Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2008/10/06

Jarrilleros Vs. Euskalduna

Partida zaila zuten andoaindarrek jardunaldi honetan, Portugaleteraino bidaiatu bait zuten hango Jarrilleros taldearen aurka aritzeko nor baino nor. Bizkaitar taldea mailan esperientzia handia duen talde gogorra da eta ez da errexa han puntuak lortzea. Andoaindarrak baja batzuekin azaldu ziren kantxara eta lan fisiko bikaina egin behar izan zuten partida osoan maila emateko. Inoiz ez zuten jokatu Portugaleten andoaindarrek eta ederki ordaindu zuten kantxa ez bait zuten ezagutzen eta oso irrixtakorra zen, honela andoaindarren jokoa erabat baldintzatuz. Dena den Andoaindarrak ederki hasi zuten partida 0-1 kontraeraso bikain batean Portugaletekoek beren atean sartu zuten Urdiñen lehen gola. Partida ein batean kontrolpean zutela ematen zuen bainan bi jokaldi azkarretan Jarrilleros taldekoek markagailuari buelta eman zioten eta partidaren nondik norakoa beren aldera eraman zuten. Lehen zatia amaitzear zegoela andoaindarrek kasta atera eta partida berdintzea lortu zuten Iker "Krusaito" Ramirezen jaurtiketa bati esker. Honela 2-2koarekin atsedenaldira joan ziren bi taldeak. Bigarren zatian ordea ez zuten espabilatzeko denborarik ere izan Bizkaitarrek bi gol sartu bait zituzten izugarrizko bi jaurtiketei esker, hauen aurrean Arkaitz "Bonbas" Urdapilletak ezin izan zuen ezer egin, honela markagailua 4-2 jarri zen etxekoen alde. hemendik aurrera andoaindarrak saiatu arren ez zuten golik sartzea lortzen eta 5 minutu falta zirela portero jokalari taktika erabiltzea agindu zuen Jaxin misterrak. Bainan arbitroak bere azalpena egin zuen partidan eta Iban "Kaiser" Lopezi aurakri batek baloia lapurtu zion bainan ostikada argi bat emanez, hau arbitroak ez zuen ikusi eta bizkaitarrak urdiñen atezainaren aurrean 3 jokalarirekin agertu ziren honela 5-2 koa ezarriz. Partida jada amaiturik zegoen eta beste jokaldi batean bizkaitarrek baloia lapurtzea lortu zuten eta atea hutsik zegoenez azken gola sartu zuten, honela azken markagailua 6-2an utziz.

ANIMO EUSKAL!!! Aste honetan izugarrizko derbya Allurralde kiroldegian Tolosako Laskorain taldearen aurka.

No hay comentarios: