Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2010/10/18

Euskalduna Vs. Bilbo

   Aurten kategorian lidertzan diren hiru taldeetatik bat jaso zuten Andoaingo Allurralde kiroldegian, BIlbo taldea iaz naziola A kategorian ibilitako taldea. Talde oso gaztea bainan oso landua, denbora ugari daramate bloke berberarekin eta orduan urtez urte hobetuz doaz. Partida oso zaila zuten aurrean andoaindarrek. Dena dela eta andoaindarrek partidaren erritmoa eramanez hasi zuten partida aukera anitz sortuaz, Bilbotarrak ordea kontraeraso azkarrak egiten zituzten eta andoaindarrak ezustean arrapatzen zituzten azkartasun hori ela eta. Partida ondo hasi zen andoaindarrentzat, 10. minutuan Kristofer (Tanketa) Fernandezek gol bikain bat sartuaz markagailuan 1-0ekoa ezarri bait zuen.

   Gol honek ordea Bilbotarrak esnatu zituen eta baloiaren jabetza lortu zuten eta ederki mugitu zituzten andoaindarrak alderik alde. Urdiñek argi zuten atsedenaldira 1-0koarekin ailegatu ezkero aukera handiak izango zituztela partida eramateko eta hau dela eta beraien defentsa atzeratu zuten eta Bilbotaren erasoak saiesten saiatu ziren. Dena ondo zioan baina lehen zatia amaitzeko 2 minutu falta zirela etxekoek beheraldi txikitxo bat eduki zuten eta hau ederki probestu zuten Bilbotarrek partida berdintzeaz gain minutu batean 3 gol eginez, honela atsedenaldira 1-3koarekin joan zirelarik.

   Bigarren zatian andoaindarrak partidaren bila irten ziren eta erasoak bata bestearen atzetik egiiten zituzten bainan ez zuten kanpokoen atea zulatzerik lortzen, honela kontraeraso bikain batean Bilbotarrek beraien 4.gola sartzea lortu zuten. Gol honek ez zituen etxekoak kikildu eta erasotzen jarraitzen zuten honela berriz ere Kristofer (Tanketa) Fernandezek etxekoen bigarren gola sartzea lortu zuen honela berriz ere Urdiñak partidan sartuz. Andoaindarren kemen asutsuegia izan zen ordea eta falta ugari egin zituzten honela partida amaitzeko 10 minutu falta zirela 6. falta egin zuten eta Bilbotarrek ez zuten hutsegin 10 metroetatik eta 3 gol sartu zituzten doble penaltyei esker, markagailua 2-7 zegoela Kristofer (Tanketa) Fernandezek bere kontuko 3. gola sartu zuen, bainan arbitroari behin gola sartu ondoren aurpegian kolpea jaso zuela esateagatik honek bigarren txartel horia atera zion honela andaindarrak 2 minutuz jokalari bat gutxiagorekin geratuz.

   Bilbotarrek ez zuten barkatu eta partida amaierararte beste 3 gol sartu zituzten Andoaindarren etsipenerako, partida 3-10 bukatu zelarik.

No hay comentarios: