Bigarren itzuliko bigarren partida jokatu zuten andoaingo Euskaldunak eta portugaleteko Jarrilleros taldeek andoaingo allurralde kiroldegian. Buenos Aires-eko Bonbonera bailitzan, jende ugari inguratu zen partida ikustera denak urdiñen alde egon ziren partida osoan animatzen, giro honek andoaindarrak altxa zituen momentu txarretan eta afizioari eskeini zieten partida. Andoaindarrak bereizten dituen ardatza beraien sufritzeko gaitasuna da eta honako partidetan ederki erakusten dute badutela maila sailkapeneko zulo horretatik ateratzeko. Partida ederki hasi zen etxekoentzat Iker "Palomas" Ramirezek izugarrizko gola sartu bait zuen indarrez bigarren zutoinetik sartuta, poztasunak ordea ez zuen asko iraun andoaindarren buruan ze hurrengo bi jokaldietan Portugaletekoek markagailuari buelta eman zioten. Lehen zatiaren amaieran andoaindarrak kantxa osoan presioa egiten hasi ziren eta aukera anitz izan zituzten bainan ez zuten golik sartzea lortzen, honela lehen zatia 1-2koarekin amaitu zelarik. Bigarren zatian talde bakarra izan genuen kantxan hura Andoaingo Euskalduna izan zen, bere afizioak bultzaturik aukerak egin eta egin ibili ziren bigarren zati osoan. Aukerak bai bainan golik ez hiru baloi zutoinera ere bidali zituzten baina hor heldu zen partidako jokaldia etxekoen atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak bere atetik izugarrizko jaurtiketa atera zuen eta kanpotarren atezainak ezin izan zuen ezer egin jaurtiketa honen aurrean honela partida 2-2 ezarriaz. Gol honek justizia egin zion andoaindarren jokoari. Behin berdinleta lortu ondoren hurrengo jokaldian Jon "Robinxou" San Josek baloia moztu eta hor azaldu zen beti erne dagoen Oskar "Latigo" Lasa Robinxouren pasea jaso eta markagailuan 3-2koa ezartzeko. Oraindik 4 minutu falta ziren partida amaitzeko eta Portugaletekoek atezain jokalari teknika erabili zuten berdinketa lortzeko asmoarekin eta horrela ari zirela Alvaro "Angloma" Gilek baloia moztu eta izugarrizko odol hotzarekin Oskar "Latigo" Lasak bere partidako 2.gola sartu zuen honela azken emaitza 4-2 ezarriz. 3 puntu garrantzitsu andoaindarrentzat, bide onetik dijoazte, animo mutilak!!!! BIgarren taldeak partida erreza izan zuen eta argi eta garbi nagusitu ziren 4-0eko emaitzarekin Zarauztarrak taldearen aurka emaitza honi esker sailkapeneko lehen postura igo dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario