Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2010/11/24

Meatzari Vs Euskalduna

Partida benetan zaila andoaindarrek jokatu zutena Gallartan. Partida 3-1 galdu arren sentsazio txarrekin bueltatu ziren etxera Urdiñak 3 goletatik 2 doble penalty-en bidez jaso bait zituzten eta  hau gutxi izan bazen Maikel Fernandez eta Asier Mendez arbitroak kalera bota zituen. Animo mutilak hurrengo astean Lasarteko taldea bait dugu aurrean eta ehuneko ehuna eman beharko bait dugu kantxan punturik lortu nahi badugu.

2010/11/15

Euskalduna Vs C. Createch

   Pasa den asteburuan andoainen bisitari moduan Elgoibarko Concepto Createch taldea izan genuen, Elgoibarko taldeak aurten helburu nagusi bat du mailaz igotzea eta horretarako udan taldea asko indartu dute jokalarien fitxaketekin eta entrenatzaile berriaren etorrerarekin. Elgoibartarrak Nazional B-ko liderrak dira eta Euskaldunako gudariak sustotxo bat emateko prest zeuden Allurraldeko gotorlekuan.

   Partida seriotasunez hartu zuten Andoaindarrek eta kanpokoen joko modua ezagututa atzean itxi ziren kontraerasoren bat arrapatu nahian, dena honela C. Createch taldeak eraman zuen baloi jabetza eta berau mugitzearen ardura. Etxekoak kontraerasoetan sortzen zituzten gol aukerak, bainan gol aukera hauek ez zituzten sartzen eta maila honetan eta horrelako talde batek ez du batere barkatzen eta bi jokaldi bikainetan Elgoibartarrek bi gol sartu zituzten markagailua 0-2 ezarriz, andoaindarrak saiatu ziren bainan lehen zatia amaitu bainan lehen Elgoibartarrek beren 3.gola sartu zuten honela 0-3 ailegatuz atsedenaldira.

   Bigarren zatian andoaindarrak partiduaren bila atera ziren eta baloi jabetza portzentaiak berdintzea lortu zuen eta aukerak sortu ere sortzen zituzten eta hauetako aukera batean Oskar "Latigo" Lasak andoaindarren gola sartu zuen honela etxekoak partiduan sartuz. 1-3koarekin andoaindarren minutu onenak etorri ziren eta aukerak bata bestearen atzetik sortzen asi ziren. Baloiak ordea ez zuen sartu nahi eta kontraeraso batean kanpotarrek 1-4koa ezarri zuten markagailuan.

   Markagailu honekin baloi jabetza andoaindarrek hartu zuten eta aukerak sortzen jarraitu zuten bainan ez zen andoaindar aurrelarien eguna. Horrela partidako azken minutura ailegatu ziren, benetan minutu eroa, minutu horretan andoaindarrek dena alderantziz egin zuten eta bi gol jaso zituzten bata Alvaro "Anglosof" Gilek bere atean sartu zuen eta bestea Imanol "Katakrak" Txorro eta Ion "Robinxou" San Josek ez zuten kantxa erditik baloia ateratzen asmatu eta aurkariari eman zioten baloia atezainaren aurrean bakar bakarrrik utziz eta 1-6koa ezarriz. Azken markagailua 1-6koa izan zelarik.

2010/11/09

Orioko Vs. Euskalduna

   Azken urteotan hainbat derby jokatutakoak dira bi taldeak eta elkar ederki ezagutzen dira, honela 7. jardunaldiko partida jokatzeko prest ziren bi taldeak. Partida garrantzitsua andoaindarrentzat azken postua uzteko aukera paregabea bat zuten patida irabaziz gero. Orion jokaturiko derby guztiak gol gutxikoak izan dira eta detalle txiki batengatik erabaki izan ohi dira, aurtengoa ordea ezberdina izango zela iragartzen zuen kaleko hego haizeak.

   Partida oso eroaizan zen eta gol festa bikaina ikusteko aukera izan zuten bertara gerturatu ziren zaletuak, andoaindarrak ordurarte huts egindako aukera guztiak sartzen zituzten eta Oriotarrekezin izan zuten ezer egin kanpotarren joku erakusketaren aurrean, honela 2-7ko markagailura ailegatu ziren, orduan etxekoek atezain jokalari tenik erabiltzea erabaki zuten partida amaitzeko 10 minutu falta zirela. Ederki erabili ere, partida amaitua zegoela zirudien arren oriotarrak 6-7ko emaitza ezarri zuten markagailuan.

   Andoaindarrak ordea ez zeuden prest lortutako abaintaila balkoitik botatzeko prest eta beste bi gol egin zituzten honela prtida 6-9koarekin itxiz. Aipatzekoa Maikel (Pitxbull) Fernandezen partida, 6 gol sartu bait zituen berak bakarrik, beste hirurak bere anai Kristofer (Tanketa) Fernandezek sartu zituen. Fernandez Konektion!!!

Euskalduna Vs Egintza

   Urriaren 30an jokatutako partidan andoaindarrek billabonako egintza taldea jaso zuen allurralden, nazional B-ra igo da aurten eta gaztez jositako taldea dute. Partida txarra jokatu zuten andoaindarrek, kanpotarrek ez zieten inoiz partidaren nondk norakoa eramaten uzti eta kontraerasoan ez zuten minik egitn andoaindarrek. Hala ere artida irabazten hasi ziren Alberto (Frodo) Bayonen gol bati esker, pozak ez zuen asko iraun andoaindarren aurpegietan eta atsedenaldira ailegatu baina lehen kanpotarrek buelta eman zioten markagailuari honela atsedenaldira 1-2koarekin aileatuz.

   Bigarren zatian andoaindarrak ez zuten espabilatu eta egoera hau aprobetxatuz kanpotarrek beraien 3. gola sartu zuten. Andoaindarrak etsita zeuden bainan Kristofer (Tanketa) Fernandezek esperantza izpi bat eman zien andoaindarrei 2-3koa ezarriz markagailuan. Andoaindarrak presioa egiten saiatu ziren bainan ez zen urdiñen eguna eta Billabonakoek partida amaitzeko gutxi falta zela partida erabat hil zuten 2-4koa sartuz honela partida emaitza horrekin amaituz.

2010/10/26

Jarrileros Vs. Euskalduna

   Pasa den asteburuan Urdiñak Portugaleteraino joan behar izan zuten Nazional Bko 5. partida jokatzeko, partida zaila benetan azken urteetan hainbat aldiz jokatuak bait dira andoaindarrak Portugaleten eta inoiz ez dute punturik lortu. Partidan hotz sartu ziren andoaindarrak eta baloiaren jabetza etxekoek zeramaten, hala ere baloia asko mugitu arren ez zuten etxekoek aukera argirik lortzen markagailua irekitzeko eta azken partidatan ohitura bihurtzen ari den "despiste" bati esker Bizakitarrek markagailua irekitzea lortu zuten, gol hau andoaindarren aldeko falta bat gaizki atera eta gero etorri zen.

   Gol honek andoaindarren etsipena ekarri zuen eta urdiñen atezainak bere bigarren txartel oria ikusi ondoren bi minutu jokalari bat gutxiagorekin egon ziren andoaindarrak eta Etxekoek ez zuten abrkatu eta bigarren gola sartzea lortu zuten. Lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela Andoaindarrek baloia galdu zuten kantxa erdian eta etxekoen 3. gola etorri zen, atsedenaldira partida itxia zegoen 3-0koa eta andoaindarren jarrera etsiari ez zegoen buelta emango zionik.

   Bigarren zatian nahiz eta kantxa osoan presionatu andoaindarrek ez zuten baloirik lapurtzea lortzen eta honela ez zegoen ezer egiterik, Portugaletekoak andoaindarren hutsen esperoan egon ziren eta kontraerasora beste hiru gol egitea lortu zuten honela partidako emaitza erabat itxis 6-0koarekin bueltatu ziren andoaina jokalariak, emandako irudia ez zen ona izan eta lanean jarraitu beharko dute lehen garaipenaren bila.

2010/10/18

Euskalduna Vs. Bilbo

   Aurten kategorian lidertzan diren hiru taldeetatik bat jaso zuten Andoaingo Allurralde kiroldegian, BIlbo taldea iaz naziola A kategorian ibilitako taldea. Talde oso gaztea bainan oso landua, denbora ugari daramate bloke berberarekin eta orduan urtez urte hobetuz doaz. Partida oso zaila zuten aurrean andoaindarrek. Dena dela eta andoaindarrek partidaren erritmoa eramanez hasi zuten partida aukera anitz sortuaz, Bilbotarrak ordea kontraeraso azkarrak egiten zituzten eta andoaindarrak ezustean arrapatzen zituzten azkartasun hori ela eta. Partida ondo hasi zen andoaindarrentzat, 10. minutuan Kristofer (Tanketa) Fernandezek gol bikain bat sartuaz markagailuan 1-0ekoa ezarri bait zuen.

   Gol honek ordea Bilbotarrak esnatu zituen eta baloiaren jabetza lortu zuten eta ederki mugitu zituzten andoaindarrak alderik alde. Urdiñek argi zuten atsedenaldira 1-0koarekin ailegatu ezkero aukera handiak izango zituztela partida eramateko eta hau dela eta beraien defentsa atzeratu zuten eta Bilbotaren erasoak saiesten saiatu ziren. Dena ondo zioan baina lehen zatia amaitzeko 2 minutu falta zirela etxekoek beheraldi txikitxo bat eduki zuten eta hau ederki probestu zuten Bilbotarrek partida berdintzeaz gain minutu batean 3 gol eginez, honela atsedenaldira 1-3koarekin joan zirelarik.

   Bigarren zatian andoaindarrak partidaren bila irten ziren eta erasoak bata bestearen atzetik egiiten zituzten bainan ez zuten kanpokoen atea zulatzerik lortzen, honela kontraeraso bikain batean Bilbotarrek beraien 4.gola sartzea lortu zuten. Gol honek ez zituen etxekoak kikildu eta erasotzen jarraitzen zuten honela berriz ere Kristofer (Tanketa) Fernandezek etxekoen bigarren gola sartzea lortu zuen honela berriz ere Urdiñak partidan sartuz. Andoaindarren kemen asutsuegia izan zen ordea eta falta ugari egin zituzten honela partida amaitzeko 10 minutu falta zirela 6. falta egin zuten eta Bilbotarrek ez zuten hutsegin 10 metroetatik eta 3 gol sartu zituzten doble penaltyei esker, markagailua 2-7 zegoela Kristofer (Tanketa) Fernandezek bere kontuko 3. gola sartu zuen, bainan arbitroari behin gola sartu ondoren aurpegian kolpea jaso zuela esateagatik honek bigarren txartel horia atera zion honela andaindarrak 2 minutuz jokalari bat gutxiagorekin geratuz.

   Bilbotarrek ez zuten barkatu eta partida amaierararte beste 3 gol sartu zituzten Andoaindarren etsipenerako, partida 3-10 bukatu zelarik.

2010/10/13

Gernika Naturgas Vs. Euskalduna

   Pasa den asteburuan Gernikaraino joan ziren gure mutilak Nazional B-n berria den Gernika Naturgas taldearen aurka partida jokatzeko. Partida zaila, zubia dela eta andoaindarrak 7 jokalarirekin joan bait ziren partida jokatzera, argi zuten dena eman beharko zutela denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Partida ez zen oso ondo asi andoaindarrentzat, lehen minutuan Gernikako mutilek lehen gola sartu bait zuten, gauzak horrela hasita ez zuen oso itxura ona igandeko partidak bainan pixkanaka pixkanaka andoaindarrak partidan sartzen joan ziren eta berdinketaren gola sartzea lortu zuten golegilea aurten denboraldia ederki hasi duen Maikel "Pitxbull" Fernandez izan zen. Gol honen ondorioz andoaindarrek beren defentsa atzeratu zuten eta kontraerasora jokatu zuten ia partida osoa 7 jokalarirekin ez bait dago askoz gehiago egiterik.

   Gauzak ordea oraindik eta zailago jarri ziren andoaindarrentzat lehen zatia amaitu bainan lehen Oskar "Latigo" Lasak kantxa utzi behar izan bait zuen lesio bat dela eta. Andoaindarren eromenerako gañera lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela Gernikarrek beraien bigarren gola sartu zuten honela atsedenaldira 2-1eko emaitzarekin ailegatuz. Bigarren zatian Gernikarrak andaoindarren ateari prezioa jarri ziotela ematen zuen aukerak bata bestearen atzetik sortu bait zituzten aukera gehienak ordea Imanol "Armi" Mateosek geratu zituen bainan halakoa izan zen Gernikarren erasoa ze bi gol gehiago sartzea lortu zuten. Urdiñek ordea ez zuten etsi eta partida amaitzeko 5 minuturen faltan Alvaro "Anglosof" Gilek 4-2koa ezartzea lortu zuen andoaindarrak partidan sartuz.

   Azken 5 minutuetara ordea erabat lehertuta iritsi ziren andoaindarrak eta Gernikakoek ederki mugitu zuten bankilloa partidari erritmo azkarra emateko honela Gernikarrek beste hiru gol sartu zituzten eta andoaindarrek markagailuari itxura pixkat eman zioten David "Black-Txaka" Andresen gol bati esker. Honela partida 7-3ko emaitzarekin amaitu zen, hurrengo partida Allurralden jokatuko dute larunbatean 19:45tan Bilbo taldearen aurka, kategoriako liderretako bat.