Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2009/02/08

Laskorain Vs. Euskalduna

Gipuzkoarren arteko beste derby bat jokatu zen pasa den asteburuan Tolosako Usabal Kiroldegian, bertan etxeko taldea, hau da Tolosako Laskorain andoaingo Euskalduna taldearen aurka jardun zen nor baino nor. Partidak hainbat fase izan zituen, lehen zatian bi taldeen arteko errespetua izan zen nagusi bi taldeak kantxa erdian arerioaren hutsegite baten zai ziren kontraeraso azkar batean lehen gola sartzeko. Lehen gol hau Andoaindarren alde erori zen Oskar "Latigo" Lasak jokaldi bikaina egin zuen bandatik eta bere erdiraketa Tolosarren defentsa batek bere atean sartu zuen, zortea andoaindarren alde zegoela ematen zuen. Behin gol hau lortu ondoren Laskoraindarrak beren jokoa aurreratu egin zuten eta pare bat aukera izan zituzten, bainan andoaindarren atezainak, Imanol "Armiarma" Mateosek ederki gelditu zituen. Honela lehen zatia 0-1koarekin amaitu zen partida erabat irekita utziaz bi taldeentzako. Bigarren zatian tolosarrak pressing-a egin zuten kantxa osoan bainan haseran ez zuten baloia lapurtzea lortzen honela andoaindarrek Oskar "Latigo" Lasaren bitartez 0-2koa sartzea lortu zuten, partida ondo zihoan andoaindarrentzat. Partida honela zela Laskoraingoek beraien pressing-a estutu zuten eta andoaindarrak ez ziren kapaz baloia jokatuta ateratzeko gai, hala ere etxekoek ez zuten aukerarik sortzen. Bainan lehen zatia zortea andoaindarren alde izan bazen oraingoan Tolosarrek eduki zuten zorte apur hori beraien lehen gola sartzeko, falta jaurtiketa batean baloiak barreran jo eta andoaindarren atezaina erabat salduta utzi zuen eta sare barrura joan zen zuzenean. Gol honek Tolosarrak erabat berpiztu zituen eta bi jokaldi bikainetan beste bi gol sartu zituzten berehala honela markagailua 3-2 jarriaz. Gauzak honela andoaindarrek portero jokalari taktika erabili zuten eta orain arteko partidatan ez bezala oso ondo jokatu zuten egoera hau aukera paregabeak lortuz baina berdinketaren gola ez zen ailegatuko partida amaitzeko minutu terdi falta zen arte. Korner jokaldi batean kanpotik egindako jaurtiketa baten ondoren Tolosar atezainak ez zuen baloia harrapatzea lortu eta hor azaldu zen Jon "Robinxou" San Jose berdinketaren gola sartzeko. Partida 3-3 amaitu zen puntu bikaina andoaindarrentzat Tolosako kantxa zailean lortutakoa, asteburu honetan Bilboko Iturriondo taldea jasoko dute Txintiren mutilek. BIgarren taldeak partida zaila zuen benetan eta 3-2 galdu zuen amaieran, hala ere sailkapeneko lehen postuetan mantentzen dira igoerarako aukera anitzekin.

No hay comentarios: