Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2009/02/15

Euskalduna Vs Iturriondo


Salbazio bidean partidu garrantzitsua jokatu zuen Andoaingo Euskaldunak pasa den larunbatean andoaingo allurralde kiroldegian, aurrean Bilboko Iturriondo talde zaila zuten. Lehen itzulian markagailua 6-0ekoa izan zen Bilbotarrentzat eta andoaindarrak oso mindurik zeuden eta hauei beren joko guztia erakutsi nahi zieten larunbateko partidan. Lehen zatia errespetu haundiz jokatu zen baloi jabetza portzentaia hantzekoa izan zen bi taldeentzat, hala ere aukera garbienak andoaindarren aldekoak izan ziren bainan markagailua ez zen mugitu lehen zati honetan honela bigarren zatirako partida erabat irekita utziaz. Bigarren zati honetan bi taldeek errespetua aldaqgeletan utzi zuten eta partidaren bila joan ziren, oraingoan aukerak bi taldeentzat ziren oso garbiak gañera bainan bi taldeetako atezainek ederki gelditu zituzten aukera hauek, hala ere bigarren zatiaren erdialdera Jon "Robinxou" San Joseren magia azaldu zen eta areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikain bati esker 1-0ekoa ezarri zuen markagailuan. Poztasunak ordea ez zuen asko iraungo andoaidnarren aulkian ze Iturriondoko jokalari batek kantxa erdian eskuarekin aprobetxatuz baloia lapurtu eta Arkaitz "Bonbas" Urdapilleta etxeko atezainaren aurrean bakar bakarrik geratu zen eta jaurtiketa eder bati esker 1-1ekoa ezarri zuen markagailuan. Emaitza hau ez zen inorrentzako batere ona, hau dela eta jokoaren intentsitatea igo zen aukerak bi taldeek zituzten bainan Euskaldunakoak izan ziren berriz ere gola sartzen lehenak Jon "Robinxou" San Josek bigarren zutoinera eginiko jaurtiketa bati amaiera ezinobea eman zion Maikel "Pitxbull" Fernandezek, honela markagailua 2-1 jarri zen andoaindarrentzat. Dena horrela zela Bilbotarrek portero jokalari taktika ezarri zuten kantxan bainan Txinti eta Pedrinen mutilek ederki defenditu zuten egoera hau eta Oskar "Latigo" Lasak baloi bat moztu eta porteria hutsarekin Euskaldunakoen 3. gola sartu zuen honela 28 segundu falta zirela 3-1eko emaitza jarri zuen markagailuan. Andoaindarrak ordea ez dira gai partida bat sufritu gabe irabazteko gai eta 18 segundu falta zirela Bilbotarrek 2. gola sartu zuten. 18 segundu hauetan Urdiñak espabilatu egin ziren eta defentsan fin ibili ziren honela bukaerararte markagailua mantenduz, 3-2 bukatu zen partida beste hiru puntu bikain andoaindarrentzat zulotik atera eta arnas pixkat hartzeko balio dutenak, ea erratxak jarraitzen duen!!! Bigarren taldeak partida erraxa izan zuen eta arazorik gabe irabazi zion 10-2 Xaguaclub.com taldeari, goiko postuetan mantentzen dira ea igoera fasea jokatzeko gai diren animo mutilak!!!

2009/02/08

Laskorain Vs. Euskalduna

Gipuzkoarren arteko beste derby bat jokatu zen pasa den asteburuan Tolosako Usabal Kiroldegian, bertan etxeko taldea, hau da Tolosako Laskorain andoaingo Euskalduna taldearen aurka jardun zen nor baino nor. Partidak hainbat fase izan zituen, lehen zatian bi taldeen arteko errespetua izan zen nagusi bi taldeak kantxa erdian arerioaren hutsegite baten zai ziren kontraeraso azkar batean lehen gola sartzeko. Lehen gol hau Andoaindarren alde erori zen Oskar "Latigo" Lasak jokaldi bikaina egin zuen bandatik eta bere erdiraketa Tolosarren defentsa batek bere atean sartu zuen, zortea andoaindarren alde zegoela ematen zuen. Behin gol hau lortu ondoren Laskoraindarrak beren jokoa aurreratu egin zuten eta pare bat aukera izan zituzten, bainan andoaindarren atezainak, Imanol "Armiarma" Mateosek ederki gelditu zituen. Honela lehen zatia 0-1koarekin amaitu zen partida erabat irekita utziaz bi taldeentzako. Bigarren zatian tolosarrak pressing-a egin zuten kantxa osoan bainan haseran ez zuten baloia lapurtzea lortzen honela andoaindarrek Oskar "Latigo" Lasaren bitartez 0-2koa sartzea lortu zuten, partida ondo zihoan andoaindarrentzat. Partida honela zela Laskoraingoek beraien pressing-a estutu zuten eta andoaindarrak ez ziren kapaz baloia jokatuta ateratzeko gai, hala ere etxekoek ez zuten aukerarik sortzen. Bainan lehen zatia zortea andoaindarren alde izan bazen oraingoan Tolosarrek eduki zuten zorte apur hori beraien lehen gola sartzeko, falta jaurtiketa batean baloiak barreran jo eta andoaindarren atezaina erabat salduta utzi zuen eta sare barrura joan zen zuzenean. Gol honek Tolosarrak erabat berpiztu zituen eta bi jokaldi bikainetan beste bi gol sartu zituzten berehala honela markagailua 3-2 jarriaz. Gauzak honela andoaindarrek portero jokalari taktika erabili zuten eta orain arteko partidatan ez bezala oso ondo jokatu zuten egoera hau aukera paregabeak lortuz baina berdinketaren gola ez zen ailegatuko partida amaitzeko minutu terdi falta zen arte. Korner jokaldi batean kanpotik egindako jaurtiketa baten ondoren Tolosar atezainak ez zuen baloia harrapatzea lortu eta hor azaldu zen Jon "Robinxou" San Jose berdinketaren gola sartzeko. Partida 3-3 amaitu zen puntu bikaina andoaindarrentzat Tolosako kantxa zailean lortutakoa, asteburu honetan Bilboko Iturriondo taldea jasoko dute Txintiren mutilek. BIgarren taldeak partida zaila zuen benetan eta 3-2 galdu zuen amaieran, hala ere sailkapeneko lehen postuetan mantentzen dira igoerarako aukera anitzekin.

2009/02/01

Euskalduna Vs Jarrilleros

Bigarren itzuliko bigarren partida jokatu zuten andoaingo Euskaldunak eta portugaleteko Jarrilleros taldeek andoaingo allurralde kiroldegian. Buenos Aires-eko Bonbonera bailitzan, jende ugari inguratu zen partida ikustera denak urdiñen alde egon ziren partida osoan animatzen, giro honek andoaindarrak altxa zituen momentu txarretan eta afizioari eskeini zieten partida. Andoaindarrak bereizten dituen ardatza beraien sufritzeko gaitasuna da eta honako partidetan ederki erakusten dute badutela maila sailkapeneko zulo horretatik ateratzeko. Partida ederki hasi zen etxekoentzat Iker "Palomas" Ramirezek izugarrizko gola sartu bait zuen indarrez bigarren zutoinetik sartuta, poztasunak ordea ez zuen asko iraun andoaindarren buruan ze hurrengo bi jokaldietan Portugaletekoek markagailuari buelta eman zioten. Lehen zatiaren amaieran andoaindarrak kantxa osoan presioa egiten hasi ziren eta aukera anitz izan zituzten bainan ez zuten golik sartzea lortzen, honela lehen zatia 1-2koarekin amaitu zelarik. Bigarren zatian talde bakarra izan genuen kantxan hura Andoaingo Euskalduna izan zen, bere afizioak bultzaturik aukerak egin eta egin ibili ziren bigarren zati osoan. Aukerak bai bainan golik ez hiru baloi zutoinera ere bidali zituzten baina hor heldu zen partidako jokaldia etxekoen atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak bere atetik izugarrizko jaurtiketa atera zuen eta kanpotarren atezainak ezin izan zuen ezer egin jaurtiketa honen aurrean honela partida 2-2 ezarriaz. Gol honek justizia egin zion andoaindarren jokoari. Behin berdinleta lortu ondoren hurrengo jokaldian Jon "Robinxou" San Josek baloia moztu eta hor azaldu zen beti erne dagoen Oskar "Latigo" Lasa Robinxouren pasea jaso eta markagailuan 3-2koa ezartzeko. Oraindik 4 minutu falta ziren partida amaitzeko eta Portugaletekoek atezain jokalari teknika erabili zuten berdinketa lortzeko asmoarekin eta horrela ari zirela Alvaro "Angloma" Gilek baloia moztu eta izugarrizko odol hotzarekin Oskar "Latigo" Lasak bere partidako 2.gola sartu zuen honela azken emaitza 4-2 ezarriz. 3 puntu garrantzitsu andoaindarrentzat, bide onetik dijoazte, animo mutilak!!!! BIgarren taldeak partida erreza izan zuen eta argi eta garbi nagusitu ziren 4-0eko emaitzarekin Zarauztarrak taldearen aurka emaitza honi esker sailkapeneko lehen postura igo dira.

2009/01/25

Gipuzsala Vs. Euskalduna

Derby polita ikusi zuten pasa den larunabtean Astigarragara gerturatu ziren zaleak, denetik egon zen, golak, jokalari kaleratuak, faltak, penaltyak, polemmikak.... Baina nabarmendu behar dena jokalarien arteko giro ona behin partida amaitu eta gero denak mirestu zuten arerioaren jokoa. Partida ez zen oso ondo hasi andoaindarrentzat kantxa erdian galdutako baloi bati esker eta kontraeraso bikain batekin Astigarragakoek 1-0koa jarri zuten markagailuan. Andoaindarrak ordea lehen zatia amaitzeko 5 minutu falta zirela kantxa osoko presio bat ezarri zuten, honela baloi bat lapurtu eta Oskar "Latigo" Lasak bakarkako jokaldi bikain batean andoaindarren berdinketaren gola igo zuen markagailura. Atsedenaldira honela Gipuzsala 1- Euskalduna 1. Bigarren zatian oi den bezala andoaindarrak pixkat lokartuta atera ziren eta Gipuzsalakoak egin ziren baloiaren jaun eta jabe, nagusitasun hau ordea 3 minutukoa izan zen andoaindarrak esnatu ziren arte, behin esnatuta andoaindarrak Gipuzsalakoen atera behin eta berriro ailegatu ziren baina falta baten bitartez lortu zuten 2. gola andoaindarren atezainak Arkaitz "Bonbas" Urdapilletak maixuki Astigarragakoen barrera ekidin zuen eta gol bikaina sartu zuen. 1-2koarekin andoaindarrek bi aukera oso garbi eduki zituzten partida hiltzeko bainan ez zituzten aprobetxatu. Ondoren urdinen jokalari baten kanporaketa egon zen eta Gipuzsalakoek ederki maneiatu zuten egoera eta 20 segundutan berdinketaren gola sartu zuten. Behin 2-2koarekin partida erabat puskatu zen eta andoaindarrek bi kontraerasotan baloia galdu zuten eta baloi galera hauek Astigarragakoek ez zituzten barkatu eta 4-2koa jarri zuten markagailuan ala ere partida amaitzeko 5 minutu falta zirela penalty baten bitartez Arkaitz "Bonbas" Urdapilletak 4-3koa ezarri zuen markagailuan. 5 minutu hauetan astigarrakoak jo ta fuego ibili ziren defentsan eta andoaindarrek ezin izan zuten partida berdindu honela partida 4-3 amaituz. Bigarren taldeak izugarrizko garaipena lortu zuen 6-1 honela sailkapenean lehen itzulia 2. postuan amaitu dute mailaz igotzeko aukera anitzekin.

2009/01/18

Sasikoa Vs. Euskalduna

Irteera zaila benetan aste honetakoa andoaindarrentzat igandean Durangoraino joan bait ziren kategoriako liderran aurka partida jokatzeko. Partida hauetan Euskaldunakoak hazi egiten dira eta partida bikainak jokatzen dituzte, asteburu honetakoa ez zen partida bikaina izan bainan liderrak garaipena eramateko asko izerditu zuen. Partida ez zen batere ondo hasi andoaindarrentzat lehen 10 minutuetan durangarrak 3 aldiz bota bait zuten atera eta 3 jaurtiketak sarean bukatu zuten, 3-0eko markagailua honelako talde baten aurka oso zaila da altxatzea bainan hemen azaldu zen andoaindarren kasta eta lehen zatiko azken 10 minutuetan 2 gol sartzea lortu zuten bi golak Iker "Ramirokuei" Ramirezen paseei esker lortuak izan ziren lehenengoa erratxa bikainean dagoen Iker "Enjuto" Matutek sartu zuen bere geldiezin horietako bati esker eta bigarrena maikel "Pitxbull" Fernandezek bere egurrezko eskuin zangoarekin sartu zuen. Honela atsedenaldira 3-2ko emaitzarekin ailegatu ziren. Bigarren zatian andoaindarrak erabat kontzientziaturik atera ziren partidari buelta emateko bainan bigarren zatiko lehen minutuetan durangarrak beren laugarren gola sartu zuten kanpoko jaurtiketa bati esker non andoaindarren atezainak ez zuen zorte handirik izan. 4-2koarekin durangarrak baloia ederki mugitu zuten eta bali jabetza beraintzat zen bainan andoaindarrak argi zuten azken 10 mminutuetan dena emango zutela durangarrak presionatzen eta ala izan zen. Kantxa guztian presionatzen hasi zirenean baloia ederki lapurtzen zuten eta aukera anitz izan zituzten bainan ez zuten golik lortu, honela 5 minutu falta zirela portero jokalari taktika erabiltzen hasi ziren eta honako jokaldi batean Maikel "Pitxbull" Fernandezek bere kontuko bigarrena sartu zuen eta markagailua 4-3an jarriz 2 minutu faltan. Bi minutu hauetan hainbat aukera izan ziren bai alde batetik zein bestetik bainan markagailua ez zen mugitu eta partida 4-3koarekin amaitu zen. Hurrengo astean derby bikaina dute andoaindarrek, Astigarragan Gipuzsala taldearen aurka jokatzen bait dute larunbatean arratsasldeko 18:00tan.

2009/01/11

Euskalduna Vs. Goierri

Hil ala biziko partida jokatu zen pasa den larunbatean andoaingo allurralde kiroldegian, sailkapeneko azken postuetan kokaturik dauden bi talde ibili ziren nor baino nor. Etxekoak 7 punturekin azken bigarren postuan kokaturik zeuden eta Kanpotarrak, hau da, Goierri taldea bi postu gorago 9 punturekin. Puntu behar larria zuten bi taldeek baina partida hauetan beharrezko izaten den kasta atera zuten urdiñak eta partidua bereganatu zuten. Lehen zatiaren haseran andoaindarrak ez ziren oso ondo atera partidara eta lehen aukera garbiak Goierritarrentzat izan ziren, egoera honek andoaindarren hutsartea ekarri zuen eta hutsarte honetatik aurrera askoz ere gehiago zentratu ziren defentsan eta Goierritarren erasoa erabat kontrolatu zuten, behin defentsan gogor eutsiz erasorako garaia iritsi zen eta ohr azaldu zen taldeko killer-a Jon "Robinxou" San Jose bi jokaldi bikainetan bi gol sartzea lortu bait zuen, honela atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin ailegatu ziren eta andoaindarrek emandako itsura oso ona zen. Bigarren zatiaren haseran normalean andoaindarrek beren eromenerako izaten diren 5 minutu izaten dituzte eta hau jakinda jokalari guztiak batu ziren hau gerta ez zedin, ederki asmatu ere 5 minutu hauetan jokaldi bikainak eginez lehenik Iker "Enjuto" Matutek kornerreko jokaldi batetik eta Maikel "Pitxbul" Fernandezek izugarrizko gol eder batekin andoaindarrentzat bi gol gehiago sartu zituzten markagailua 4-0 jarriz. Markagailu honekin defentsa lan gogorra gelditzen zen oraindik eta ederki aguantatu zuten bainan partida amaitzeko 8 minutu falta zirela Goierritarrek 2 gol sartu zituzten 2 minututan, honek andoaindarrak kokilduko zituela zirudien bainan ez egun hori urdiñena zen eta Jon "Robinxou" San Josek beste bi gol egin zituen bere POKERRA biribilduaz eta partiduko MVPetako bat bilakatu zen. Behin 6-2koarekin taldeko atezainari tokatu zitzaion, Imanol "Armiarma" Mateosek izugarrizko geldituak egin zituen, hauen artean doble penalty bat eta penalty bat ere gelditu zituen andoaindarren atea oso ondo zainduta zegoela erakutsiz eta partiduko bigarren MVPa bilakatuz. Honela partida amaitzeko 2 minutu falta zirela Goierritarren 3.gola ailegatu zen bainan minutu bat beranduago Joxan "Eros" Garciak doble penalty baten bidez urdiñen 7.gola sartu zuen honela partidako emaitza 7-3koa izan zen Euskaldunakoen alde emaitza honekin arnas pixkat hartzen dute andoaindarrek bainan ezin dute batere despistatu. Bigarren taldeak partida zaila jokatu zuen Urritza jatetxearen aurka eta 3-3ko markagailuarekin ailegatu ziren bukaerara bainan partida amaitzeko 5 minutu falta zirela Haratz "Todoterreno" Maritxalarrek andoaindarren 4. gola sartu zuen, hau dela eta andoaindarrak lehen postuetan kokaturik dira sailkapenean 4-3ko emaitza honi esker.

2009/01/08

LANERA BUELTA

Eguberriak pasa direla, elurra mara mara hari duela, Palestinatarrak ezin bizi dabiltzala, albiste hauetaz aparte errutinara buelta dugu albiste nagusia Euskalduna taldean. Jaxin entrenatzaileak astean entrenamentu bat gehiago sartzea erabaki du, entrenamentu hau erabat fisikoa izango da. Hau ikusita pentsatu beharko dugu denboraldi amaieran marathoien bat egitea eta ez ohitura den bezela parranda itzela botatzea. Eguberritan bi laguntasunezko partida jokatu ditugu bietan garaipena lortuz lehenengoa Anoetako Gazte Asanbladaren aurka eta bigarrena Inter-Upv taldearen aurka. Taldeak utzitako sentsazioak onak izan dira bainan sentsazio on hauek ligan erakutsi behar ditugu eta burua erabat zentratu hurrengo partidan, guretzat hil ala bizikoa bait da Goierriren aurkako partida. Etxean jokatzen dugula erakutsi behar dugu eta partidaren nondik norakoa eramaten saiatu behar dugu, honekin batera defentsa gogor eta on bat eginez gero partida irabazteko hainbat aukera izango ditugu. Olentzerok fitxaje pare bat ekarri dizkigu eta saiatu behar dugu denen artean fitxaje berri hauek taldean sartzen, ez da zaila izango aspaldiko ezagunak bait dira biak Imanol "Muro" Rodriguez eta Axi "Aitatxo" Peral. Oso garrantzitsuak izango dira fitxaketa hauek eta denak batera jarraitu behar dugu denboraldiko helburua lortzeko, hau da, maila mantentzea.


ONGI ETORRI BIEI ETA ANIMO EUSKALDUNAAAA!!!!!