Gipuzkoarren arteko derby on batek bezela denetik eduki zuen partida honek, tentsioa, golak, jokaldi polemikoak, eta abar. Bi taldeak berriak dira kategorian bainan bide oso ezberdina jarraitzen ari dira, Elgoibarkoak jada partida ugari irabazi dituzte eta sailkapeneko erdialdean lasai antzean kokaturik ditugu, Andoaindarrak berriz partidak ia irabazi gabeak dira eta sailkapeneko zulo beltzean sarturik ditugu. Bien arteko puntu diferentzia ez zen ezertan nabaritu eta nor baino nor ibili ziren partida osoan zehar. Lehenengo zatia goitik behera andoaindarrena izan zen hainbat gol aukera eginez eta baloiaren jabetza eramanez, hala ere gol aukera asko egin arren bakarra sartzea lortu zuten soilik eta lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela Elgoibartarrek partida berdintzea lortu zuten areaz kanpoko jaurtiketa geldiezin bati esker. Honela atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin joan ziren. Bigarren zatian ordea Elgoibartarrek eraman zuten baloi jabetzaren gehiengoa eta bigarren gol bat sartzea lortu zuten, gol honen ondorioz Euskaldunako mutilak espabilatzen asi ziren eta jokaldi bikainak egin zituzten, baina gola ez zen ailegatzen, halako batean ordea zorte apur batekin Jon "Robinxou" San Josek urdiñen bigarren gola sartu zuen bere partiduko bigarrena baita ere. Binakoarekin partidako tentsioa areagotu egin zen eta epaileek beren agerpena egin zuten, urdiñak ikaragarri zigortu zituzten txartel oriak edozer gauzagatik atereaz, andoaindarrak erabat berotuta zebiltzan eta Elgoibartarrek andoaindarren etsipena handitzeko 3. gola sartu zuten zorte apur batekin ze baloiak sarera sartu baina lehen bi jokalaritan jo zuen. Jada ez zen ia denborarik gelditzen eta atezain jokalari taktika jokatu zuten andoaindarrek, bainan ez zuten ezer lortu soilik elgoibartarrek beren 4. gola sartzea. Gol honek Elgoibartarren jokalari baten erreakzioa sortu zuen eta gure jokalariei "Jodeos" esan zien eskuarekin zeinu zakar bat eginez. Erreakzio honek andoaindarrak erabat atera zituen partidatik eta jokalari bat epaileak kanporatu egin zuen. Partidako azken jokaldian elgoibartarrek beren 5.gola sartu zuten bainan denboraz kanpo izan zen ze baloiak zutoina ikutu baino lehen jada txirrinak denbora agortu zela erakutsi zuen bainan epaileek beren partida borobiltzeko gola ontzat eman zuten.