Aupa pareja, atzo talde guztia egon ginen interneten sartu eta atera ea zenbateko zigorra jasotzen zenuten bakoitzak eta gure etsipenerako aurreikuspen okerrenak bete ziren. Kaiser 2 partida eta Latigo 3 nik uste gure desadostasuna erabatekoa dela, ez bait genuen horrelakorik inundik merezi. Idatzi hau bi taldekide hauei zuzendurik doa beraien animoa gora etortzeko eta guretzat ezinbestekoak direla esateko, bai jokalari bezela zein pertsona bezela. Partida hauetan nabarituko dugu beraien falta bainan gaudenak aurrera atera behar dugu egoera zail hau, ziur nago lortuko dugula. Nahiko genuke Kaiser eta Latigo partiduetan animatzen egotea talde bat garela erakusteko eta bereiei eskeintzeko gure garaipenak. Animo mutilak taldea zuekin dago eta Gora Euskalduna!!!!! Partida hauetan erakutsiko dugu nor garen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario