutsi partida oso parekatua izan zen guk bi zutoin jo eta aukera anitz huts egin ondoren beraiek ez zuten barkatu eta 5-2 ko emaitzarekin itzuli ginen. Azken partida aste honetan jokatu dugu Elgoibarko Kenci taldearen aurka, a priori gure ligako faboritoetariko bat, partidako lehen zatia beraiena izan zen erabat bainan bigarren zatirarte ez ziren golak ailegatu bertan andoaindarrak aurreratzea lortu zuten bainan 5 minutu eroetan Elgoibartarrek buelta eman zioten markagailuari , honela partida 1-2 amaituz. Asteburu honetan andoainen urtero jokatzen den torneoan neurtuko ditugu gure indarrak atzerriko herrietatik etorritako talderik onenen aurka, torneo hau adituen artean udarako txanpions-a bezela ezagutzen da. Bertan nor baino nor arituko dira Tolosako Laskorain, Billabonako Lakuntza, Intxaurrondoko Inter eta Andoaingo Euskalduna.
2009/08/03
BADATORRELA 2009/2010 DENBORALDIA
Aupa pipol!!!! Jakingo duzuen bezala Abuztuan sartzera goaz eta gauzak argitzen doazte, azkenik maila mantentzea lortu dugu eta buru belarri lan egin beharko dugu berau berriz ere mantentzeko. AURREDENBORALDIA ABUZTUAK 24AN HASTEN DA ARRATSALDEKO 20:00TAN. Honekin batera hemen uzten dizuet denboraldiko egutegi osoa.
http://www.eff-fvf.org/pub/calendario.asp?idioma=ca&idCompeticion=108&idGrupo=6
ANIMO MUTILAK!!!! ORAINDIK UDARA LUZEA DUGU AURREAN PARRANDAZ PARRANDA IBILTZEKO, GERO JETXIKO DITUGU ALKOHOL LITROAK AURREDENBORALDIKO IZERDIEKIN........
http://www.eff-fvf.org/pub/calendario.asp?idioma=ca&idCompeticion=108&idGrupo=6
ANIMO MUTILAK!!!! ORAINDIK UDARA LUZEA DUGU AURREAN PARRANDAZ PARRANDA IBILTZEKO, GERO JETXIKO DITUGU ALKOHOL LITROAK AURREDENBORALDIKO IZERDIEKIN........
2009/06/03
ERRIOXARA BIDEAN
Datorren astean Ekainaren 13an. Goizeko 9:00tan andoaingo Aker Beltz taberna parean 17 gizontxo elkartuko dira, hasera batean batere arrixkurik ez duen bidai batean murgilduko dira. Bidai honek aldiz beraien arteko prespektiba aldatuko duela ez dakite oraindik....... Behin kotxeetan sartuta 1,5 orduko kotxe saioa izango dute Errioxako Haro herrira ailegatzeko, denboraldian zehar izandako bidaietan normala den modura betiko abestiak "Pintxo Pintxo", "Lanrroberran", "Txirri, Mirri eta Txiribiton" besteak beste kantatuko dituzte paregabeko giroa ezarriz auto barruan . Herri honetako biztanleek ez dute susmorik oraindik zer datorkien gainera.
Erbestera iritsi eta gero gure anfitrioi den Axi "Aitatxo" Peralek bere etxera eramango du astotxo kuadrilla
hau, beharrezkoak diren gauzak egin eta egunari aurre egiteko prestatuko dira bertan. Gure protagonistak oraindik ez dira konturatu baina jada erbesteko haizeak hasera batean lasai-lasai irten zen lagun kuadrilla hau pixkanaka-pixkanaka Zelanda Berriko All Black-en mele batean bihurtzen ari da. Gutxi gora behera 11:00tan aterako da taldea bere Haroko gotorlekutik herriko tabernetara bidean, bertan, ohitura den edari majiko bat edaten hasiko dira, edari honen zapore bikainak eta bere fruta-gustoko usainak poliki-poliki gure protagonisten aurpegietan izugarrizko irribarrea margotuko du. Edari honen propietateak ezagutzeko izugarrizko irrika sortuko zaie gure mutilei eta 13:00tan Ollaurin kokaturik dauden Paterninako Upategietan beren sekretu guztiak ezagutuko dituzte. Sekretu hauek barneratzea 1,5 ordu kostako zaie eta izugarrizko gosea sortuko die gure andoaindarrei, hau dela eta, behin sekretu barneratze honen ondoren upategi gainean dagoen Erretegira joango dira bertako kutixi bikainak dastatzera, bazkari honetan urteko nondik norakoak komentatuko dira eta datorren urterako helburuak ere. Hori dena izugarrizko giro bikainean eta edari majikoz bustita.
hau, beharrezkoak diren gauzak egin eta egunari aurre egiteko prestatuko dira bertan. Gure protagonistak oraindik ez dira konturatu baina jada erbesteko haizeak hasera batean lasai-lasai irten zen lagun kuadrilla hau pixkanaka-pixkanaka Zelanda Berriko All Black-en mele batean bihurtzen ari da. Gutxi gora behera 11:00tan aterako da taldea bere Haroko gotorlekutik herriko tabernetara bidean, bertan, ohitura den edari majiko bat edaten hasiko dira, edari honen zapore bikainak eta bere fruta-gustoko usainak poliki-poliki gure protagonisten aurpegietan izugarrizko irribarrea margotuko du. Edari honen propietateak ezagutzeko izugarrizko irrika sortuko zaie gure mutilei eta 13:00tan Ollaurin kokaturik dauden Paterninako Upategietan beren sekretu guztiak ezagutuko dituzte. Sekretu hauek barneratzea 1,5 ordu kostako zaie eta izugarrizko gosea sortuko die gure andoaindarrei, hau dela eta, behin sekretu barneratze honen ondoren upategi gainean dagoen Erretegira joango dira bertako kutixi bikainak dastatzera, bazkari honetan urteko nondik norakoak komentatuko dira eta datorren urterako helburuak ere. Hori dena izugarrizko giro bikainean eta edari majikoz bustita.
Bazkaldu eta gero berriz ere Haro herrira jaitsiko dira gure mutilak eta bertako animali faunarekin nahastuko dira ordu anitzetan, fase honetan bakoitza libre izango da nahi duena egiteko. Dantza saio askoren ondoren gotorlekura erretiratzeko garaia iritsiko zaie eta hurrengo egunean bueltako bidaian hainbat zer esan edukiko dituzte. Exodo honek urteetan iraungo du mutil hauen bizitzan eta hurrengo urtean errepikatzeko hitza emango dute denak.2009/05/17
Euskalduna Vs Sasikoa
Denboraldiko partida jokatu zuten Andoaingo Euskaldunako jokalariek pasa den larunbatean Alluralde kiroldegian, lehenik eta behin eskerrik beroenak taldeko jokalari eta entrenatzaileen partez partida animatzera azaldu ziren pertsona guztiei. Beste behin erakutsiz beharrezkoa denean andoaingo zaleeak izugarrizko erakustaldia emateko kapaz direla. Allurraldeko armaialak erabat beterik zeuden eta partiduaren garrantziak jokalarien tentsioa topera jarri zuen. Partida erabat beldurturik hasi zuten andoaindarrek eta beren indarrak defentsan zentratu zuten honi eskerrak lehen zatia 0-0eko markagailuarekin amaitu zen. Espektakulua bigarren zatirako utziz. Bigarren zatian hanketatik beldur hori kendu eta jokatzen hasi ziren andoaindarrak, bainan durangoko Sasikoa taldeak zergatik geratu den txapeldun erakutsi zuen joko bikaina eginez andoaindarrei 3 gol sartzea lortu zuten jarraian. 0-3ko markagailuarekin espabilatu zuten andoaindarrek eta intentsitatea puntu bat igotzea lortu zuten honela Iker "Enjuto" Matutek urtean behin ikusten den gol horietako bat sartu zuen zaletuak beren aulkietatik altxaeraziz, gol honi durangarrak erantzun azkarra eman zioten eta 1-4koa ezarri zuten 8 minutu faltan. Momentu honetan andoaingo zaleak taldea animatzen jotake hasi ziren eta hauekberen indarra erakutsiz partida 4-4 jartzea lortu zuten. Angulorik gabeko izugarrizko gol bat sartu zuen Manolo "Attona" Sanchezek eta beste biak Joxan "Eros" Garciak sartu zituen jokaldi bikainetan. Partida amaitzeko 4 minutu falta ziren eta oraindik edozer gerta zitekeen, bainan Sasikoa taldekoek txapeldunak direla demostratu zuten eta minutu hauetan izugarrizko odol hotzarekin jokatu zuten eta beste bi gol sartzea lortu zuten eta partida 4-6 amaitu zen. Emaitza honekin andoaindarrak 14.postuan bukatu dute denboraldia, a priori 2 talde jeixten dira bainan goiko kategoriatako arrastreak kontutan izanda aurten 3 talde jeixten dira eta andoaindarrek 3. postu hau beteko dute. Kategorian errenuntziaren bat egonez gero, edo errestrukturazio bat egonez gero maila mantentzea posible izango litzateke.
2009/05/11
Goierri Vs Euskalduna
Mailari eusteko aukera bikaina galdu zuten pasa den asteburuan Jaxin eta Pedrinen mutilek Urretxun, beraiekin maila mantentzeko borrokan dabiltzan Goierri taldeko mutilek kontraeraso erakustaldi bikaina eman zioten andoaingo taldeari. Partidara tentsio ikaragarriarekin joan ziren Andoaindarrak eta hori azkar nabaritu zen, lehen 4 minutuetan Urretxuarrak bi gol sartzeko kapaz izan bait ziren. Hau ikusirik Euskaldunako taldean aldaketak etorri ziren eta txispa berria eman zioten taldeari, txispa honi esker taldeak partida bina berdintzea lortu zuen partidako urrezko tandemari esker Joxan "Eros" Garcia eta Jon "Robinxou" San Jose bakoitzak gol bana lortu zuen. Partida berdinduta baloi jabetza edukitzeko ordua zen eta denboraldi osoan bezala azken jokalariak baloi bat galdu zuen eta Goierrikoek ez zuten barkatu markagailua 3-2 jarriaz honela 40 segundu falta ziren lehen zatia amaitzeko eta korner bat gaizki atera ondoren Goierri taldekoak 4. gola asrtzea lortu zuten andoaindarren moralari izugarrizko mina eginez. Atsedenaldian andoaindarrak etsituta joan ziren aldageletara bainan denen artean ematen zuen berriz ere partidan sartuta aterako zirela kantxara bigarren zatia, bainan errealitatetik zein hurrun zeuden pentsamolde horiek.....beste 5 minutuetan Goierrikoek 6-2koa ezarri bait zuten markagailuan, hemen azaldu zen partidan zentratuen zegoen jokalaria Maikel "Pitxbull" Fernandez, bera nabarmentzen duen indarra atera zuen eta areaz kanpoko bi jaurtiketa bikainei esker 6-4ko emaitza jarri zuen markagailuan. Markagailu honekin partidaren erritmoak behera egin zuen une batean eta ematen zuen andoaindarrak emaitza honekin joango zirela etxera. Hala ere partida ez zen amaitu eta Goierri taldekoek beste bi gol sartzea lortu zuten azken uneetan honela 8-4ko emaitzarekin amaituz. Nahiz eta partida galdu azken jardunaldian erabakiko da dena, Euskaldunakoek jada txapeldun den Sasikoa taldea hartuko dute Larunbatean 18:00tan andoaingo kiroldegian. Maila mantentzeko irabaztea behar beharrezkoa da eta horregatik zaletuei partida animatzera joateko luzapena egiten da taldetik. Animo Mutilak gure esku dago dena!!!!!
2009/05/03
Euskalduna Vs Tecuni BIlbo
Langilearen egunean lan egin beharra, paradoja bikaina, baina lehendik etxeko lanak egin gabe badaude horrelako egunetan lana egitea tokatzen da batzuetan. Hau da Euskaldunari pasa zitzaiona Maiatzaren 1ean. Maila salbatzeko bere bigarren finala jokatu bait zuten andoaindarrek, oraingoan aurrean Bilboko Tecuni taldea zuten aurrean, bi taldeak puntu berdinekin ziren sailkapenean eta partida honek irabazleari bidea pixkat argituko zion. Partida ondo hasi zen andoaindarrentzat Iker "Raulito" Matutek area barruan atezainak hilda utzi zuen baloi bat aprobetxatuz etxekoentzako lehen gola sartzea lortu bait zuen. Abantail honekin baloiaren jabetza Bilbotarren aldera erori zen bainan urdiñek izugarrizko defentsa egin zuten eta ez zuten golik sartzea lortzen. Baina batzuetan suertea ere alde eduki behar da eta oraingoan Bilbotarrek izugarrizko zortearekin berdinketaren gola sartu zuten andoaindarren jokalari batean jo bait zuen baloiak atezaina erabat saldua utziz. Honela ailegatu ziren bi taldeak atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin. Bigarren zatian partida erabat ireki zen emaitza hau ez bait zen batere ona ez batentzat ez bestearentzat ere, honela falta jaurtiketa bikain bati esker Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak andoaindarren bigarren gola sartu zuen. Pozak ez zuen asko iraun andoaindarren etxean ze bilbotarrek estrategiako jokaldi bikain batean berdinketa sartzea lortu zuten. 2-2koarekin hor azaldu zen Iban "Odolotz" Lopez errusiarra bailitzan sekulako odol hotzarekin area barruan bukaera ederra eman zion talde jokaldi bati. 3-2koari ere erantzun azkarra eman zioten 3-3koa segituan sartuz. Partidako denbora amaitzen zegoen eta aukerak bi ateetan gertatzen ziren bainan garaipenaren gola ez zuen inork sartzea lortzen, hemen azaldu zen Andoaindarren killerra, lehengo astean bezala partida erabaki zuen gola Jon "Robinxou" San Josek sartu zuen 4-3 eta hortxe amaitu zen partida, andoaindarrak aslbazioaren argia eskura dute bainan oraindik bi final gelditzen zaizkiete, animo mutilaaak!!!!!!!!!!!!!!!
2009/04/27
Comodon Vs. Euskalduna
Mantentzeko borrokan lehen guda jolastu zuten andoaindarrek pasa den Igandean Abusu auzoko La Peña kiroldegian, aurrean Comodon taldea zuten, hauk sailkapenean 2 puntu aurretik zeuden eta garaipena, ez zegoen beste aukerarik. Andoaindarrak partidaren garrantzia ikusiaz kantxa osoan presionatzen hasi ziren eta presio honi esker Iker "Palomas" Ramirezek bigarren minutuan andoaindarren lehen gola sartu zuen. Gol honekin andoaindarrak partida erreza izango zutela uste zuten, bainan hiru jokaldietan non andoaindarrek baloia kantxa erdian galdu zuten Comodongoek kontraeraso bikaieni esker 3 gol sartzea lortu zuten. Hau gutxi balitz atsedenaldira ailegatzeko gutxi falta zela Doble penalty baten bidez Bilbotarrek 4. gola sartu zuten. Honela atsedenaldira 4-1eko emaitzarekin ailegatu ziren, emaitza honek andoaindarrak erabat etsituta utzi zituen bainan atsedenaldian etsipen hori aldageletan utzi zuten eta partdari buelta emateko erabat kontzentraturik atera ziren kantxara bigarren zatian andoaindarrak. Bigarren zatiaren kantxan talde bakarra ikusi zen, hau andoaingo Euskalduna izan zen jokoaren nondik norakoa zeraman eta segitua sartu zuen bigarren gola, ia kantxa erditik Maikel "Pitxbull" Fernandezek sekulako zartakoa eman zion baloiari eta hau sare barrura joan zen zuzenean. Gol honi esker Urdiñak gora etorri ziren eta aukera bat bestearen atzetik egin zituzten aukera hauetako bietan Alberto "Frodo" Bayonek baloia sareetara bidaltzea lortu zuen honela 4-4koa markagailuan jarriaz, oraindik denbora asko falta zen partida amaitzeko eta Comodongoak fisikoki lehertuta zebiltzan, bainan oraindik 3 kontraeraso bikain egiteko gai izan ziren, bainan oraingoan Urdiñen atezaina fin ibili zen eta ez zuten golik sartzea lortu. Honela partidako azken minutura ailegatu ziren hemen azaldu zen andoaindarren Killerra, taldeko jokaldi bikain bati esker andoaindarren 5. gola sartzea lortu zuen partida amaitzeko 30 segundu falta zirela. Comodongoek ez zuten aukera gehiagorik eduki eta 3 puntuak andoainera etorri ziren. Orain liga amaitzeko 3 partida gelditzen dira eta oraindik maila mantentzeko aukerak daude, animo mutilaaaak!!!!!!!!!!!!!!
2009/04/05
Euskalduna Vs Kenci Elgoibar
Pasa den larunbatean andoaingo Euskaldunak Elgoibarko Kenci taldearen aurka jokatu zuen denboraldiko 26.jardunaldiko partido, andoaindarren egoera dela eta partida guztiak dira oso garrantzitsuak eta zailak bainan partida hau derby bat izanik are eta garrantzitsuagoa biurtu zen. Joaneko partidan urdiñen aldetik hainbat kanporatu egon ziren eta gogo asko zeuden epaileen lana nolakoa izango zen jakiteko. Kenci taldea sailkapeneko 3. postuan kokaturik dago eta areto futbol joko eder bat erakusten dute.
Partida ondo hasi zen andoaindarrentzat Kencikoak oraindik ez ziren partidan sartu eta lehen 5 minutuetan hainbat auekra izan zituzten andoaindarrek markagailuan aurretik jartzeko bainan denboraldi osoan gertatu bezala baloiak ez zuen sartu nahi, hau dela eta Elgoibartarrak izan ziren markagailuan aurretik jartzen zorte apur batekin kontraeraso bat ederki bukatzea lortu zuten, gol honi erantzun azkarra eman zioten andoaindarrek Iker "Enjuto" Matutek berdinketaren gola sartzea lortu bait zuen. Gol honen ondoren kanpotarrak kantxa osoan presioa zabaldu zuten eta andoaindarrak ez ziren kapaz baloia jokatuta ateratzeko eta hainbat aukera sortu zituzten eta aukera hauetako batean 2.golsa sartzea lortu zuten eta atsedenaldirako gutxi falta zela faltako estratejia bikain bati esker atsedenaldira 1-3ko emaitzarekin ailegatu ziren. Bigarren zatia ez zen ondo hasi argiekin arazotso bat izan bait zen bainan hor azaldu zen Igor "Txispas" Esnaola kiroldegiko kaiserra arazoa konpontzeko argi etete honek Euskaldunakoak lo utzi zituen minutu gutxi barru 1-4koa sartu bait zuten Elgoibartarrek. Gol honi ordea erantzun ederra eman zion Joxan "Eros" Garciak falta jaurtiketa bikain baten bidez 2-4koa sartu bait zuen, ala ere jokoan Elgoibartarrak ziren nagusi eta bi gol gehiago sartzea lotu zuten honela partida amaitzeko 3 minutu falta zirela 2-6koa ezarriz. Azken gol honek andoaindarrak esnatu zituen eta Oskar "Latigo" Lasak maixuki bukatu zuen bakarkako jokaldi itzel bat eta Alberto "Frodo" Bayonek talde jokaldi bati esker sarturiko golak 4-6koa igoarazi zuten markagailura, oraindik denbora asko falta zen bainan nahiz eta aukerak izan andoaindarrek ez zuten markagailua mugitzerik lortu honela partida 4-6 amaituz.
2009/03/29
Euskalduna Vs Ancla
Lehen postuan kokaturik zegoen Ancla izan zen aste honetan andoaindarren arerio Allurralde kiroldegian, Urdiñak pixkat desanimatuta ailegatu ziren partida honetara azken bi partiduetan lortutako emaitzak direla eta. Argi zeukaten partida oso itxia izango zela eta defentsak izango zirela jaun eta jabe partida osoan. Lehen zatian aukera nabarmenak izan zituzten bi taldeek bainan ez zuten arerioaren atea zulatzea lortzen, baina alako batean ongi prestatutako estrategia jokladi batean Joxan "Eros" Garciak ate barrura baloia sartzea lortu zuen bigarren zutoinetik ederki sartuaz. Gol honek Euskaldunakoen animoa igo zuten eta hobekien dakitena egiten hasi ziren, hau da defentsa zorrotz eta on bat, honela ailegatu ziren atsedenaldira. Atsedenaldian andoaindarrak ados jarri ziren kantxa erdian defendatzeko eta kontraeraso bikainak egin zituzten, bainan ez ziren zortearekin ibili andoaindar aurrelariak ez bait zuten baloia sarera sartzera asmatzen. Honela azken 5 minutuetara ailegatu ziren 1-0koarekin hemen Sestaotarrak jo ta fuego ibili ziren eta aukera anitz egin zituzten baina etxeko atezainak Arkaitz "Baxur" Urdapilletak gelditu ederrak egin zituen, bainan azkenean atezain jokalari taktika erabili zuten sestaotarrek eta partida amaitzeko minutu exkas geratzen zela ebrdinketaren gola sartzea lortu zuten, honela partidako azken emaitza 1-1 izanik.
2009/03/20
Allerru Vs Euskalduna
Partida negargarria San Jose egunean jokaturikoa, andoaindarrak Lezora joan ziren jardunaldiko partida Allerruren aurka jokatzeko, bidaian ez zuten imaginatzen zer nolako animoarekin bueltatuko ziren dena bait zen barre eta algara. Partida intentsitate puntau bat gehiagorekin hasteko denak ados jarri ziren eta ala izan zen bainan intentsitate honek 5 minutu iraun zuen, Lezotarrek lehen gola sartu arte. Gol honekin andoaindarrak partidatik erabat irten ziren eta kantxatik noraezean ibili ziren lehen zati osoan, ez zen ezer ateratzen eta Allerrukoek errepaso bikaina eman zieten markagailua atsedenaldira 6-0 eramanez. Bigarren zatian beste itsura bat eman zen bainan lehen zatiko irudi txarra ez zen andoaindarren burutik joan eta sentsazio oso txarrekin bueltatu ziren andoainera. Bigarren zatian ez zen markagailuan aldaketarik eman eta partida 6-0 amaitu zen. Andoaindarrak animo faltan dabiltza eta orain aukera bikaina dure burua altxatzeko bi partida jokatzen bait dituzte etxean jarraian. Bigarren taldeak alderantzizko irudia erakutsi zuen eta Pablo Gomezen omenez egiten den txapelketa irabazi zuten Asteazkenean andoaingo txapelketan lehen postuetan den Isaran taldea menperatu zuten 2-1 eta Ostegunean finalean Katenaccio taldearen aurka 2-2 bukatu zuten eta penaltyetan txapelketa irabaztea lortu zuten. txapelketa benetan bikaina burutu dute denek eta hemendik gure Zorionik beroenak!!!!
2009/03/14
Euskalduna Vs Elorrioko
Partida garrantzitsua andoainen jokatutakoa ligan ia pareko zebiltzan bi taldeen artean, Elorrioko taldea oso zentraturik etorri zen andoaina eta bazekien zer egin behar zuen. Atzean oso ondo ixten den taldea da eta kontraeraso azkarra du, hau dela eta oso adi egon behar da baloia mugitzen pase txar batean ez galtzeko, oraingoan beste partidatan ez bezala andoaindarrak lokarturik atera ziren kantxara eta lehen bost minutuetan Elorriotarrek goitik behera partidaren nondik norakoa eraman zuten eta 3 gol sartzea lortu zuten eta aukera anitz egin zituzten besteren bat sartzeko etxeko atezainak Imanol "Armi" Mateosek ederki gelditu zituenak, geldiketa hauei esker markagailua ez zen hain handia izan egindako aukerei erreparatuta. Honela 0-4 joan ziren atsedenaldira, burumakur joan ziren Urdiñak aldageletara bainan bigarren zatian beste txispa batekin atera ziren eta partidaren jabetasuna lortu zuten haserako minututan, baina ilusio soil bat izan zen ze aurrean beste baloia bat galdu zuten eta Elorriotarrek ez zuten barkatu eta 0-5ekoa ezarri zuten markagailuan, gol hoenkin andoaindarrak erabat burumakur zebiltzan kantxan eta bigarren zati honetan Elorriotarrak izan ziren jaun eta jabe eta 0-6koa ezartzea lortu zuten. Euskaldunakoak Atezain JOkalari taktika erabili zuten mirakulu baten bila bainan aukerak egin arren ez zituzten sartzen eta azkenean ohorearen goltxoa sartzea lortu zuten Iban "Hot Nurse" Lopezek errealeko Abreu bailitzan odol hotz izugarriarekin sarera jaurti zuen atezainarekin edukitako bat batekoa, honela partida 1-6 utziaz. Partida ahazteko modukoa eta ligako azken txanpa honetan zentratuagoak egon behar garenaren seinale bikaina izan zen partida. Animo Euskal AURRERA ATERAKO GARAAAAA!!!!
2009/03/08
Izkepot Vs Euskalduna
Partida zaila benetan andoaindarrek jokatu zutena pasa den asteburuan, hirugarren postuan kokaturik zegoen Izkepot taldea izan zuten aurrean andoaindarrak, Laudioko Izkepot taldea izan zuten aurrean. Partida hauetan andoaindarrak duten guztia ateratzen dute eta haseratik nabarmendu zen intentsitatea. aurreneko minutuetan Laudiotarrak izan ziren jaun eta jabe baina denbora pasa ala andoaindarrak ederki asko astindu zuten kanpoan jokatzearen presioa eta aukerak ailegatzen hasi ziren. Aukera hauetako batean kontraeraso bikain bat burutuz Oskar "Latigo" Lasak andoaindarren lehen gola sartu zuen, pozak ez zuen gehiegi iraun berdinketaren gola azkar asko sartu bait zuten arabarrak. andoaindarrak ederki jokatzen hari ziren eta fruitu bikaina atera zuten, taldeko bigarren gola Alvaro"Anglosof"Gilek sartu bait zuen, atsedenaldirako gutxi falta zela ordea epaileak andoaindarren kontrako penalty bat pitatu zuen eta horren bidez 2-2ko emaitzarekin joan ziren atsedenaldira bi taldeak.Bigarren zatia ederki asko hasi zuten andoaindarren jokaldi bikain batean Iker "Lebron" Ramirezek sekulako goal sartu bait zuen, ala ere arabarrek bikain erantzun zioten golari eta berdinketa minutu bat beranduago ailegatu zen, honela ailegatu ziren partiduko azken minuetara, hemen, arabarrak atezain jokalari taktika erabili zuten garaipenaren bila eta honela ari zirela hor agertu zen Iban "HOt Nurse" LOpez eta partida amaitzeko 18 segundu falta zirela baloia lapurtu eta gol bat sartzeko gai izan zen partidako emaitza 3-4 utziz andoaindarren alde.
2009/03/02
Euskalduna Vs Astraburuko
Partida garrantzitsua benetan pasa den asteburuan, andoaingo Allurralde kiroldegian jokatutakoa, Euskaldunakoek irabaztekotan Astraburuko taldekoak jetsierarako borrokan sartuko bait lituzkete. Partida ez zen oso ondo hasi astean zehar ez bait zen oso ondo entrenatu eta azkenean astean zehar ondo ez bada entrenatzen partidan asko nabarmentzen da. Lehen zatiak ez zuen historio gehiegirik izan aukera gutxi izan ziren baina argienak Astraburuko taldearentzat izan ziren, aukera hauetako batean Bizkaitar jokalari bat atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu zen baina urdinen atezainak ederki asmatu zion intentzioa eta baloia garbi kendu zion. Honela atsedenaldira 0-0ekoarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian dena emateko prest atera ziren andoaindarrak eta intentsitate puntu bat gehiagorekin atera ziren kantxara, intentsitate honen ondorioz Arkaitz "Baxur" Urdapilleta etxekoen atezainak falta bati esker etxekoen lehen gola sartzea lortu zuen. Jarraian partidako jokaldia etorri zen zeren eta Arkaitz "Baxur" Urdapilleta eta Iker "Palomas" Ramirez konexioa azaldu zen kantxan, NBAko All Star jokalariak bailiran " Halley Up" bikain bat egitea lortu zuten, lehenengoak bere atetik eskuz baloia bikain jarriaz eta bigarrenak, hau da Iker "Palomas" Ramirezek buruz ederki errematatu zuen sarera baloia honela markagailua 2-0 etxekoen alde jarriaz. Partida erabat bideraturik zutela ematen zuen bainan partida amaitzeko 10 minutu falta zirela andoaindarren 5. falta pitatu zuen arbitroak, falta hoenkin andoaindarren gainbera etorri zen. Partidatik erabat atera ziren eta minutu batean Astraburukoek partida berdintzea lortu zuten, hau gutxi izanda bizkaitarrek 5 minuturen faltan partida beren alde jartzea lortu zuten 3. gola sartuaz. Hau dela eta andoaindarrek atezain-jokalari taktika erabili zuten eta oraingoan ez zuten fruiturik lortu eta beste jokaldi batean Astraburukoek 4. gola sartu zuten doble penalty baten bidez. Partida 2-4 amaitu zen kanpotarren alde. Emaitza honek oraindik eta biziago jartzen du jeitsierarako borroka 5 talde salbatuko dituen 2 posturen bila jartzen bait ditu. Animo Euskal!!! Gora etorri beharra dago eta azkar gainera!!!!
2009/02/22
Orioko Vs Euskalduna
Hil ala biziko partida jokatu zuen Andoaingo taldeak karnabaletako larunbatean Orion, aukera bikaina talde bat zuloan sartuta huzteko, bainan ez zen andoaindarren eguna izan eta etxera esku hutsik bueltatu behar izan zuten. Partida beroketatik hasi zen okertzen, andoaindarrek ez zuten behar den jarrera erakusten eta gero partidan argi islatu zen jarrera falta hau. Lehen zatian partidak ez zuen behar den intentsitatea izan eta aukerak etxeko taldeak izan zituen soilik, ala ere urdiñen atezainak ederki gelditu zituen Pedrin eta Txintiren mutilei segurtasuna emanez. Partida gaizki zihoan andoaindarrentzat eta erabat okertu zen lehen zatia amaitzeko segunduak falta zirela, defentsan baloi bat galdu eta Oriotarren jokalari bat bakar bakarrik geratu zen andoaindarren atearen aurrean eta ederki sartu zuen Oriotarren gola, honela atsedenaldira 1-0koarekin ailegatu ziren. Atsedenalldian andoaindarrek beren jarrera falta onartu zuten eta bigarren zatian dena aldatzeko prest irte ziren kantxara. Jarrera aldatu zen bainan denboraldi honetan gola sartzea oso garesti dago eta esan bezala ez zen andoaindarren eguna izan, ez zuten batere txisparik eta horrela ezinezkoa da partida bat aldatzea. Urdiñek ez zuten aukera garbirik izan eta azken uneetan portero-jokalari taktikarekin kanpoko jaurtiketen bidez aukera baten bat izan zuten bainan.... ezerrez, etxera 1-0eko emaitzarekin itzuli behar izan zuten. Honela jeitsera sahiesteko borroka pil pilean jarriz 4 puntutan 4 talde bait daude.
2009/02/15
Euskalduna Vs Iturriondo

Salbazio bidean partidu garrantzitsua jokatu zuen Andoaingo Euskaldunak pasa den larunbatean andoaingo allurralde kiroldegian, aurrean Bilboko Iturriondo talde zaila zuten. Lehen itzulian markagailua 6-0ekoa izan zen Bilbotarrentzat eta andoaindarrak oso mindurik zeuden eta hauei beren joko guztia erakutsi nahi zieten larunbateko partidan. Lehen zatia errespetu haundiz jokatu zen baloi jabetza portzentaia hantzekoa izan zen bi taldeentzat, hala ere aukera garbienak andoaindarren aldekoak izan ziren bainan markagailua ez zen mugitu lehen zati honetan honela bigarren zatirako partida erabat irekita utziaz. Bigarren zati honetan bi taldeek errespetua aldaqgeletan utzi zuten eta partidaren bila joan ziren, oraingoan aukerak bi taldeentzat ziren oso garbiak gañera bainan bi taldeetako atezainek ederki gelditu zituzten aukera hauek, hala ere bigarren zatiaren erdialdera Jon "Robinxou" San Joseren magia azaldu zen eta areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikain bati esker 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Poztasunak ordea ez zuen asko iraungo andoaidnarren aulkian ze Iturriondoko jokalari batek kantxa erdian eskuarekin aprobetxatuz baloia lapurtu eta Arkaitz "Bonbas" Urdapilleta etxeko atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu zen eta jaurtiketa eder bati esker 1-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Emaitza hau ez zen inorrentzako batere ona, hau dela eta jokoaren intentsitatea igo zen aukerak bi taldeek zituzten bainan Euskaldunakoak izan ziren berriz ere gola sartzen lehenak Jon "Robinxou" San Josek bigarren zutoinera eginiko jaurtiketa bati amaiera ezinobea eman zion Maikel "Pitxbull" Fernandezek, honela markagailua 2-1 jarri zen andoaindarrentzat. Dena horrela zela Bilbotarrek portero jokalari taktika ezarri zuten kantxan bainan Txinti eta Pedrinen mutilek ederki defenditu zuten egoera hau eta Oskar "Latigo" Lasak baloi bat moztu eta porteria hutsarekin Euskaldunakoen 3. gola sartu zuen honela 28 segundu falta zirela 3-1eko emaitza jarri zuen markagailuan. Andoaindarrak ordea ez dira gai partida bat sufritu gabe irabazteko gai eta 18 segundu falta zirela Bilbotarrek 2. gola sartu zuten. 18 segundu hauetan Urdiñak espabilatu egin ziren eta defentsan fin ibili ziren honela bukaerararte markagailua mantenduz, 3-2 bukatu zen partida beste hiru puntu bikain andoaindarrentzat zulotik atera eta arnas pixkat hartzeko balio dutenak, ea erratxak jarraitzen duen!!! Bigarren taldeak partida erraxa izan zuen eta arazorik gabe irabazi zion 10-2 Xaguaclub.com taldeari, goiko postuetan mantentzen dira ea igoera fasea jokatzeko gai diren animo mutilak!!!
2009/02/08
Laskorain Vs. Euskalduna
Gipuzkoarren arteko beste derby bat jokatu zen pasa den asteburuan Tolosako Usabal Kiroldegian, bertan etxeko taldea, hau da Tolosako Laskorain andoaingo Euskalduna taldearen aurka jardun zen nor baino nor. Partidak hainbat fase izan zituen, lehen zatian bi taldeen arteko errespetua izan zen nagusi bi taldeak kantxa erdian arerioaren hutsegite baten zai ziren kontraeraso azkar batean lehen gola sartzeko. Lehen gol hau Andoaindarren alde erori zen Oskar "Latigo" Lasak jokaldi bikaina egin zuen bandatik eta bere erdiraketa Tolosarren defentsa batek bere atean sartu zuen, zortea andoaindarren alde zegoela ematen zuen. Behin gol hau lortu ondoren Laskoraindarrak beren jokoa aurreratu egin zuten eta pare bat aukera izan zituzten, bainan andoaindarren atezainak, Imanol "Armiarma" Mateosek ederki gelditu zituen. Honela lehen zatia 0-1koarekin amaitu zen partida erabat irekita utziaz bi taldeentzako. Bigarren zatian tolosarrak pressing-a egin zuten kantxa osoan bainan haseran ez zuten baloia lapurtzea lortzen honela andoaindarrek Oskar "Latigo" Lasaren bitartez 0-2koa sartzea lortu zuten, partida ondo zihoan andoaindarrentzat. Partida honela zela Laskoraingoek beraien pressing-a estutu zuten eta andoaindarrak ez ziren kapaz baloia jokatuta ateratzeko gai, hala ere etxekoek ez zuten aukerarik sortzen. Bainan lehen zatia zortea andoaindarren alde izan bazen oraingoan Tolosarrek eduki zuten zorte apur hori beraien lehen gola sartzeko, falta jaurtiketa batean baloiak barreran jo eta andoaindarren atezaina erabat salduta utzi zuen eta sare barrura joan zen zuzenean. Gol honek Tolosarrak erabat berpiztu zituen eta bi jokaldi bikainetan beste bi gol sartu zituzten berehala honela markagailua 3-2 jarriaz. Gauzak honela andoaindarrek portero jokalari taktika erabili zuten eta orain arteko partidatan ez bezala oso ondo jokatu zuten egoera hau aukera paregabeak lortuz baina berdinketaren gola ez zen ailegatuko partida amaitzeko minutu terdi falta zen arte. Korner jokaldi batean kanpotik egindako jaurtiketa baten ondoren Tolosar atezainak ez zuen baloia harrapatzea lortu eta hor azaldu zen Jon "Robinxou" San Jose berdinketaren gola sartzeko. Partida 3-3 amaitu zen puntu bikaina andoaindarrentzat Tolosako kantxa zailean lortutakoa, asteburu honetan Bilboko Iturriondo taldea jasoko dute Txintiren mutilek. BIgarren taldeak partida zaila zuen benetan eta 3-2 galdu zuen amaieran, hala ere sailkapeneko lehen postuetan mantentzen dira igoerarako aukera anitzekin.
2009/02/01
Euskalduna Vs Jarrilleros
Bigarren itzuliko bigarren partida jokatu zuten andoaingo Euskaldunak eta portugaleteko Jarrilleros taldeek andoaingo allurralde kiroldegian. Buenos Aires-eko Bonbonera bailitzan, jende ugari inguratu zen partida ikustera denak urdiñen alde egon ziren partida osoan animatzen, giro honek andoaindarrak altxa zituen momentu txarretan eta afizioari eskeini zieten partida. Andoaindarrak bereizten dituen ardatza beraien sufritzeko gaitasuna da eta honako partidetan ederki erakusten dute badutela maila sailkapeneko zulo horretatik ateratzeko. Partida ederki hasi zen etxekoentzat Iker "Palomas" Ramirezek izugarrizko gola sartu bait zuen indarrez bigarren zutoinetik sartuta, poztasunak ordea ez zuen asko iraun andoaindarren buruan ze hurrengo bi jokaldietan Portugaletekoek markagailuari buelta eman zioten. Lehen zatiaren amaieran andoaindarrak kantxa osoan presioa egiten hasi ziren eta aukera anitz izan zituzten bainan ez zuten golik sartzea lortzen, honela lehen zatia 1-2koarekin amaitu zelarik. Bigarren zatian talde bakarra izan genuen kantxan hura Andoaingo Euskalduna izan zen, bere afizioak bultzaturik aukerak egin eta egin ibili ziren bigarren zati osoan. Aukerak bai bainan golik ez hiru baloi zutoinera ere bidali zituzten baina hor heldu zen partidako jokaldia etxekoen atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak bere atetik izugarrizko jaurtiketa atera zuen eta kanpotarren atezainak ezin izan zuen ezer egin jaurtiketa honen aurrean honela partida 2-2 ezarriaz. Gol honek justizia egin zion andoaindarren jokoari. Behin berdinleta lortu ondoren hurrengo jokaldian Jon "Robinxou" San Josek baloia moztu eta hor azaldu zen beti erne dagoen Oskar "Latigo" Lasa Robinxouren pasea jaso eta markagailuan 3-2koa ezartzeko. Oraindik 4 minutu falta ziren partida amaitzeko eta Portugaletekoek atezain jokalari teknika erabili zuten berdinketa lortzeko asmoarekin eta horrela ari zirela Alvaro "Angloma" Gilek baloia moztu eta izugarrizko odol hotzarekin Oskar "Latigo" Lasak bere partidako 2.gola sartu zuen honela azken emaitza 4-2 ezarriz. 3 puntu garrantzitsu andoaindarrentzat, bide onetik dijoazte, animo mutilak!!!! BIgarren taldeak partida erreza izan zuen eta argi eta garbi nagusitu ziren 4-0eko emaitzarekin Zarauztarrak taldearen aurka emaitza honi esker sailkapeneko lehen postura igo dira.
2009/01/25
Gipuzsala Vs. Euskalduna
Derby polita ikusi zuten pasa den larunabtean Astigarragara gerturatu ziren zaleak, denetik egon zen, golak, jokalari kaleratuak, faltak, penaltyak, polemmikak.... Baina nabarmendu behar dena jokalarien arteko giro ona behin partida amaitu eta gero denak mirestu zuten arerioaren jokoa. Partida ez zen oso ondo hasi andoaindarrentzat kantxa erdian galdutako baloi bati esker eta kontraeraso bikain batekin Astigarragakoek 1-0koa jarri zuten markagailuan. Andoaindarrak ordea lehen zatia amaitzeko 5 minutu falta zirela kantxa osoko presio bat ezarri zuten, honela baloi bat lapurtu eta Oskar "Latigo" Lasak bakarkako jokaldi bikain batean andoaindarren berdinketaren gola igo zuen markagailura. Atsedenaldira honela Gipuzsala 1- Euskalduna 1. Bigarren zatian oi den bezala andoaindarrak pixkat lokartuta atera ziren eta Gipuzsalakoak egin ziren baloiaren jaun eta jabe, nagusitasun hau ordea 3 minutukoa izan zen andoaindarrak esnatu ziren arte, behin esnatuta andoaindarrak Gipuzsalakoen atera behin eta berriro ailegatu ziren baina falta baten bitartez lortu zuten 2. gola andoaindarren atezainak Arkaitz "Bonbas" Urdapilletak maixuki Astigarragakoen barrera ekidin zuen eta gol bikaina sartu zuen. 1-2koarekin andoaindarrek bi aukera oso garbi eduki zituzten partida hiltzeko bainan ez zituzten aprobetxatu. Ondoren urdinen jokalari baten kanporaketa egon zen eta Gipuzsalakoek ederki maneiatu zuten egoera eta 20 segundutan berdinketaren gola sartu zuten. Behin 2-2koarekin partida erabat puskatu zen eta andoaindarrek bi kontraerasotan baloia galdu zuten eta baloi galera hauek Astigarragakoek ez zituzten barkatu eta 4-2koa jarri zuten markagailuan ala ere partida amaitzeko 5 minutu falta zirela penalty baten bitartez Arkaitz "Bonbas" Urdapilletak 4-3koa ezarri zuen markagailuan. 5 minutu hauetan astigarrakoak jo ta fuego ibili ziren defentsan eta andoaindarrek ezin izan zuten partida berdindu honela partida 4-3 amaituz. Bigarren taldeak izugarrizko garaipena lortu zuen 6-1 honela sailkapenean lehen itzulia 2. postuan amaitu dute mailaz igotzeko aukera anitzekin.
2009/01/18
Sasikoa Vs. Euskalduna
Irteera zaila benetan aste honetakoa andoaindarrentzat igandean Durangoraino joan bait ziren kategoriako liderran aurka partida jokatzeko. Partida hauetan Euskaldunakoak hazi egiten dira eta partida bikainak jokatzen dituzte, asteburu honetakoa ez zen partida bikaina izan bainan liderrak garaipena eramateko asko izerditu zuen. Partida ez zen batere ondo hasi andoaindarrentzat lehen 10 minutuetan durangarrak 3 aldiz bota bait zuten atera eta 3 jaurtiketak sarean bukatu zuten, 3-0eko markagailua honelako talde baten aurka oso zaila da altxatzea bainan hemen azaldu zen andoaindarren kasta eta lehen zatiko azken 10 minutuetan 2 gol sartzea lortu zuten bi golak Iker "Ramirokuei" Ramirezen paseei esker lortuak izan ziren lehenengoa erratxa bikainean dagoen Iker "Enjuto" Matutek sartu zuen bere geldiezin horietako bati esker eta bigarrena maikel "Pitxbull" Fernandezek bere egurrezko eskuin zangoarekin sartu zuen. Honela atsedenaldira 3-2ko emaitzarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian andoaindarrak erabat kontzientziaturik atera ziren partidari buelta emateko bainan bigarren zatiko lehen minutuetan durangarrak beren laugarren gola sartu zuten kanpoko jaurtiketa bati esker non andoaindarren atezainak ez zuen zorte handirik izan. 4-2koarekin durangarrak baloia ederki mugitu zuten eta bali jabetza beraintzat zen bainan andoaindarrak argi zuten azken 10 mminutuetan dena emango zutela durangarrak presionatzen eta ala izan zen. Kantxa guztian presionatzen hasi zirenean baloia ederki lapurtzen zuten eta aukera anitz izan zituzten bainan ez zuten golik lortu, honela 5 minutu falta zirela portero jokalari taktika erabiltzen hasi ziren eta honako jokaldi batean Maikel "Pitxbull" Fernandezek bere kontuko bigarrena sartu zuen eta markagailua 4-3an jarriz 2 minutu faltan. Bi minutu hauetan hainbat aukera izan ziren bai alde batetik zein bestetik bainan markagailua ez zen mugitu eta partida 4-3koarekin amaitu zen. Hurrengo astean derby bikaina dute andoaindarrek, Astigarragan Gipuzsala taldearen aurka jokatzen bait dute larunbatean arratsasldeko 18:00tan.
2009/01/11
Euskalduna Vs. Goierri
Hil ala biziko partida jokatu zen pasa den larunbatean andoaingo allurralde kiroldegian, sailkapeneko azken postuetan kokaturik dauden bi talde ibili ziren nor baino nor. Etxekoak 7 punturekin azken bigarren postuan kokaturik zeuden eta Kanpotarrak, hau da, Goierri taldea bi postu gorago 9 punturekin. Puntu behar larria zuten bi taldeek baina partida hauetan beharrezko izaten den kasta atera zuten urdiñak eta partidua bereganatu zuten. Lehen zatiaren haseran andoaindarrak ez ziren oso ondo atera partidara eta lehen aukera garbiak Goierritarrentzat izan ziren, egoera honek andoaindarren hutsartea ekarri zuen eta hutsarte honetatik aurrera askoz ere gehiago zentratu ziren defentsan eta Goierritarren erasoa erabat kontrolatu zuten, behin defentsan gogor eutsiz erasorako garaia iritsi zen eta ohr azaldu zen taldeko killer-a Jon "Robinxou" San Jose bi jokaldi bikainetan bi gol sartzea lortu bait zuen, honela atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin ailegatu ziren eta andoaindarrek emandako itsura oso ona zen. Bigarren zatiaren haseran normalean andoaindarrek beren eromenerako izaten diren 5 minutu izaten dituzte eta hau jakinda jokalari guztiak batu ziren hau gerta ez zedin, ederki asmatu ere 5 minutu hauetan jokaldi bikainak eginez lehenik Iker "Enjuto" Matutek kornerreko jokaldi batetik eta Maikel "Pitxbul" Fernandezek izugarrizko gol eder batekin andoaindarrentzat bi gol gehiago sartu zituzten markagailua 4-0 jarriz. Markagailu honekin defentsa lan gogorra gelditzen zen oraindik eta ederki aguantatu zuten bainan partida amaitzeko 8 minutu falta zirela Goierritarrek 2 gol sartu zituzten 2 minututan, honek andoaindarrak kokilduko zituela zirudien bainan ez egun hori urdiñena zen eta Jon "Robinxou" San Josek beste bi gol egin zituen bere POKERRA biribilduaz eta partiduko MVPetako bat bilakatu zen. Behin 6-2koarekin taldeko atezainari tokatu zitzaion, Imanol "Armiarma" Mateosek izugarrizko geldituak egin zituen, hauen artean doble penalty bat eta penalty bat ere gelditu zituen andoaindarren atea oso ondo zainduta zegoela erakutsiz eta partiduko bigarren MVPa bilakatuz. Honela partida amaitzeko 2 minutu falta zirela Goierritarren 3.gola ailegatu zen bainan minutu bat beranduago Joxan "Eros" Garciak doble penalty baten bidez urdiñen 7.gola sartu zuen honela partidako emaitza 7-3koa izan zen Euskaldunakoen alde emaitza honekin arnas pixkat hartzen dute andoaindarrek bainan ezin dute batere despistatu. Bigarren taldeak partida zaila jokatu zuen Urritza jatetxearen aurka eta 3-3ko markagailuarekin ailegatu ziren bukaerara bainan partida amaitzeko 5 minutu falta zirela Haratz "Todoterreno" Maritxalarrek andoaindarren 4. gola sartu zuen, hau dela eta andoaindarrak lehen postuetan kokaturik dira sailkapenean 4-3ko emaitza honi esker.
2009/01/08
LANERA BUELTA
Eguberriak pasa direla, elurra mara mara hari duela, Palestinatarrak ezin bizi dabiltzala, albiste hauetaz aparte errutinara buelta dugu albiste nagusia Euskalduna taldean. Jaxin entrenatzaileak astean entrenamentu bat gehiago sartzea erabaki du, entrenamentu hau erabat fisikoa izango da. Hau ikusita pentsatu beharko dugu denboraldi amaieran marathoien bat egitea eta ez ohitura den bezela parranda itzela botatzea. Eguberritan bi laguntasunezko partida jokatu ditugu bietan garaipena lortuz lehenengoa Anoetako Gazte Asanbladaren aurka eta bigarrena Inter-Upv taldearen aurka. Taldeak utzitako sentsazioak onak izan dira bainan sentsazio on hauek ligan erakutsi behar ditugu eta burua erabat zentratu hurrengo partidan, guretzat hil ala bizikoa bait da Goierriren aurkako partida. Etxean jokatzen dugula erakutsi behar dugu eta partidaren nondik norakoa eramaten saiatu behar dugu, honekin batera defentsa gogor eta on bat eginez gero partida irabazteko hainbat aukera izango ditugu. Olentzerok fitxaje pare bat ekarri dizkigu eta saiatu behar dugu denen artean fitxaje berri hauek taldean sartzen, ez da zaila izango aspaldiko ezagunak bait dira biak Imanol "Muro" Rodriguez eta Axi "Aitatxo" Peral. Oso garrantzitsuak izango dira fitxaketa hauek eta denak batera jarraitu behar dugu denboraldiko helburua lortzeko, hau da, maila mantentzea.
ONGI ETORRI BIEI ETA ANIMO EUSKALDUNAAAA!!!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)