Kaixo mutilak hemen naiz berriz ere kronikak betetzeko eta taldearen datu nabarmenenak hemen ezartzeko. Aurten taldean eraldaketa sakon bat egon da iaztik taldea Xabier Berrueta (Golegile nagusia), Iban Lopez (Kaiserra), Oskar (Aitatxito) Frutos eta Arkaitz Urdapilleta (Atezainak) utzi bait dute, lau buruhaundi hauen bajak betetzeko bigarren taldetik 5 jokalari igo dira, Ander Balda (Scholes), Imanol Txorro (Katakrak), Gaizka Dominguez (The Wall), Xabier Carballes (Gol nº100) eta Asier Mendez (Benji Price).
AIpatu gabe ezin utzi taldeak eginiko fitxaketa mediatikoena Kristofer Fernandez (Killerra) ekarri bait dute Euskalduna futbol handiko taldetik. Ea aurten Fernandez Konexion jokaldia askotan ikusten dugun seinale ona izango bait da.
Taldean jarraitzen dutenak Alvaro (Algosof) Gil, Oskar (Latigo) Lasa, Ion (Robinxou) San Jose, Iñaki (Kamikaze) Elola, Alberto (Perfilez ikustezin) Bayon, David (Black-Txaka) Andres, Maikel (Pitxbull) Fernandez eta Imanol (Armi) Mateos izango dira. Horrelako asto kuadrilla bere bidetik eramaten saiatuko direnak Jacinto (Txintiko) Diaz eta Pedro (The Astur) Martinez artzaiak izango dira.
Denboraldia iazkoa bainan hobeto hasi da bigarren jardunaldirako puntu bat lortua bait dugu............. gogoratu iaz 11 partidu egon ginela puntu gabe. Animo mutilak eta gogor aurten denboraldi gogorra izango bait da Nazional A-ko arrastreak direla eta. ANIMOOOOOOOOOOOO!!!!!!!!!!!