Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2010/05/04

Aldaz Vs Euskalduna

Santa Krutzetako atarian jokatu zuten andoaindarrek beren denboraldiko 27. jardunaldiko liga partida, partida benetan zaila. Aurrean Lasarteko Aldaz taldea zuten, asko ezagutzen dira bi taldeak urteetan zehar hainbatetan neurtu bait dituzte beraien indarrak kantxan. Partida errespetu handiz hasi zen eta bi taldeek beraien defentsan oinarritu zuten jokoa, lehen aukerak etxekoentzat izan ziren bainan ez zuten baloia sareratzen asmatzen. Andoaindarrak ez ziren partidan sartzen eta Lasartekoak nagusitzen hari ziren jokoan, honela ongi eramandako jokaldi batean lehen gola egin zuten etxekoek. Gol honi erantzun bikaina eman zioten andoaindarrek eta Oskar "Latigo" Lasak sekulako gola sartu zuen partida berdinduz, gol honen ondoren andoaingoen minuturik hoberenak ailegatu ziren bainan ez zuten baloia berriz ere ate barrura sartzen asmatu eta pixkanaka etxeko taldea esnatzen joan zen, ederki esnatu ere 4 minututan bi gol sartu bait zituzten markagailua 3-1ekoarekin utziaz. Atsedenaldira joan bainan lehenago beste aurkera bat izan zuten etxekoek bainan ez zuten markagailua mugitzerik izan atsedenaldira 3-1ekoarekin ailegatuz. Bigarren zatian andoaindarrak erabat espabilaturik irten ziren eta markagailua 3 minututan berdintzea lortu zuten golak Ion "Robinxou" San Jose eta Alberto "Frodo" Bayonek sartu zituzten. Partida bere minutu eroetan sartu zen eta edozeinen alde egin zezakeen markagailuak bainan berriz ere Lasartearrak izan ziren azkarrenak eta bi gol gehiago lortu zituzten. Andoaindarrek azken 5 minutuetan atezain jokalari taktika erabili zuten eta ederki erabili ere sekulako aukera garbiak sortuz bainan baloiak ez zuen sartu nahi. 4 Zutoinkada ere jo zituzten bigarren zati osoan bainan ezer azkenean minutu baten faltan Iban "Aitatxito" Lopezek andoaindarren 4. gola sartzea lortu zuen bainan ez zegoen denborarik gehiagorako eta partida 5-4 amaitu zen etxekoen alde.

2010/04/26

Euskalduna Vs. Jarrilleros

Denboraldiko azken txanpan kokatua dugu Andoaingo Euskalduna taldea, oraindik maila mantentzeko aukerak dituelarik. Pasa den asteburuan beti lan asko ematen duen Jarrilleros taldea jaso zuten andoaingo Allurralde kiroldegian, partida a priori zearo zaila orain arte bi taldeen partidak ikusita, hau jakinda andoaindarrak zearo motibatuta kantxaratu ziren eta kantxako 3/4etan baloia lapurtzen saiatu ziren,  baita lortu ere partidako 3. minutuan David "Black-Txaka" Andres eta Oscar "Latigo" Lasak baloia lapurtu eta sekulako jokaldi bikaina egin zuten bigarren honek partidako lehen gola sar zezan. Partidaren nondik norakoa erabat bideratuz, gol honekin andoaindarrek beren defentsa pixkat atzeratu zuten eta kontraeraso bikainak eginez arriskua eramaten zuten Portugaletekoen areara. Kontraeraso hauetako batean beti adi ibiltzen den Xabier "Xomo´o!!" Berruetak andoaindarren bigarren gola sartzea lortu zuen atezainari baloia hanka tartetik sartuaz. Portugaletekoek ezin zuten andoaindarren jokoa geratu eta faltak bata bestearen atzetik egin zituzten, honela lehen zatia amaitzeko 2 minutu faltan Doble Penalty bati esker andoaingoen atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak Urdiñen 3. gola sartu zuen honela atsedenaldira 3-0koarekin ailegatuz. Bigarren zatian Bizkaitarrak erabat aldatu zuten beren jokoa eta andoaindarren atea setiatu zuten bainan defentsa bikaina eginez andoaingoek ez zuten golik jaso, dena honela zela hor azaldu zen Ion "Robinxou" San Jose falta jaurtiketa batean inor baina azkarroa izan zen eta baloia sareratzea lortu zuen honela 4-0koa ezarriz markagailu honekin Portugaletekoak erabat hetsi zuten eta bi jokalari kanpora bidali zituen epaileak bigarren txartel horia erakutsiz, honela bi nagusitasun eduki zituzten eta baloia oso ondo mugituz bi gol gehiago lortu zituzte, lehenengoa Ander "Baldastrofik" Baldak sartu zuen eta bigarrena Ion "Robinxou" San Josek honela markagailua 6-0 ezarriz. Oraindik denbora geratzen zen eta andoaindarrek ez zuten partida amaitutzat eman eta 7. gola sartu zuten egilea berriz ere Ion "Robinxou" San Jose izan zelarik bere kontuko 3.a sartuz. Partida 7-0eko markagailuarekin amaitu zen orain 4 partida geratzen dira denboraldia amaitzeko eta dena beharko dute andoaindarrek maila mantentzeko. Aipamen berezia taldean partehartzen asi diren Gaizka eta Anderrentzat lan bikaina egiten ari bait dira. Animo Mutilak!!!!

2010/04/20

Allerru Vs. Euskalduna

Sailkapeneko bigarren sailkatuaren aurka 0-3 galdu ondoren andoaindarrak Lezora bidaiatu behar izan zuten Allerru taldearen aurka aritzeko, lezotarrak sailkapeneko lehen postuan dira eta joko eder eta sendo bat erakusten hari dira txapelketako azken txanpa honetan. Dena horrela andoaindarrak ez zuten ezer galtzeko eta asko irabazteko eta partidari izugarrizko gogoarekin ekin zioten. Haseran baloi jabetzaren portzentaiak 50 inguruan zeuden bi taldeentzat bainan lehen aukerak Lezotarrenak izan ziren, baina ez zen aukera garbi batean gola ailegatu baizik eta andoaindarren atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak egindako izaugarrizko huts batean. Gol honek andoaindarrak piztu zituen eta Lezotarren atera begira jarri ziren aukera ederrak sortuz bainan Lezotarren aukera ederrak sortu zituzten kontraerasora bainan oraingoan andoaindarren atezaina bikain aritu zen. Lezotarrek andoaindarren sarea berriz zulatu zuten korner jokaldi bikain batean 2-0 ekoarekin andoaindarrek izugarrizko aukerak izan zituzten baita doble penalty bat ere bainan batzutan zutoinak eta bestetan zorte txarrak ez zioten utzi andoaindarrei markagailuan urbiltzen, honela lehen zatia 2-0 ekoarekin amaitu zelarik. Bigarren zatian andaoindarrak kantxa guztian presionatu zuten eta baloi argiak lapurtu zituzten bainan ez zuten asmatzen aurkako atea zulatzen, honela partida amaitzeko 5 minutu falta zirela andoaindarrek beren kantxan baloi bat galdu zuten eta Lezotarrek ez zuten barkatu honela markagailuan 3-0 ekoa ezarriz. Behin 3-0ekoarekin epaileen garaia heldu zen eta andoaindarrak faltaz josi zituzten honela Lezotarrei Doble penalty bat oparituz eta denboraldian lehenengoz gola sartu zieten honelako jaurtiketa batean andoaindarrei, 4-0koarekin andoaindarrek ohorearen gola sartu zuten jokaldi bikain batean Alberto "Barriguitas" Bayoni esker. Honela partida 4-1koearekin amaitu zen, asteburu honetan andoaindarrek hil ala biziko partida dute 19:15tan larunbatean Jarrilleros taldearen aurka.

2010/04/12

Euskalduna Vs Laskorain

Azkenean jokatu zen Ziklogenesi leherkor hark atzeratutako jardunaldia, partida benetan zaila zuten aurrean andoaindarrek. Andoaingo allurraldera Tolosako Laskorain taldea azaldu zen bere efektibo guztiekin eta mailako lehen postuetan lo egitea ziurtatuko zion garaipen baten bila. Partidaren nondik norakoa andoaindarrek tolosarrei utzi zien eta hauek baloia ederki mugitu zuten eta andoaindarrak alderik alde korrika ibili zituzten baloiaren atzetik hau ia usaindu gabe. Lehen zatian golpe trukaketa bat izan zen bainan nahiz eta bi taldeek zituzten aukerak Laskoraingoek aukera gehiago eta argiagoak sortu zituzten eta hainebste aukeren artean bat sartzea lortu zuten honela atsedenaldira 0-1ko emaitzarekin ailegatu zirelarik. Nahiz eta jokoan ez asko erakutsi andoaindarrak oraindik partidan ziren eta bigarren zatian bere jokoa erakutsiko zutenaren ideiarekin kantxaratu ziren bigarren zatian. Laskoraingoek orduan demostratu zuten zergatik dauden sailkapeneko bigarren postuan eta partidaren jabe egin ziren eta partidaren tempoa ederki eraman zuten. Andoaindarrek kontraeraso txikitan sortzen zuten arrixku apurraz tolosako atezaina arduratzen zen ala ere baloia jabetza ederki menderatu zuten tolosarrek eta denbora kontua zen markagailuko aldea areagotzea, honela korner jokaldi korapilatsu batetan baloia hanka tartetik pasa zitzaion andoaingo atezainari eta 0-2 igoarazi zuten tolosarrek partida amaitzeko 3 minutu falta zirela. Dena horrela atezain jokalari taktika erabili zuten andoaindarrek honela aukera garbiak sortu zituzten bainan batzutan zutoinak eta bestetan kanpoko atezainak andoaindarren ekimena zapuztu zuten. Partida amaitzeko segunduak falta zirela baloi bat galdu zuten andoaingoek kantxa erdian eta atea hutsik zegoela tolosarrek beren 3. gola sartzea lortu zuten. Honela partida 0-3ko emaitzarekin amaitu zelarik.

2010/03/29

Euskalduna Vs. T. Lakuntza

Aste honetan derby ederra ikusteko aukera izan zuten andoainera gerturatutako zaleek, nor baino nor aritu behar bait zuten Andoaingo Euskaldunak eta Billabonako Transportes Lakuntzak. Sailkapenean 13 puntutako diferentzia zegoen baina partida hauetan dena ahantzi egiten da eta hil ala biziko partidak izaten dira normalean. Partida ez zuten ondo hasi andoaindarrek, partidaren nondik norakoa beraiena izan arren kontraeraso eder batean billabonakoek lehen gola azkar sartu zuten honela andoaindarren morala erabat zapuztuz. Gol honen ondoren bi minutu ero eduki zituzen andoaindarrek bainan Billabonakoak ez ziren kapaz izan andoaindarrak erabat apurtzeko eta dena horrela andoaindarrek ederki jositako jokaldi bati esker partida berdintzea lortu zuten Maikel "Pintxbull" Fernandezen gol bati esker, gol honek andoaindarrak erabat berpiztu zituen eta berriz partidaren jabe egin ziren eta oraingoan beren aukerak aprobetxatzen jakin zuten eta bi gol gehiago sartzea lortu zituzten biak Arkaitz " Baxurr" Urdapilletak sartu zituen, bata falta jaurtiketa bortitz bati esker eta beste bere atetik atezain billabonatarra goitik gaindituz. Honela markagailua 3-1 ekoarekin zela atsedenaldira joan ziren bi taldeak. Partida bideraturik zutela ematen zuen bainan andoaindarrak espezialistak dira partidak sufrituz irabazten eta nahiz eta milaka aukera izan ez zuten partida ixtea lortu bigarren zatian eta kontraeraso bikain batean Billabonatarrak 3-2koa jartzea lortu zuten markagailuan honela andoaindarren gorputzetan sekulako beldurra sartuz, andoaindarrak gol honekin ez ziren behera etorri eta aukerak bata bestearen atzetik sortzen zituzten. Bainan argi zegoen ez zela andoaindarren eguna eta baloia zutoinean 4 aldiz lehertu zuten, edozer pasa zitekeen partidan bainan azkenean hainbeste aukeraren artean bat sareratze4a lortu zuten ederki ateratako korner batean Oskar "Latigo" Lasa hortxe azaldu zen bigarren zutoinean markagailuan 4-2koa ezartzeko. Ematen zuen partida hilda zegoela bainan Billabonakoak partidan sartzeko azke aukera izan zuten "Doble penalty" bati esker bainan andoaindarren atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak ederki geratu zuen honela lasaitasuna emanez etxeko taldeari. Billabonatarrek azken esfortzua egin zuten atezain jokalari taktika erabiliz bainan azken segunduan Xabier "Xomo´o!!" Berruetak baloia lapurtu eta andoaindarren 5. gola egin zuen eta partida 5-2ko emaitzarekin bukatu zen. 3 puntu oso garrantzitsu andoaindarrek eskuratutakoak.

2010/03/28

Zarautz Vs. Euskalduna

11-2 Zarauztarren alde, ez dago hitzik partida definitzeko.............................................................................................

Euskalduna Vs. Astraburuko

Txapelketako inflexio puntura iritsi zen pasa den asteburan talde urdiña: gurutzebidean txapelketari eustea edo men egitea, aurkari zuzen-zuzena jasotzen zuten eta. Hau guztia buruan zutela plazaratu ziren Allurralde kiroldegiko kantxara eta kontzentrazio puntua galdu gabe bi taldeek errespetuz ikusten zuten aurkaria. Posizionamendu egokia eta baloijabetza laburren hartu-emana izan zen partidaren hasiera, andoaindarrek Ion “Robinshow” San Joseren bidez sareratutako jokaldia iritsi zen arte. Golak erritmo biziago batean sartu zuen partida eta lehen zatia amaitzear zela, etxeko taldeak seigarren falta burutu zuen, Astraburuko taldeak doble-penalty-a probestuz, banakako berdinketa ipini zuen markagailuan. Talde urdiñak erantzun bikaina eman zion, erditik atera eta lehen jokaldian aurretik baitziren berriz ere Ion “Robinshow” San Joseren golari esker, atsedenaldira 2-1 eko abantailarekin iritsiz.
Bigarren zatiak lehenengoaren berdintasuna islatu behar zuelakoan hasi zen partida. Baina etxeko taldeak partida zeharo hautsi zuen, ederki mugitutako jokaldiei esker Maikel “Tassoti” Fernandez, Ion “Robinshow” San Jose eta Oscar “Titan” Lasak gol bana igo zituzten markagailura 5-1 eko alde garbia erakutsiz etxeko taldearentzat. Astraburuko taldea noraezean zela gol aukera anitzak izan zituen talde urdiñak, baina azkenik Astraburuko taldeak zulatu zuen etxeko porteria eta 5-2koak berpizteko aukera zutela ustearazi zien. Usteak erdia ustela zuela erakutsi zien Ander “Goi-Gerlari” Baldak sareratutako seigarrenak eta, ezintasunean portero-jokalaria atera zutela, Xabier “Killer” Berrueta eta Maikel “Tassoti” Fernandezen golek amaieran islatu zen 8-2 ko emaitza garbiak.
Partidako puntuak ez ezik, gol-averagea ere irabazi zuten asteburu honetan Euskalduna taldekoak eta hasierako inflexio puntuak gorantzako joera erakusten badu ere norantza mantendu beharko dute gure mutilek hurrengo partidetan, asteburu honetan egindako lanak balioa izan dezan. Animo!!