Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2009/09/28

Euskalduna Vs Inter

Hasi dute liga gure andoaingo mutilek, lehenbiziko partida etxean jokatzea alde positibotzat hartu daiteke hainbat arrazoiengatik. Hala ere baditu bere alde negatiboak, presioa adibidez, zure ikusleen aurrean partida bikain bat egiteko gogoak burua askotan itsutu egiten du eta ez du pentsatzen uzten.
Kasu honetan andoaindarrak erabat itsu atera ziren kantxara, nahiz eta argi eduki non jarri behar zuten defentsa ez zuten intentsitate puntua aurkitzen eta presioa areagotzen joan zen, Interreko jokalariak ederki egin bait zuten beren lana eta andoaindarrak beren kantxa zatian sartu zituzten, dena horrela zela kornerreko jokaldi bikain batean Interrrekoak beren lehen gola sartzea lortu zuten, andoaindarrak ez zuten behar den intentsitaterik erakutsi eta bigarren zutoinean bakar bakarrik errematatu zuen Interreko jokalariak. Gol honekin andoaindarren gainbera etorri zen eta kantxa erdian baloi bat bestearen atzetik galtzen hasi ziren honela Donostiarrek hainbat aukera garbi eduki zituzten eta beste bi gol sartzea lortu zituzten. 0-3koarekin etorri ziren andoaindarren aukera garbienak baina ez zen etxekoen eguna eta atsedenaldira 0-3koarekin ailegatu ziren. Kategoria honetan horrelako errentari buelta ematea oso zaila da baina andoaindarrak erabat konbentziturik irten ziren bigarren zatian markagailuari buelta emateko. Kantxa osoan izugarrizko presioa egin zuten eta aukerak bata bestearen atzetik eduki zituzten bainan lehenengo gola ez zen heltzen, Interreko gotorlekua zulatzea lortu zuen lehena etxekoen atezaina izan zen Arkaitz "Baxur" Urdapilleta "Coast to Coast" delakoa eginez bere atetik egindako jaurtiketa bati esker alegia. Gol honek andoaindarren morala igo zuen baina Interrekoek kontra bikain batean 1-4koa sartzea lortu zuten. Atezain jokalari taktika erabiltzeko ordua zen eta ederki egin zuten andoaindarrek 30 segundutan 2 gol sartzea lortu bait zuten, lehenengoa David "Txopo" Andres sartu zuen Xabier "Cuco" Berruetaren pase bikain bat aprobetxatuz eta bigarrengoa Xabier "Cuco" Berruetak lortu zuen aurrean baloi bat lapurtu eta ederki bukatu zuen aurkako atezainaren aurrean. Honela 3 minutu falta zirela 3-4ko markagailua jartzea lortu zuten andoaindarrek, berdinketa lortzeko izugarrizko aukerak eduki zituzten bainan ez zuten markagailua mugitzerik lortu, honela partida 3-4 amaituz. Gauza asko daude hobetzeko bainan ziur lortuko dugula.

No hay comentarios: