Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2010/04/12

Euskalduna Vs Laskorain

Azkenean jokatu zen Ziklogenesi leherkor hark atzeratutako jardunaldia, partida benetan zaila zuten aurrean andoaindarrek. Andoaingo allurraldera Tolosako Laskorain taldea azaldu zen bere efektibo guztiekin eta mailako lehen postuetan lo egitea ziurtatuko zion garaipen baten bila. Partidaren nondik norakoa andoaindarrek tolosarrei utzi zien eta hauek baloia ederki mugitu zuten eta andoaindarrak alderik alde korrika ibili zituzten baloiaren atzetik hau ia usaindu gabe. Lehen zatian golpe trukaketa bat izan zen bainan nahiz eta bi taldeek zituzten aukerak Laskoraingoek aukera gehiago eta argiagoak sortu zituzten eta hainebste aukeren artean bat sartzea lortu zuten honela atsedenaldira 0-1ko emaitzarekin ailegatu zirelarik. Nahiz eta jokoan ez asko erakutsi andoaindarrak oraindik partidan ziren eta bigarren zatian bere jokoa erakutsiko zutenaren ideiarekin kantxaratu ziren bigarren zatian. Laskoraingoek orduan demostratu zuten zergatik dauden sailkapeneko bigarren postuan eta partidaren jabe egin ziren eta partidaren tempoa ederki eraman zuten. Andoaindarrek kontraeraso txikitan sortzen zuten arrixku apurraz tolosako atezaina arduratzen zen ala ere baloia jabetza ederki menderatu zuten tolosarrek eta denbora kontua zen markagailuko aldea areagotzea, honela korner jokaldi korapilatsu batetan baloia hanka tartetik pasa zitzaion andoaingo atezainari eta 0-2 igoarazi zuten tolosarrek partida amaitzeko 3 minutu falta zirela. Dena horrela atezain jokalari taktika erabili zuten andoaindarrek honela aukera garbiak sortu zituzten bainan batzutan zutoinak eta bestetan kanpoko atezainak andoaindarren ekimena zapuztu zuten. Partida amaitzeko segunduak falta zirela baloi bat galdu zuten andoaingoek kantxa erdian eta atea hutsik zegoela tolosarrek beren 3. gola sartzea lortu zuten. Honela partida 0-3ko emaitzarekin amaitu zelarik.

2010/03/29

Euskalduna Vs. T. Lakuntza

Aste honetan derby ederra ikusteko aukera izan zuten andoainera gerturatutako zaleek, nor baino nor aritu behar bait zuten Andoaingo Euskaldunak eta Billabonako Transportes Lakuntzak. Sailkapenean 13 puntutako diferentzia zegoen baina partida hauetan dena ahantzi egiten da eta hil ala biziko partidak izaten dira normalean. Partida ez zuten ondo hasi andoaindarrek, partidaren nondik norakoa beraiena izan arren kontraeraso eder batean billabonakoek lehen gola azkar sartu zuten honela andoaindarren morala erabat zapuztuz. Gol honen ondoren bi minutu ero eduki zituzen andoaindarrek bainan Billabonakoak ez ziren kapaz izan andoaindarrak erabat apurtzeko eta dena horrela andoaindarrek ederki jositako jokaldi bati esker partida berdintzea lortu zuten Maikel "Pintxbull" Fernandezen gol bati esker, gol honek andoaindarrak erabat berpiztu zituen eta berriz partidaren jabe egin ziren eta oraingoan beren aukerak aprobetxatzen jakin zuten eta bi gol gehiago sartzea lortu zituzten biak Arkaitz " Baxurr" Urdapilletak sartu zituen, bata falta jaurtiketa bortitz bati esker eta beste bere atetik atezain billabonatarra goitik gaindituz. Honela markagailua 3-1 ekoarekin zela atsedenaldira joan ziren bi taldeak. Partida bideraturik zutela ematen zuen bainan andoaindarrak espezialistak dira partidak sufrituz irabazten eta nahiz eta milaka aukera izan ez zuten partida ixtea lortu bigarren zatian eta kontraeraso bikain batean Billabonatarrak 3-2koa jartzea lortu zuten markagailuan honela andoaindarren gorputzetan sekulako beldurra sartuz, andoaindarrak gol honekin ez ziren behera etorri eta aukerak bata bestearen atzetik sortzen zituzten. Bainan argi zegoen ez zela andoaindarren eguna eta baloia zutoinean 4 aldiz lehertu zuten, edozer pasa zitekeen partidan bainan azkenean hainbeste aukeraren artean bat sareratze4a lortu zuten ederki ateratako korner batean Oskar "Latigo" Lasa hortxe azaldu zen bigarren zutoinean markagailuan 4-2koa ezartzeko. Ematen zuen partida hilda zegoela bainan Billabonakoak partidan sartzeko azke aukera izan zuten "Doble penalty" bati esker bainan andoaindarren atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak ederki geratu zuen honela lasaitasuna emanez etxeko taldeari. Billabonatarrek azken esfortzua egin zuten atezain jokalari taktika erabiliz bainan azken segunduan Xabier "Xomo´o!!" Berruetak baloia lapurtu eta andoaindarren 5. gola egin zuen eta partida 5-2ko emaitzarekin bukatu zen. 3 puntu oso garrantzitsu andoaindarrek eskuratutakoak.

2010/03/28

Zarautz Vs. Euskalduna

11-2 Zarauztarren alde, ez dago hitzik partida definitzeko.............................................................................................

Euskalduna Vs. Astraburuko

Txapelketako inflexio puntura iritsi zen pasa den asteburan talde urdiña: gurutzebidean txapelketari eustea edo men egitea, aurkari zuzen-zuzena jasotzen zuten eta. Hau guztia buruan zutela plazaratu ziren Allurralde kiroldegiko kantxara eta kontzentrazio puntua galdu gabe bi taldeek errespetuz ikusten zuten aurkaria. Posizionamendu egokia eta baloijabetza laburren hartu-emana izan zen partidaren hasiera, andoaindarrek Ion “Robinshow” San Joseren bidez sareratutako jokaldia iritsi zen arte. Golak erritmo biziago batean sartu zuen partida eta lehen zatia amaitzear zela, etxeko taldeak seigarren falta burutu zuen, Astraburuko taldeak doble-penalty-a probestuz, banakako berdinketa ipini zuen markagailuan. Talde urdiñak erantzun bikaina eman zion, erditik atera eta lehen jokaldian aurretik baitziren berriz ere Ion “Robinshow” San Joseren golari esker, atsedenaldira 2-1 eko abantailarekin iritsiz.
Bigarren zatiak lehenengoaren berdintasuna islatu behar zuelakoan hasi zen partida. Baina etxeko taldeak partida zeharo hautsi zuen, ederki mugitutako jokaldiei esker Maikel “Tassoti” Fernandez, Ion “Robinshow” San Jose eta Oscar “Titan” Lasak gol bana igo zituzten markagailura 5-1 eko alde garbia erakutsiz etxeko taldearentzat. Astraburuko taldea noraezean zela gol aukera anitzak izan zituen talde urdiñak, baina azkenik Astraburuko taldeak zulatu zuen etxeko porteria eta 5-2koak berpizteko aukera zutela ustearazi zien. Usteak erdia ustela zuela erakutsi zien Ander “Goi-Gerlari” Baldak sareratutako seigarrenak eta, ezintasunean portero-jokalaria atera zutela, Xabier “Killer” Berrueta eta Maikel “Tassoti” Fernandezen golek amaieran islatu zen 8-2 ko emaitza garbiak.
Partidako puntuak ez ezik, gol-averagea ere irabazi zuten asteburu honetan Euskalduna taldekoak eta hasierako inflexio puntuak gorantzako joera erakusten badu ere norantza mantendu beharko dute gure mutilek hurrengo partidetan, asteburu honetan egindako lanak balioa izan dezan. Animo!!

2010/03/08

Concepto Createch Vs Euskalduna

Pasa den asteburuan Andoaingo Euskalduna taldeko mutilak Elgoibar aldera joan behar izan zuten Nazional B mailako liga irabazteko faboritoetariko baten aurkako partida jokatzera, partida oso zaila zen a priori eta Euskaldunakoek argi zeukaten partida bikaina jokatu beharko zutela zerbait positiboa ekarri nahi bazuten Elgoibartik. Partida parekotasun handiarekin hasi zen bainan Elgoibarkoek beren kantxa zatian itxaroten zuten eta andoaindarren pase oker baten zain zeuden kontraeraso azkar batean lehen gola sartzeko. Partida bikain planteatu zuten eta kontraeraso bikain batean erdi erditik sartu zen Elgoibarko jokalaria eta ederki gainditu zuen andoaindarren atezaina markagailuan lehen gola igoarazteko. Gol honen ondoren baloi jabetza eramateko ardura Elgoibarko mutilek hartu zuten eta ederki mugitu zituzten andoaindarrak alderik alde, dena honela partidako epaileek beren azalpena egin zuten eta andoaindarren aurka bi penalty adierazi zituzten, aukera paregabea partida erabat itxita uzteko bainan andoaindarren atezainak Arkatiz "Baxurr" Urdapilletak bi penaltyak gelditu zituen. Epaileek bazuten zeozer buruan eta ez zeuden batere lasai hau dela eta andoaindarren aldeko penalty bat adierazi zuten. Andoaindarrek ez zuten barkatu eta partida berdintzea lortu zuten Oskar "Latigo" Lasak sarturiko gol bati esker. Elgobartarrek berdinketarekin beren kontraeraso bikainak egiten hasi zen berriz ere eta kontraeraso hauetako batean bigarren gola ailegatu zen. Lehen zatia amaitzeko 5 segundu falta zirela partida puskatu zuen jokaldia etorri zen Oskar "Tigrinski" Frutosek baloia argi kendu zion Elgoibarko aurrelariari bainan epaileek ez zuten berdin ikusi eta bigarren txartel horia atera zioten honela andoaindarrek 2 minutu egon beharko zuten jokalari bat gutxiagorekin. Lehen zatia 2-1 koarekin amaitu zern bainan bigarren zatiaren haseran jokalari bat gutxiagorekin Elgoibartarrek oso ondo jokatu zuten eta 3. gola sartzea lortu zuten. Gol honekin oso lasai jokatu zuen etxeko taldeak eta baloi jabetza bikaina erakutsiz andoaindarrak ederki mareatu zituzten eta beste jokaldi bikain batean 4. gola sartu zuten honela markagailua 4-1 utziz, oraindik 10 minutu falta ziren partida amaitzeko bainan Elgoibartarrek ez zioten aukerarik utzi andoaindarrei eta partida 4-1 amaitu zen.

2010/02/22

Euskalduna Vs Santurtzi

Pasa den asteburuan Andoaingo allurralde kiroldegian Nazional B mailako 19. jardunaldiko partida ikusi ahal izan zuten kiroldegira hurbildutako zaleek, partida benetan garrantzitsua, andoaindarrek beraien aurrean sailkapenean puntu berdinekin zuten Santurtzi taldea eduki bai zuten. Partida nola joango zen azkar ikusi zen kantxan andoaindarrek baloi jabetza zuten bitartean Santurtziko mutilak beren kantxan zearo itxita urdiñen akats  baten zain zeuden kontraerasoan ateratzeko eta honela izan ziren lehen bi golak andoaindarren bi hutseiteren ondorioz kontraeraso azkarrak egin zituzten kanpotarrek eta etxekoen sarea bitan zulatzea lortu zuten 10 minutuetan. Gol hauek andoaindarrak esnatu zituzten eta barruko indarrak ateraz minutu batean partida berditnzea lortu zuten Xabier "Xomo´O!!" Berruetak eta Oskar "Latigo" Lasak sarturiko golei esker, lehen zatiko azken 5 minutuak andoaindarrenak izan ziren eta aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten, bainan baloiak ez zuen ate barrura sartu nahi eta Santurtziarrak tinko eusten zieten defentsan beste akats baten zain eta ala gertatu zen lehen zatia amaitzeko minutu bat falta zela Santurtziarrek beste kontraeraso batekin 2-3koa jarri zuten markagailuan honela atsedenaldira ailegatuz. Bigarren zatia ez zen ondo hasi andoaindarrentzat segituan kanpotarrek 2-4koa jarri bait zuten markagailuan, gol honi ordea erantzun azkarra eman zioten andoaindarrek eta Xabier "Xomo´ O!!" Berruetak bere bigarren golarekin markagailua 3-4koarekin utzi zuen. Partidako zati honetan andoaindarrek baloia edukitzen jarraitzen zuten eta aukerak nahiz eta ez oso argiak izan etxekoenak ziren. Dena horrela area barnean Urdiñei eginiko penalty argi bat pitatu gabe gelditu ziren epaileak eta andoaindarrak kexatzen ari zirela aprobetxatuz Santurtziarrek 3-5koa sartu zuten, andoaindarrak gol honek erabat etsitu zituen eta bi minututan beste gol bat jaso zuten honela partida amaitzeko 5 minutu falta zirela emaitza 3-6koa zen Allurralden. Andoaindarrek ordea ez zuten etsi eta 3 minutuetan bo gol sartu zituzten, golegileak berriz ere Xabier "Xomo´O!!" eta Oskar "Latigo" Lasa izan ziren honela partida amaitzeko minutu t´erdiren faltan markagailuak 5-6koa erakusten zuen honela andoaindarrek atezain jokalari taktika erabili zuten baina oraingoan ez zuten zorterik izan eta Santurtziarrek beren kantxatik baloia loratuz beraien 7. gola sartu zuten honela andoaindarren erratxa ona hautsiz eta azken markagailua 5-7koan utziz.

2010/02/08

La Bellota Vs Euskalduna

Hil ala biziko partida jokatu zuten pasa den asteburuan andoaingo mutilek Legazpin La Bellota taldearen aurka, hauek 5 puntu gehiagorekin salbazioaren muga xedatzen dute. Partida hasi bainan lehen epaileek andoaingoen esku utzi zuten partida jokatu ala ez kiroldegiko ittuteak direla eta. Andoaindarrak behin hara joan ez gero jokatu beharra zegoela erabaki zuten. Partida ez zen oso ondo hasi andoaindarrentzat baloi luze batean etxekoen pibot-ak area barnean buelta eman eta etxekoen lehen gola sartzea lortu zuen. Gol honek andoaindarrak esnatu zituen eta jokuari sekulako bizitasuna eman zion honela uakerak bata bestearen atzetik sortuz hauetako batean etxeko defentsaren despiste bat aprobetxatuz Xabier " Xomo´o" Berruetak andoaindarren berdinketaren gola sartu zuen, gol honen atzetik Iñaki "Enbambi" Elolak andoaindarren bigarrena sartu zuen baloia eskuadran ezarriz. Atsedenaldira 1-2ko emaitzarekin ailegatu ziren eta andoaindarrak ziren baloiaren jabe, honek prespektiba onak ematen zizkion andoaindarren entrenatzaileari, horregatik joko taktika ez ikutzea erabaki zuen honela bigarren zatian nahiz eta baloiaren jabetza pixkat galdu andoaindarrek aukera anitz egin zituzten bainan ez zuten Legazpiarren atea zulatzerik lortzen. Eta barkatzen denean................ kornerreko jokaldi batean baloiak Iban "Kaiser" Lopezen hankean jo zuen gero atezainaren eskuan ondoren postean eta azkenik baloiak ate barruan bukatu zuen honela partidan 2-2koa ezarriz. Partidako tentsioa asko igo zen berdinketak ez bait zuen inorrentzako balio dena honela hor azaldu zen berriz ere Xabier " Xomo´o" Berrueta Euskaldunakoei abantaila emateko, honela 2 minutu faltan 2-3ko emaitza zen markagailuan. ) segundu falta zirela markagailua 2-3koa zen eta alboko sakea andoaindarren alde eta hemen dena oker egin zuten andoaindarrek eta  partida amaitzearekin batera jotzen duen bozinak jo zuenean La Bellotakoek beren 3. gola sartu zuten honela partida 3-3 utziz, sentsazio txarrarekin bueltatu ziren andoaindarrak irabazita zegoen partida bat berdindu izanaren zapore mingotxarekin.