Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2008/10/13

Euskalduna Vs Laskorain

Derby ikaragarria ikusteko aukera izan zuten Andoaingo Allurralde Kiroldegira gerturatu ziren areto futboleko zaleek pasa den larunbat honetan. Bertan puntuen behar handia zuten bi talde nor baino nor aritu bait ziren Allurraldeko Kantxan, andoaingo Euskalduna eta Tolosako Laskorain taldeak, aski ezagunak bi taldeetako jokalariak eta hainbatetan elkarren aurka aritutakoak. Partida zaila Andoaindarrentzat Ikastolakoek talde bikaina osatu bait dute eta iaz hirugarren postuan gelditu ondoren marka hori hobetzeko jokatzen dute aurten. Partida andoaindarrentzat ederki hasi zen hasi eta ia berehala lehen gola sartu bait zuten jokaldi bikain batean bigarren zutoinean Jon "Robinxou" San Josek erremataturiko baloi bati esker. Markagailua alde zutela jokoaren nondik norako guztia Tolosakoek eraman zuten eta andoaindarrak kontraerasoan ateratzen ziren arrixkua eginez, baina estrategiako jokaldi batean Laskoraindarrek partida berdintzea lortu zuten eta nahiz eta gero aukerak izan 1-1ekoarekin ailegatu ziren atsedenaldira. Bigarren zatian Laskoraindarrak partidan gehiago sartuta irten ziren eta partidaren nondik norakoa ederki eramaten jakin zuten, baina ala ere bigarren gola beste estrategia jokaldi batean sartu zuten bigarren zutoinean bakarrik errematatuz. Gol honen ondoren Tolosakoek beste 3.gol bat sartzea lortu zuten zorte apur batekin andoaindarren jokalari batek baloia area barrutik atera zuen eta bere bidean Laskoraingo jokalari batek hanka jarri eta baloia barrura sartu zuen. Honela partida 1-3 zioala dena esanda zegoela ematen zuen bainan bi jokaldi bikanei esker, bigarren jokaldian zorte apur batekin, Haratz eta Abadiak gol banarekin markagailua 3-3 jarri zuten honela berriz Euskalduna taldea partidan sartuz. Bainan gol honen ondoren Tolosakoek "tiempo muerto" bat eskatu zuten, honela andoaindarren joko bizia pixka bat baretuz, hau aprobetxatuz izugarrizko jokaldi bati esker partida amaitzeko 1,5 minutu gelditzen zirela Laskoraindarrek 4. gola sartu zuten eta jada euskaldunakoak erabat erasoan zirela segundu baten faltan 5. gola etorri zen 3-5 amaituz, esan beharra dago azken minutuetan Tolosako atezainak eginiko geldituak. 3.mailako taldeak ordea Elgoibarren partidu kaxkarraeginostean 4-2 galdu zuen, horibai irabazten has ziren 0-2 bainan goizeko orduak eta beste faktore batzuk direla eta ezin izanzuten emaitza mantendu.

No hay comentarios: