Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2009/09/16

Aurredenboraldia

Hasi dugu aurredenboraldia, honekin batera etorri dira izerdi hotzak, hanketako oinazeak, txikitoren mareuak eta abar oso luze bat. Euskaldunako bi taldeak batera jardun dugu lehen astean korrika eta bigarren astean korrika eta hain famatu diren aurredenboraldiko lagunarteko partidak jokatzen. Orain denboraldiari ekiteko aste bete falta zaigunean garaia da errefelxio bat egiteko. Jada 5 partida jokatu ditugu, aurtengoan gure Jaxintok pentsatu du partidatarako erritmoa hartzeko modurik egokiena partiduak jokatzea izango dela eta horregatik jokatu ditugu hainbeste partida, gainera astebururako beste bi partida adostuta daude. Hurrengo astean partida hauetan egindako hutsak aztertu eta hobetzeko garaia izango da denboraldiko lehen partida bait dator. Partida hauetako emaitzek ez dute batere axola, kontuan eduki beharrekoak bertan egindako lana eta utzitako sentsazioak izan dira. Gure kasuan lortutako emaitzarik onena berdinketa bat izan, beste 4 partidak galdu ditugu. Ala ere urruti gelditzen da jada Allerruren aurkako 6-0eko emaitza, esan beharra dago taldeak ez zuela batere ondo jokatu partida hura eta hortik aurrera pixkanaka pixkanaka hobetzen joan dela bere jokoa. Bigarren partidan Nazional A-ko Zuzenbide taldea etorri zen andoaina eta nahiz eta atsedenaldira 3-0 eko emaitzarekin joan bigarren zatian behera etorri zen taldea eta azken emaitza 3-3koa izan zen. Hirugarrenean izaten omen da ona bainan oraingoan ez zen ala izan andoaindarrek Tolosako Laskorain taldea bixitatu zuten partida nahiko ongi hasi zen andoaindarrentzat 0-1ekoarekin joan bait ziren atsedenaldira, bigarren zatiaren haseran ordea Tolosarrak erabat partidan sartuta atera ziren eta markagailua iraultzea lortu zuten honela azken emaitza 7-3 izaki. Hiru partida hauek aste berberan jokatu genituen eta hankak pixkat nekatuta genituen hurrengo asterako hau dela eta Jaxintok Gasteizeko Atenea-Ikusnet taldearekin adostu zuen lagunartekoa larunbaterako. Gasteiztarren aurkako partida honetan taldeak sekulako lana egin zuen eta nahiz eta emaitzak ez erakutsi partida oso parekatua izan zen guk bi zutoin jo eta aukera anitz huts egin ondoren beraiek ez zuten barkatu eta 5-2 ko emaitzarekin itzuli ginen. Azken partida aste honetan jokatu dugu Elgoibarko Kenci taldearen aurka, a priori gure ligako faboritoetariko bat, partidako lehen zatia beraiena izan zen erabat bainan bigarren zatirarte ez ziren golak ailegatu bertan andoaindarrak aurreratzea lortu zuten bainan 5 minutu eroetan Elgoibartarrek buelta eman zioten markagailuari , honela partida 1-2 amaituz. Asteburu honetan andoainen urtero jokatzen den torneoan neurtuko ditugu gure indarrak atzerriko herrietatik etorritako talderik onenen aurka, torneo hau adituen artean udarako txanpions-a bezela ezagutzen da. Bertan nor baino nor arituko dira Tolosako Laskorain, Billabonako Lakuntza, Intxaurrondoko Inter eta Andoaingo Euskalduna.

No hay comentarios: