Santo Tomas egunean jokatu zuen andoaingo Euskalduna taldeak bere aurtego azken partida, partida Bilboko San Ignazio kiroldegian jokatu zen. Partida oso garrantzitsua andoaindarrentzat beren arratxa txarra erabat ahaztekoaukera bikaina bilbotar taldea azken postuan bait dago kokaturik partidari irabazi gabe. Partidaren nondik norakoa andoainarrek bilbotarrei eskeini zieten eta hauek baloia ederki mugitu zuten baina andoaindark ari zeukaten zer egin behar zuten eta bilbotarrek huts bat egiten zuten bakoitzean hanzeuden urdiñak kontraeraso bikainak egiteko, hau dela medio aukera ugari egin zituzten eta huetako batean Iker "Enjuto" Matutek bere eskuin hankarekin egndako geldiezin bati esker Euskaldunakoen lehen gola sarzea lortu zuen. Bilbotarrek baloia denbora asko zuten beraien hanketan bainan sakontasuna falta zitzaien, honela atsedenaldira 0-1 batekoarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian Bilbotarrek kantxa guztian presionatzen zuten eta aukera bikainak izan zituzten, eta noski hainbeste aukeraren artean berdinketaren gola sartzea lortu zuten. Baina hemendik aurrera andoaindarrak beren kasta atera zuten eta bi jokaldi bikainetan Jon "Robinxou" San Josek bi sartzea lortu zuen honela 1-3koa markagailura igoaraziz. Gol hauen ondoren bilbotarrek portero jokalari taktika erabili zuten baina urdiñek ederki itxi zuten defentsa eta patida 1-3koarein amaitu zen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario