Partida zaila zuten andoaindarrek asteburu honetan beti gaizki eman zaion talde baten aurka nor baino nor aritu behar baizuen, talde hau Elorrioko taldea zen. Elorriokoek lehen partidan Santurtzi taldearen aurka berdintzea lortu zuten eta Euskaldunakoek ez zuten partida irabazterik lortu Inter taldearen aurka. Beraz bi taldeek zuten puntuen premia. Partida oso luze joan zen bi taldeek beren jokoa defentsan oinarritzen bait dute ez dute baloi jabetza gehiegi lantzen. Honela baloi luze batean Oskar "Tigre" Frutosek baloia ederki ipini zion Iñaki "Txikito" Elolari honek etxekoen atea zula zezan, partida ederki jarri zitzaien andoaindarrei. Bainan lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela jokaldi prestatu batean Elorriokoek berdinketaren gola sartzea lortu zuten, benetan gol psikologikoa. Bigarren zatian lokarturik atera ziren andaoindarrak eta 20 segundutan Elorriokoek beren bigarren gola sartu zuten. Gol honek sekulako mina egin zien andoaindarrei eta baloiaren atzetik alderik alde korrika ibili ziren bigarren zati osoan baloia ikutu gabe, ez zuten aukerarik lortzea sortzen eta Elorriokoek joko erraz eta efektibo batekin etekina ateratzea lortu zuen honela partida amaitzeko 3 minutu eta 40 segundu falta zirela markagailuak 4-1ekoa erakusten zuen. Markagailu honek andoaindarrak lur jota utzi zituen eta minutu hauetan lotsagarri aritu ziren eta Elorriokoek egoera hau aprobetxatuz gol bat bestearen atzetik sartzea lortu zuten azken markagailua 8-1ekoa izanez. Bigarren zati negargarria andoaindarrena espero dugu berriz horrelakorik ez pasatzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario