Pasa den asteburuan Urdiñak Portugaleteraino joan behar izan zuten Nazional Bko 5. partida jokatzeko, partida zaila benetan azken urteetan hainbat aldiz jokatuak bait dira andoaindarrak Portugaleten eta inoiz ez dute punturik lortu. Partidan hotz sartu ziren andoaindarrak eta baloiaren jabetza etxekoek zeramaten, hala ere baloia asko mugitu arren ez zuten etxekoek aukera argirik lortzen markagailua irekitzeko eta azken partidatan ohitura bihurtzen ari den "despiste" bati esker Bizakitarrek markagailua irekitzea lortu zuten, gol hau andoaindarren aldeko falta bat gaizki atera eta gero etorri zen.
Gol honek andoaindarren etsipena ekarri zuen eta urdiñen atezainak bere bigarren txartel oria ikusi ondoren bi minutu jokalari bat gutxiagorekin egon ziren andoaindarrak eta Etxekoek ez zuten abrkatu eta bigarren gola sartzea lortu zuten. Lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela Andoaindarrek baloia galdu zuten kantxa erdian eta etxekoen 3. gola etorri zen, atsedenaldira partida itxia zegoen 3-0koa eta andoaindarren jarrera etsiari ez zegoen buelta emango zionik.
Bigarren zatian nahiz eta kantxa osoan presionatu andoaindarrek ez zuten baloirik lapurtzea lortzen eta honela ez zegoen ezer egiterik, Portugaletekoak andoaindarren hutsen esperoan egon ziren eta kontraerasora beste hiru gol egitea lortu zuten honela partidako emaitza erabat itxis 6-0koarekin bueltatu ziren andoaina jokalariak, emandako irudia ez zen ona izan eta lanean jarraitu beharko dute lehen garaipenaren bila.