Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2008/12/14

Euskalduna Vs. Ortziri Comodon

Pasa den asteburuan Euskaldunako mutilak erbestean jokatu behar izan zuten beren ligako partida Spiningeko marathoia dela eta. Partida Lasarten jokatu zuten azken postuan zen Ortziri bizkaitar taldearen aurka, partida bikaina andoaindarrek beraien autoestima igo zezaten. Partida ederki hasi zen andoaindarrentzat, baloi jabetza eta jokoaren nondik norakoa bait zeraman. Jokaldi eder batean Jon "Robinxou" San Josek gol bikain bat sartu zuen beren egurrezko eskuin hankarekin. Bainan lehen zatia bukatzeko 10 segundu falta zirela andoaindarrek beraien 6. falta egin zuten egin zuten eta doble penaltyari esker Bizkaitarrek partida berdintzea lortu zuten gol psikologikoa benetan andoaindarrak atsedenaldira izugarrizko etsipenarekin ailegatu bait ziren. Bigarren zatia hasi eta segituan Bizkaitarrek andoaindarren atea zulatzea lortu zuten bi jokaldi bitxietan, honela markagailuak 1-3koa erakusten zuen andoaindarren zoritxarrerako. Hemendik aurrera Bizkaitarrak bere kantxa zatian itxi ziren eta nahiz eta andoaindarrak saiau eta saiatu ezin izan zuten golik sartu partida amaitzeko 3 minutu falta ziren arte gol bikaina sartu zuen Haratz "Todoterreno" maritxalarrek bigarren zutoinetik baloia sareratuz. Oraindik 3 minututan denetik gerta daiteke areto futbolean, bainan andoaindarrak dabiltzan bezela ez zen ezer askorik gertatu, aukera batzuk izen zituzten partida berdintzeko bainan ez zituzten beraien aukerak aprobetxatu eta partida garrantzitsu bat galdu zuen 2-3ko emaitzarekin. Honela andoaindarrak deszensoko postuetan sartu dira bainan denboraldi asko geratzen da oraindik postu hau hobetzeko. Bigarren taldeak 1-5eko garaipen bikaina lortu zuen Goizuetako frontoiean 1-5eko emaitzarekin, honi esker andoaindarrak sailkapeneko lehen postuetan dira eta igotzeko aukera ederra dute. Animo Euskaldunaaaaaaaaaaaa!!!!!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios: