Irteera zaila benetan aste honetakoa andoaindarrentzat igandean Durangoraino joan bait ziren kategoriako liderran aurka partida jokatzeko. Partida hauetan Euskaldunakoak hazi egiten dira eta partida bikainak jokatzen dituzte, asteburu honetakoa ez zen partida bikaina izan bainan liderrak garaipena eramateko asko izerditu zuen. Partida ez zen batere ondo hasi andoaindarrentzat lehen 10 minutuetan durangarrak 3 aldiz bota bait zuten atera eta 3 jaurtiketak sarean bukatu zuten, 3-0eko markagailua honelako talde baten aurka oso zaila da altxatzea bainan hemen azaldu zen andoaindarren kasta eta lehen zatiko azken 10 minutuetan 2 gol sartzea lortu zuten bi golak Iker "Ramirokuei" Ramirezen paseei esker lortuak izan ziren lehenengoa erratxa bikainean dagoen Iker "Enjuto" Matutek sartu zuen bere geldiezin horietako bati esker eta bigarrena maikel "Pitxbull" Fernandezek bere egurrezko eskuin zangoarekin sartu zuen. Honela atsedenaldira 3-2ko emaitzarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian andoaindarrak erabat kontzientziaturik atera ziren partidari buelta emateko bainan bigarren zatiko lehen minutuetan durangarrak beren laugarren gola sartu zuten kanpoko jaurtiketa bati esker non andoaindarren atezainak ez zuen zorte handirik izan. 4-2koarekin durangarrak baloia ederki mugitu zuten eta bali jabetza beraintzat zen bainan andoaindarrak argi zuten azken 10 mminutuetan dena emango zutela durangarrak presionatzen eta ala izan zen. Kantxa guztian presionatzen hasi zirenean baloia ederki lapurtzen zuten eta aukera anitz izan zituzten bainan ez zuten golik lortu, honela 5 minutu falta zirela portero jokalari taktika erabiltzen hasi ziren eta honako jokaldi batean Maikel "Pitxbull" Fernandezek bere kontuko bigarrena sartu zuen eta markagailua 4-3an jarriz 2 minutu faltan. Bi minutu hauetan hainbat aukera izan ziren bai alde batetik zein bestetik bainan markagailua ez zen mugitu eta partida 4-3koarekin amaitu zen. Hurrengo astean derby bikaina dute andoaindarrek, Astigarragan Gipuzsala taldearen aurka jokatzen bait dute larunbatean arratsasldeko 18:00tan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario