Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2009/12/13

Euskalduna Vs Aldaz

Izugarrizko giroa bizi zen andoaingo Allurralde kiroldegian pasa den larunbatean, Euskaldunako areto futbol taldeak Lasarteko Clinica Dental Aldaz taldea jasotzen bait zuen ez da beste derby bat bezela oso partida berezia da ze jokalari guztiak aski ezagunak dira beraien artean eta beti partida politak ikusi ahal izaten dira bi taldeak kantxan daudenean. Partida Euskaldunakoek oso ondo planteatu zuten kantxako 3/4etan presio bikain bat eginez Lasartekoak ez bait ziren gai baloia jokatuta ateratzeko gai, ala ere partidako lehen aukera kanpotarrena izan zen bainan etxeko atezainak ederki asmatu zuen baloia gelditzen. Aukera hortatik aurrera talde bakarra ikusi zen kantxan berau aspaldiko aprtez Andoaingo Euskalduna zen, aukerak bata bestearen atzetik sortzen zituen eta denbora kontua zen lehen gola noiz iritsiko zen. Honela Maikel "Pitxbull" Fernandezek korner jaurtiketa batean zorte apur batekin baloia sareratzea lortu zuen, gol honekin andoaindarren nagusitasuna areagotu egin zen eta Oskar "Latigo" Lasak bakarkako jokaldi bikain batean  andoaindarren bigarrena sartzea lortu zuen honela andoaindarrengan berria zen sentsazioa sortuz denboraldian lehenengo aldiz lortu bait zuten bi errentako gola. Errenta hau oso ondo jakin zuten kudeatzen eta Maikel "Pitxbull" Fernandezek bere kontuko bigarrena egin zuen atsedenaldira 3-0koarekin ailegatuz. Bigarren zatian andoaindarrak beren presioarekin jarraitu zuten eta baloi lapurketa azkar bati esker Oskar "Latigo" Lasak bere maisutasuna agertu eta sekulako gol polita sartu zuen, 4-0koarekin eta 15 minutu faltan lasartearrak atezain jokalari taktika erabili zuten eta oso ondo erabili ere markagailuan 4-2 jartzea lortu bait zuten bainan andoaindarren arratsaldea zen eta Ibrahimovic berbera bailitzan gure kantxa ladetik Alvaro "Anglosof" Gilek andoaindarren 5. gola sartzea lortu zuen, lasartearrak erabat etsituz atezain jokalari taktikarekin ajrraitu zuten bainan andoaindarrak ederki defenditu zuten egoera hau eta ez zuten golik sartu eta bi kontraeraso ederrekin David "Patxaka" Andresek bi gol sartzea lortu zuen honela markagailua 7-2koan utziz, andoaindarrek jada beren lehen partida irabazi dute eta espero dugu hemendik aurrera gauzak hobeto joatea, Animo mutilak!!!!

No hay comentarios: