Pasa den asteburuan andoaingo mutilak bilboko Txurdinaga auzoraino joan behar izan zuten Nacional Bko laugarren jardunaldiko partida jokatzera, partida zaila benetan talde bizkaitarrak orain arte jokaturiko partida guztiak irabazi bait ditu. Partida hasera ona eduki zuen euskaldunak baina Iturriondo taldeko defentsa oso ondo kokaturik zegoen eta ezin izan zuten golik sartu nahiz eta aukera ugari izan. Lehen zatia amaitzeko 40 segundu falta zirela sartu zuen Iturriondok bere lehen gola eta 20 segundu beranduago bigarrena, honela atsedenaldira 2-0 koarekin ailegatu ziren. Azken unean sarturiko bi gol hauek min handia egin zien Euskaldunako mutilei eta morlaki bigarren zatia ez zuten batere ondo hasi, Iturriondoko mutilak markagailua alde zutela ikusirik defentsan zentratu ziren eta kontra bikain batzuekin gol gehiago sartzea lortu zuten, honela azkenean partida 6-0 emaitzarekin amaitu zen eta andoaindarrak zulo beltzean sarturik jarraitzen dute puntu bat soilik eskuratu bait dute 4 partidatan. Animo mutilak hurrengoan izango da eta!!!! Kronika partidan egon zan batek egiten badu bidaltzeko ta jarrikot.
1 comentario:
Animo mutilak!! Hortik banda asko zeok eta zuek Andoainen eutsi behar diozue kategoriari. Etxean fuerte eta etxetik kanpo "si kae algo, bienbenido sea"!!!
Hau hasi besteik eztek in!! Animo!!
Publicar un comentario