Nazional B-ko azken partida jokatu zen pasa den asteburuan Allurralde kiroldegian, astean zehar izandako albisteak direla eta partida zearo garrantzitsua bihurtu zen. Astean zehar egunkarietan azaldu zenez Nazional A-tik jetxi zen UPV talde donostiarrak ez du datorren denboraldian Nazional B ligaxkan aritzeko intentziorik honela Nazional B-tik Euskal ligara jetxiera postuak 5 etik 4 izatera pasatzen zirelarik. Dena horrela Euskaldunakoak irabaztea besterik ez zuten, partida irabazi ezkero maila mantenduko bait zuten. Oriokoek ez zuten ezer jokoan bainan argi ikusi zen partidan zehar partida irabaztea besterik ez zutela buruan. Partida andoaindarren nagusitasunarekin asi zen, kanpotarrak beren kantxa erdian baloia noiz lapurtuko zain zeuden bitartean. Honela andoaindarrek baloi bat kantxa erdian galdu zuten eta zorte apur batekin Oriotarrek beren lehen gola sartzea lortu zuten, andoaindarrak behera ez ziren etorri eta aukerak bata bestearen atzetik sortu zituzten bainan Orioko atezainak sekulako geldituak eginez markagailua 0-1koarekin mantendu zuen atsedenaldirarte. Atsedenaldiaren ondoren andoaindarrak erabat motibatuta atera ziren denek argi zuten partida irabazi behar zela eta ez zegoela beste aukerarik hau dela eta kantxa osoan sekulako pressing-a egiten asi ziren honela aukerak bata bestearen atzetik eta azkenean Xabier " Xomo´o!!" Berruetak partida berdintzea lortu zuen eta segituan David " Patxakas" Andresek markagailuari sekulako buelta eman zion 2-1 ekoa ezarriz. Oriotarrak ordea ez ziren konformatu eta partida 4 minutu falta zirela berdintzea lortu zuten. 3 minutu geratzen zirela ordea han azaldu zen berriro ere Xabier "Xomo´O!!" Berrueta aurtengo andoaindarren pitxitxia korner jokaldi batean baloia bultzatuz markagailua 3-2 ezarri zuen, dena horrela Oriotarrek beren defentsa aurreratu zuten berdinketaren golaren bila baina hemen azaldu zen Oskar "Latigo" Lasa andoaindarrei lasaitasuna eman zien gola sartuz, honela partida 4-2 bukatu zen andoaindarren alde honela andoaindarrek maila mantentzen dutelarik in extremis. Agurren partida ere izan zen aurten Xabier "Xomo´O!!" Berruetak, Iban "Kaiser" Lopezek eta Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak taldea uzten bait dute, beti izango ditugu gogoan animo!!!
Vistas de página en total
2010/05/24
2010/05/17
Iturriondo Vs Euskalduna
Igande goizean jokatu zuten andoaindarrek nazional Bko 29. jardunaldiko partida, oraingoan Bilbora joan behar izan zuten Iturriondo taldearen aurka aritzeko. Partida benetan zaila, nahiz eta Bilbotarrek ez zuten ezer jokoan sailkapeneko 4. postuan kokaturik dira eta ederki mugitzen dute baloia. La Bellota taldearen emaitza jakinda andoaindarrei irabaztea besterik ez zitzaien geratzen maila mantendu nahi bazuten. Partida ez zen oso ondo asi andoaindarrentzat Iturriondokoek izugarrizko lasaitasunarekin jokatzen bait zuten baloia eta andoaindarrak noraezean ibili ziren lehen minutuetan, gainera kanpotik egindako jaurtiketa bati esker lehen gola sartzea lortu zuten etxekoek honela markagailua 1-0 ezarriz. Markagailu honek andoaindarrak are eta urduriago jarri zituen eta hau jokoan nabaritu zen, kantxa erdian galduriko bi baloiri esker Iturriondokoek bi gol gehiago sartzea lortu bait zuten honela 3-0eko markagailua ezarriz. Emaitza hoenkin andoaindarrek dena galdua zuten eta erasora joan ziren beldurrik gabe eta hauen minuturik hoberenak ailegatu ziren hainbat aukera eginez, bainan ez zuten baloia sareratzea lortu honela atsedenaldira 3-0koarekin ailegatuz. Bigarren zatian argi zuten andoaindarrek gol batekin partidan sartzeko aukera izango zutela eta erasora jo zuten lehen minututik, aukerak sortzen ziren bainan batzutan atezainak eta bestetan punteria txarrak zapuzten zituzten aukera hauek, dena horrela partida amaitzeko 7 minutu faltan atezain jokalari taktita erabiltzea erabaki zuten eta bestetan ez bezala andoaindarrek ez zuten jakin taktika hau erabiltzen jakin eta BIlbotarrek bi baloi lapurtu eta gero beste bi gol sartzea lortu zuten honela 5-0eko emaitzarekin amaitu zelarik partida. Emaitza honekin sailkapenean 12. postuan dira andoaindarrak bainan aurten Nazional Ako jetxierengatik nazional Bn mantzentzeko postua 11.a da eta jardunaldi baten faltan andoaindarrek ez dute aukerarik postu hori lortzeko beraz albiste berriren baten zain geratzen dira eta hurrengo astean azken jardunaldian 12. postu hau konfirmatzeko aukera izango dute Orioko taldearen aurka andoainen larunbatean 18:00tan.
2010/05/12
IBOREN BIZITZAKO GOLA!!!!
Badira hainbat hilabete gure taldeko Kaiserrak bere bizitza aldatzera zijoalaren berria eman zigunetik, ordundik hainbat partida jokatu eta hainbat pailazokeritan ibili eta gero poliki poliki eguna ailegatzen ari zen, azken hilabete honetan talde guztiak Alazne eta Elaiaz besterik ez zuten hitzegiten, denak irrikitan gure zale berria noiz ikusiko zutenaren zain. Azkenik Santa Krutzak ailegatu ziren eta beraietan oso aditua den Ibok (Kaiser) etxetik bizi behar izan zituen. Bizia aldatuko zion eguna ailegatzear bait zegoen. Taldeko solidaritatea azalduz talde guztiak Santa Krutzak beraien ordez ospatu genituen batzuk besteak bainon gehiago bainan denak dantza eta algara ugari egin genuen herriko festetan. Inoiz ahaztuko ez ditugun festak, zeozer aldatzera bait zijoan, taldearen Hooligan berria ailegatzear zegoen. Orduan heldu zen eguna maiatzaren 6a zen denak lanerako jeki ginenean mobilean soinu arraro bat sumatu genuen eta hor zegoen Kaiserren mezua azkenik jaio zen Elaia goizeko 3:30tan bota zituen bere lehen malkoak Euskalduna taldearen printzesitak, denok korrika kontaktuan jarri eta berria ahoz aho internet bañon azkarrago zabaldu genuen, lanegun oso motza izan zen denontzat irrifar haundi batekin eramandakoa.
Espero dugu dena oso oso ondo joatea eta zuen bizitzan izandako opari honetaz ahalik eta gehien goza dezazuen.
Lerro hauek Euskalduna talde osoak sentitutakoak dira ZORIONAK ALAZNE ETA IBO!!!!!!! Gure hooligan txikitxoa taldea animatzen ikusi nahi dugu!!!!!
Euskalduna EH!! Euskalduna EH!! Euskalduna EH EH EH!!!
Euskalduna Vs Goierri KE
Benetan partida erabakiorra jokatu zen pasa den asteburuan andoaingo Allurralde Kiroldegian, kantxan Goierri eta Euskalduna taldea ziren biak sailkapenean puntu bateko diferentziarekin eta jetsiera egozteko partida benetan erabakiorra. Partida urduritasun izugarriarekin hasi zen bainan Andoaindarrak kontzentratuago atera zirela ematen zuen eta lehen 10 segunduetan lehen gola sartzea lortu zuten arratsaldeko protagonista izango zen Ion "Robinxou" San Josek bere lehen gola sartu zuen honela andoaindarrak 1-0 aurreratuz alaitasunak ez zuen asko iraun eta Goierritarrak partidaren bila zetostela azkar erakutsi zuten partida berdinduz. Berdinketarekin epaileek beren protagonismo tartea eduki zuten eta andoaindarrak beraiek konturatu gabe ez bait zuten Urdiñen atezaina abisatu 6. faltarekin aurkitu ziren eta honek berarekin dakarkien Doble Penaltya, jaurtiketa hau ordea bikain geratu zuen andoaindarren atezain den Imanol "Armi" Mateosek. Andoaindarren defentsa oso baldintzatua geratu zen lehen zatiko azken minutuetan eta Goierritarrek beste Doble Penalty bat eduki zuten alde eta oraingoan ez zuten barkatu honela atsedenaldira 1-2 koarekin ailegatu ziren. Andoaindarrak bigarren zatian erabat kontzentraturik atera ziren eta Ion "Robinxou" San Joseren eskutik markagailuari buelta ematea lortu zuten honela 3-2koa ezarriz markagailuan. Ez zetorren partida lasaia ordea Goierritarrak segituan lortu bait zuten 3-3koa eta hemen agertu zen andoaindarren jokalari azkarrena Xabier "Xomo´o!!" Berrueta, bere gol usaina erakutsiz bi gol eder sartzea lortu zuen honela 5-3koa ezarriz gol hauekin lasaitasuna ailegatu zen urdiñen bihotzetara eta nahiz eta Goierritarrek 5-4koa ezarri andoaindarrek beste bi gol sartzea lortu zuten bata Maikel "Pitxbull" Fernandezek eta bestea Ion "Robinxou" San Josek, honek bere kontuko 4.gola lortu zuelarik. Partida 7-4ko emaitzarekin bukatu zen eta ohitura den bezala Ion "Robinxou" San Josek baloia etxera eraman zuen taldeko jokalari guztiek sinatuta. Hurrengo astean andoaindarrak bilbora doazte partida benetan garrantzitsua jetxiera ekiditzeko, animo mutilak gai zarete eta!!!!!
2010/05/04
Aldaz Vs Euskalduna
Santa Krutzetako atarian jokatu zuten andoaindarrek beren denboraldiko 27. jardunaldiko liga partida, partida benetan zaila. Aurrean Lasarteko Aldaz taldea zuten, asko ezagutzen dira bi taldeak urteetan zehar hainbatetan neurtu bait dituzte beraien indarrak kantxan. Partida errespetu handiz hasi zen eta bi taldeek beraien defentsan oinarritu zuten jokoa, lehen aukerak etxekoentzat izan ziren bainan ez zuten baloia sareratzen asmatzen. Andoaindarrak ez ziren partidan sartzen eta Lasartekoak nagusitzen hari ziren jokoan, honela ongi eramandako jokaldi batean lehen gola egin zuten etxekoek. Gol honi erantzun bikaina eman zioten andoaindarrek eta Oskar "Latigo" Lasak sekulako gola sartu zuen partida berdinduz, gol honen ondoren andoaingoen minuturik hoberenak ailegatu ziren bainan ez zuten baloia berriz ere ate barrura sartzen asmatu eta pixkanaka etxeko taldea esnatzen joan zen, ederki esnatu ere 4 minututan bi gol sartu bait zituzten markagailua 3-1ekoarekin utziaz. Atsedenaldira joan bainan lehenago beste aurkera bat izan zuten etxekoek bainan ez zuten markagailua mugitzerik izan atsedenaldira 3-1ekoarekin ailegatuz. Bigarren zatian andoaindarrak erabat espabilaturik irten ziren eta markagailua 3 minututan berdintzea lortu zuten golak Ion "Robinxou" San Jose eta Alberto "Frodo" Bayonek sartu zituzten. Partida bere minutu eroetan sartu zen eta edozeinen alde egin zezakeen markagailuak bainan berriz ere Lasartearrak izan ziren azkarrenak eta bi gol gehiago lortu zituzten. Andoaindarrek azken 5 minutuetan atezain jokalari taktika erabili zuten eta ederki erabili ere sekulako aukera garbiak sortuz bainan baloiak ez zuen sartu nahi. 4 Zutoinkada ere jo zituzten bigarren zati osoan bainan ezer azkenean minutu baten faltan Iban "Aitatxito" Lopezek andoaindarren 4. gola sartzea lortu zuen bainan ez zegoen denborarik gehiagorako eta partida 5-4 amaitu zen etxekoen alde.
2010/04/26
Euskalduna Vs. Jarrilleros
Denboraldiko azken txanpan kokatua dugu Andoaingo Euskalduna taldea, oraindik maila mantentzeko aukerak dituelarik. Pasa den asteburuan beti lan asko ematen duen Jarrilleros taldea jaso zuten andoaingo Allurralde kiroldegian, partida a priori zearo zaila orain arte bi taldeen partidak ikusita, hau jakinda andoaindarrak zearo motibatuta kantxaratu ziren eta kantxako 3/4etan baloia lapurtzen saiatu ziren, baita lortu ere partidako 3. minutuan David "Black-Txaka" Andres eta Oscar "Latigo" Lasak baloia lapurtu eta sekulako jokaldi bikaina egin zuten bigarren honek partidako lehen gola sar zezan. Partidaren nondik norakoa erabat bideratuz, gol honekin andoaindarrek beren defentsa pixkat atzeratu zuten eta kontraeraso bikainak eginez arriskua eramaten zuten Portugaletekoen areara. Kontraeraso hauetako batean beti adi ibiltzen den Xabier "Xomo´o!!" Berruetak andoaindarren bigarren gola sartzea lortu zuen atezainari baloia hanka tartetik sartuaz. Portugaletekoek ezin zuten andoaindarren jokoa geratu eta faltak bata bestearen atzetik egin zituzten, honela lehen zatia amaitzeko 2 minutu faltan Doble Penalty bati esker andoaingoen atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak Urdiñen 3. gola sartu zuen honela atsedenaldira 3-0koarekin ailegatuz. Bigarren zatian Bizkaitarrak erabat aldatu zuten beren jokoa eta andoaindarren atea setiatu zuten bainan defentsa bikaina eginez andoaingoek ez zuten golik jaso, dena honela zela hor azaldu zen Ion "Robinxou" San Jose falta jaurtiketa batean inor baina azkarroa izan zen eta baloia sareratzea lortu zuen honela 4-0koa ezarriz markagailu honekin Portugaletekoak erabat hetsi zuten eta bi jokalari kanpora bidali zituen epaileak bigarren txartel horia erakutsiz, honela bi nagusitasun eduki zituzten eta baloia oso ondo mugituz bi gol gehiago lortu zituzte, lehenengoa Ander "Baldastrofik" Baldak sartu zuen eta bigarrena Ion "Robinxou" San Josek honela markagailua 6-0 ezarriz. Oraindik denbora geratzen zen eta andoaindarrek ez zuten partida amaitutzat eman eta 7. gola sartu zuten egilea berriz ere Ion "Robinxou" San Jose izan zelarik bere kontuko 3.a sartuz. Partida 7-0eko markagailuarekin amaitu zen orain 4 partida geratzen dira denboraldia amaitzeko eta dena beharko dute andoaindarrek maila mantentzeko. Aipamen berezia taldean partehartzen asi diren Gaizka eta Anderrentzat lan bikaina egiten ari bait dira. Animo Mutilak!!!!
2010/04/20
Allerru Vs. Euskalduna
Sailkapeneko bigarren sailkatuaren aurka 0-3 galdu ondoren andoaindarrak Lezora bidaiatu behar izan zuten Allerru taldearen aurka aritzeko, lezotarrak sailkapeneko lehen postuan dira eta joko eder eta sendo bat erakusten hari dira txapelketako azken txanpa honetan. Dena horrela andoaindarrak ez zuten ezer galtzeko eta asko irabazteko eta partidari izugarrizko gogoarekin ekin zioten. Haseran baloi jabetzaren portzentaiak 50 inguruan zeuden bi taldeentzat bainan lehen aukerak Lezotarrenak izan ziren, baina ez zen aukera garbi batean gola ailegatu baizik eta andoaindarren atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak egindako izaugarrizko huts batean. Gol honek andoaindarrak piztu zituen eta Lezotarren atera begira jarri ziren aukera ederrak sortuz bainan Lezotarren aukera ederrak sortu zituzten kontraerasora bainan oraingoan andoaindarren atezaina bikain aritu zen. Lezotarrek andoaindarren sarea berriz zulatu zuten korner jokaldi bikain batean 2-0 ekoarekin andoaindarrek izugarrizko aukerak izan zituzten baita doble penalty bat ere bainan batzutan zutoinak eta bestetan zorte txarrak ez zioten utzi andoaindarrei markagailuan urbiltzen, honela lehen zatia 2-0 ekoarekin amaitu zelarik. Bigarren zatian andaoindarrak kantxa guztian presionatu zuten eta baloi argiak lapurtu zituzten bainan ez zuten asmatzen aurkako atea zulatzen, honela partida amaitzeko 5 minutu falta zirela andoaindarrek beren kantxan baloi bat galdu zuten eta Lezotarrek ez zuten barkatu honela markagailuan 3-0 ekoa ezarriz. Behin 3-0ekoarekin epaileen garaia heldu zen eta andoaindarrak faltaz josi zituzten honela Lezotarrei Doble penalty bat oparituz eta denboraldian lehenengoz gola sartu zieten honelako jaurtiketa batean andoaindarrei, 4-0koarekin andoaindarrek ohorearen gola sartu zuten jokaldi bikain batean Alberto "Barriguitas" Bayoni esker. Honela partida 4-1koearekin amaitu zen, asteburu honetan andoaindarrek hil ala biziko partida dute 19:15tan larunbatean Jarrilleros taldearen aurka.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

