Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2010/03/08

Concepto Createch Vs Euskalduna

Pasa den asteburuan Andoaingo Euskalduna taldeko mutilak Elgoibar aldera joan behar izan zuten Nazional B mailako liga irabazteko faboritoetariko baten aurkako partida jokatzera, partida oso zaila zen a priori eta Euskaldunakoek argi zeukaten partida bikaina jokatu beharko zutela zerbait positiboa ekarri nahi bazuten Elgoibartik. Partida parekotasun handiarekin hasi zen bainan Elgoibarkoek beren kantxa zatian itxaroten zuten eta andoaindarren pase oker baten zain zeuden kontraeraso azkar batean lehen gola sartzeko. Partida bikain planteatu zuten eta kontraeraso bikain batean erdi erditik sartu zen Elgoibarko jokalaria eta ederki gainditu zuen andoaindarren atezaina markagailuan lehen gola igoarazteko. Gol honen ondoren baloi jabetza eramateko ardura Elgoibarko mutilek hartu zuten eta ederki mugitu zituzten andoaindarrak alderik alde, dena honela partidako epaileek beren azalpena egin zuten eta andoaindarren aurka bi penalty adierazi zituzten, aukera paregabea partida erabat itxita uzteko bainan andoaindarren atezainak Arkatiz "Baxurr" Urdapilletak bi penaltyak gelditu zituen. Epaileek bazuten zeozer buruan eta ez zeuden batere lasai hau dela eta andoaindarren aldeko penalty bat adierazi zuten. Andoaindarrek ez zuten barkatu eta partida berdintzea lortu zuten Oskar "Latigo" Lasak sarturiko gol bati esker. Elgobartarrek berdinketarekin beren kontraeraso bikainak egiten hasi zen berriz ere eta kontraeraso hauetako batean bigarren gola ailegatu zen. Lehen zatia amaitzeko 5 segundu falta zirela partida puskatu zuen jokaldia etorri zen Oskar "Tigrinski" Frutosek baloia argi kendu zion Elgoibarko aurrelariari bainan epaileek ez zuten berdin ikusi eta bigarren txartel horia atera zioten honela andoaindarrek 2 minutu egon beharko zuten jokalari bat gutxiagorekin. Lehen zatia 2-1 koarekin amaitu zern bainan bigarren zatiaren haseran jokalari bat gutxiagorekin Elgoibartarrek oso ondo jokatu zuten eta 3. gola sartzea lortu zuten. Gol honekin oso lasai jokatu zuen etxeko taldeak eta baloi jabetza bikaina erakutsiz andoaindarrak ederki mareatu zituzten eta beste jokaldi bikain batean 4. gola sartu zuten honela markagailua 4-1 utziz, oraindik 10 minutu falta ziren partida amaitzeko bainan Elgoibartarrek ez zioten aukerarik utzi andoaindarrei eta partida 4-1 amaitu zen.

No hay comentarios: