Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2009/02/22

Orioko Vs Euskalduna

Hil ala biziko partida jokatu zuen Andoaingo taldeak karnabaletako larunbatean Orion, aukera bikaina talde bat zuloan sartuta huzteko, bainan ez zen andoaindarren eguna izan eta etxera esku hutsik bueltatu behar izan zuten. Partida beroketatik hasi zen okertzen, andoaindarrek ez zuten behar den jarrera erakusten eta gero partidan argi islatu zen jarrera falta hau. Lehen zatian partidak ez zuen behar den intentsitatea izan eta aukerak etxeko taldeak izan zituen soilik, ala ere urdiñen atezainak ederki gelditu zituen Pedrin eta Txintiren mutilei segurtasuna emanez. Partida gaizki zihoan andoaindarrentzat eta erabat okertu zen lehen zatia amaitzeko segunduak falta zirela, defentsan baloi bat galdu eta Oriotarren jokalari bat bakar bakarrik geratu zen andoaindarren atearen aurrean eta ederki sartu zuen Oriotarren gola, honela atsedenaldira 1-0koarekin ailegatu ziren. Atsedenalldian andoaindarrek beren jarrera falta onartu zuten eta bigarren zatian dena aldatzeko prest irte ziren kantxara. Jarrera aldatu zen bainan denboraldi honetan gola sartzea oso garesti dago eta esan bezala ez zen andoaindarren eguna izan, ez zuten batere txisparik eta horrela ezinezkoa da partida bat aldatzea. Urdiñek ez zuten aukera garbirik izan eta azken uneetan portero-jokalari taktikarekin kanpoko jaurtiketen bidez aukera baten bat izan zuten bainan.... ezerrez, etxera 1-0eko emaitzarekin itzuli behar izan zuten. Honela jeitsera sahiesteko borroka pil pilean jarriz 4 puntutan 4 talde bait daude.

2009/02/15

Euskalduna Vs Iturriondo


Salbazio bidean partidu garrantzitsua jokatu zuen Andoaingo Euskaldunak pasa den larunbatean andoaingo allurralde kiroldegian, aurrean Bilboko Iturriondo talde zaila zuten. Lehen itzulian markagailua 6-0ekoa izan zen Bilbotarrentzat eta andoaindarrak oso mindurik zeuden eta hauei beren joko guztia erakutsi nahi zieten larunbateko partidan. Lehen zatia errespetu haundiz jokatu zen baloi jabetza portzentaia hantzekoa izan zen bi taldeentzat, hala ere aukera garbienak andoaindarren aldekoak izan ziren bainan markagailua ez zen mugitu lehen zati honetan honela bigarren zatirako partida erabat irekita utziaz. Bigarren zati honetan bi taldeek errespetua aldaqgeletan utzi zuten eta partidaren bila joan ziren, oraingoan aukerak bi taldeentzat ziren oso garbiak gañera bainan bi taldeetako atezainek ederki gelditu zituzten aukera hauek, hala ere bigarren zatiaren erdialdera Jon "Robinxou" San Joseren magia azaldu zen eta areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikain bati esker 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Poztasunak ordea ez zuen asko iraungo andoaidnarren aulkian ze Iturriondoko jokalari batek kantxa erdian eskuarekin aprobetxatuz baloia lapurtu eta Arkaitz "Bonbas" Urdapilleta etxeko atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu zen eta jaurtiketa eder bati esker 1-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Emaitza hau ez zen inorrentzako batere ona, hau dela eta jokoaren intentsitatea igo zen aukerak bi taldeek zituzten bainan Euskaldunakoak izan ziren berriz ere gola sartzen lehenak Jon "Robinxou" San Josek bigarren zutoinera eginiko jaurtiketa bati amaiera ezinobea eman zion Maikel "Pitxbull" Fernandezek, honela markagailua 2-1 jarri zen andoaindarrentzat. Dena horrela zela Bilbotarrek portero jokalari taktika ezarri zuten kantxan bainan Txinti eta Pedrinen mutilek ederki defenditu zuten egoera hau eta Oskar "Latigo" Lasak baloi bat moztu eta porteria hutsarekin Euskaldunakoen 3. gola sartu zuen honela 28 segundu falta zirela 3-1eko emaitza jarri zuen markagailuan. Andoaindarrak ordea ez dira gai partida bat sufritu gabe irabazteko gai eta 18 segundu falta zirela Bilbotarrek 2. gola sartu zuten. 18 segundu hauetan Urdiñak espabilatu egin ziren eta defentsan fin ibili ziren honela bukaerararte markagailua mantenduz, 3-2 bukatu zen partida beste hiru puntu bikain andoaindarrentzat zulotik atera eta arnas pixkat hartzeko balio dutenak, ea erratxak jarraitzen duen!!! Bigarren taldeak partida erraxa izan zuen eta arazorik gabe irabazi zion 10-2 Xaguaclub.com taldeari, goiko postuetan mantentzen dira ea igoera fasea jokatzeko gai diren animo mutilak!!!

2009/02/08

Laskorain Vs. Euskalduna

Gipuzkoarren arteko beste derby bat jokatu zen pasa den asteburuan Tolosako Usabal Kiroldegian, bertan etxeko taldea, hau da Tolosako Laskorain andoaingo Euskalduna taldearen aurka jardun zen nor baino nor. Partidak hainbat fase izan zituen, lehen zatian bi taldeen arteko errespetua izan zen nagusi bi taldeak kantxa erdian arerioaren hutsegite baten zai ziren kontraeraso azkar batean lehen gola sartzeko. Lehen gol hau Andoaindarren alde erori zen Oskar "Latigo" Lasak jokaldi bikaina egin zuen bandatik eta bere erdiraketa Tolosarren defentsa batek bere atean sartu zuen, zortea andoaindarren alde zegoela ematen zuen. Behin gol hau lortu ondoren Laskoraindarrak beren jokoa aurreratu egin zuten eta pare bat aukera izan zituzten, bainan andoaindarren atezainak, Imanol "Armiarma" Mateosek ederki gelditu zituen. Honela lehen zatia 0-1koarekin amaitu zen partida erabat irekita utziaz bi taldeentzako. Bigarren zatian tolosarrak pressing-a egin zuten kantxa osoan bainan haseran ez zuten baloia lapurtzea lortzen honela andoaindarrek Oskar "Latigo" Lasaren bitartez 0-2koa sartzea lortu zuten, partida ondo zihoan andoaindarrentzat. Partida honela zela Laskoraingoek beraien pressing-a estutu zuten eta andoaindarrak ez ziren kapaz baloia jokatuta ateratzeko gai, hala ere etxekoek ez zuten aukerarik sortzen. Bainan lehen zatia zortea andoaindarren alde izan bazen oraingoan Tolosarrek eduki zuten zorte apur hori beraien lehen gola sartzeko, falta jaurtiketa batean baloiak barreran jo eta andoaindarren atezaina erabat salduta utzi zuen eta sare barrura joan zen zuzenean. Gol honek Tolosarrak erabat berpiztu zituen eta bi jokaldi bikainetan beste bi gol sartu zituzten berehala honela markagailua 3-2 jarriaz. Gauzak honela andoaindarrek portero jokalari taktika erabili zuten eta orain arteko partidatan ez bezala oso ondo jokatu zuten egoera hau aukera paregabeak lortuz baina berdinketaren gola ez zen ailegatuko partida amaitzeko minutu terdi falta zen arte. Korner jokaldi batean kanpotik egindako jaurtiketa baten ondoren Tolosar atezainak ez zuen baloia harrapatzea lortu eta hor azaldu zen Jon "Robinxou" San Jose berdinketaren gola sartzeko. Partida 3-3 amaitu zen puntu bikaina andoaindarrentzat Tolosako kantxa zailean lortutakoa, asteburu honetan Bilboko Iturriondo taldea jasoko dute Txintiren mutilek. BIgarren taldeak partida zaila zuen benetan eta 3-2 galdu zuen amaieran, hala ere sailkapeneko lehen postuetan mantentzen dira igoerarako aukera anitzekin.

2009/02/01

Euskalduna Vs Jarrilleros

Bigarren itzuliko bigarren partida jokatu zuten andoaingo Euskaldunak eta portugaleteko Jarrilleros taldeek andoaingo allurralde kiroldegian. Buenos Aires-eko Bonbonera bailitzan, jende ugari inguratu zen partida ikustera denak urdiñen alde egon ziren partida osoan animatzen, giro honek andoaindarrak altxa zituen momentu txarretan eta afizioari eskeini zieten partida. Andoaindarrak bereizten dituen ardatza beraien sufritzeko gaitasuna da eta honako partidetan ederki erakusten dute badutela maila sailkapeneko zulo horretatik ateratzeko. Partida ederki hasi zen etxekoentzat Iker "Palomas" Ramirezek izugarrizko gola sartu bait zuen indarrez bigarren zutoinetik sartuta, poztasunak ordea ez zuen asko iraun andoaindarren buruan ze hurrengo bi jokaldietan Portugaletekoek markagailuari buelta eman zioten. Lehen zatiaren amaieran andoaindarrak kantxa osoan presioa egiten hasi ziren eta aukera anitz izan zituzten bainan ez zuten golik sartzea lortzen, honela lehen zatia 1-2koarekin amaitu zelarik. Bigarren zatian talde bakarra izan genuen kantxan hura Andoaingo Euskalduna izan zen, bere afizioak bultzaturik aukerak egin eta egin ibili ziren bigarren zati osoan. Aukerak bai bainan golik ez hiru baloi zutoinera ere bidali zituzten baina hor heldu zen partidako jokaldia etxekoen atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak bere atetik izugarrizko jaurtiketa atera zuen eta kanpotarren atezainak ezin izan zuen ezer egin jaurtiketa honen aurrean honela partida 2-2 ezarriaz. Gol honek justizia egin zion andoaindarren jokoari. Behin berdinleta lortu ondoren hurrengo jokaldian Jon "Robinxou" San Josek baloia moztu eta hor azaldu zen beti erne dagoen Oskar "Latigo" Lasa Robinxouren pasea jaso eta markagailuan 3-2koa ezartzeko. Oraindik 4 minutu falta ziren partida amaitzeko eta Portugaletekoek atezain jokalari teknika erabili zuten berdinketa lortzeko asmoarekin eta horrela ari zirela Alvaro "Angloma" Gilek baloia moztu eta izugarrizko odol hotzarekin Oskar "Latigo" Lasak bere partidako 2.gola sartu zuen honela azken emaitza 4-2 ezarriz. 3 puntu garrantzitsu andoaindarrentzat, bide onetik dijoazte, animo mutilak!!!! BIgarren taldeak partida erreza izan zuen eta argi eta garbi nagusitu ziren 4-0eko emaitzarekin Zarauztarrak taldearen aurka emaitza honi esker sailkapeneko lehen postura igo dira.