Pasa den asteburuan Andoaingo allurralde kiroldegian Nazional B mailako 19. jardunaldiko partida ikusi ahal izan zuten kiroldegira hurbildutako zaleek, partida benetan garrantzitsua, andoaindarrek beraien aurrean sailkapenean puntu berdinekin zuten Santurtzi taldea eduki bai zuten. Partida nola joango zen azkar ikusi zen kantxan andoaindarrek baloi jabetza zuten bitartean Santurtziko mutilak beren kantxan zearo itxita urdiñen akats baten zain zeuden kontraerasoan ateratzeko eta honela izan ziren lehen bi golak andoaindarren bi hutseiteren ondorioz kontraeraso azkarrak egin zituzten kanpotarrek eta etxekoen sarea bitan zulatzea lortu zuten 10 minutuetan. Gol hauek andoaindarrak esnatu zituzten eta barruko indarrak ateraz minutu batean partida berditnzea lortu zuten Xabier "Xomo´O!!" Berruetak eta Oskar "Latigo" Lasak sarturiko golei esker, lehen zatiko azken 5 minutuak andoaindarrenak izan ziren eta aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten, bainan baloiak ez zuen ate barrura sartu nahi eta Santurtziarrak tinko eusten zieten defentsan beste akats baten zain eta ala gertatu zen lehen zatia amaitzeko minutu bat falta zela Santurtziarrek beste kontraeraso batekin 2-3koa jarri zuten markagailuan honela atsedenaldira ailegatuz. Bigarren zatia ez zen ondo hasi andoaindarrentzat segituan kanpotarrek 2-4koa jarri bait zuten markagailuan, gol honi ordea erantzun azkarra eman zioten andoaindarrek eta Xabier "Xomo´ O!!" Berruetak bere bigarren golarekin markagailua 3-4koarekin utzi zuen. Partidako zati honetan andoaindarrek baloia edukitzen jarraitzen zuten eta aukerak nahiz eta ez oso argiak izan etxekoenak ziren. Dena horrela area barnean Urdiñei eginiko penalty argi bat pitatu gabe gelditu ziren epaileak eta andoaindarrak kexatzen ari zirela aprobetxatuz Santurtziarrek 3-5koa sartu zuten, andoaindarrak gol honek erabat etsitu zituen eta bi minututan beste gol bat jaso zuten honela partida amaitzeko 5 minutu falta zirela emaitza 3-6koa zen Allurralden. Andoaindarrek ordea ez zuten etsi eta 3 minutuetan bo gol sartu zituzten, golegileak berriz ere Xabier "Xomo´O!!" eta Oskar "Latigo" Lasa izan ziren honela partida amaitzeko minutu t´erdiren faltan markagailuak 5-6koa erakusten zuen honela andoaindarrek atezain jokalari taktika erabili zuten baina oraingoan ez zuten zorterik izan eta Santurtziarrek beren kantxatik baloia loratuz beraien 7. gola sartu zuten honela andoaindarren erratxa ona hautsiz eta azken markagailua 5-7koan utziz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario