Pasa den asteburuan andoainen bisitari moduan Elgoibarko Concepto Createch taldea izan genuen, Elgoibarko taldeak aurten helburu nagusi bat du mailaz igotzea eta horretarako udan taldea asko indartu dute jokalarien fitxaketekin eta entrenatzaile berriaren etorrerarekin. Elgoibartarrak Nazional B-ko liderrak dira eta Euskaldunako gudariak sustotxo bat emateko prest zeuden Allurraldeko gotorlekuan.
Partida seriotasunez hartu zuten Andoaindarrek eta kanpokoen joko modua ezagututa atzean itxi ziren kontraerasoren bat arrapatu nahian, dena honela C. Createch taldeak eraman zuen baloi jabetza eta berau mugitzearen ardura. Etxekoak kontraerasoetan sortzen zituzten gol aukerak, bainan gol aukera hauek ez zituzten sartzen eta maila honetan eta horrelako talde batek ez du batere barkatzen eta bi jokaldi bikainetan Elgoibartarrek bi gol sartu zituzten markagailua 0-2 ezarriz, andoaindarrak saiatu ziren bainan lehen zatia amaitu bainan lehen Elgoibartarrek beren 3.gola sartu zuten honela 0-3 ailegatuz atsedenaldira.
Bigarren zatian andoaindarrak partiduaren bila atera ziren eta baloi jabetza portzentaiak berdintzea lortu zuen eta aukerak sortu ere sortzen zituzten eta hauetako aukera batean Oskar "Latigo" Lasak andoaindarren gola sartu zuen honela etxekoak partiduan sartuz. 1-3koarekin andoaindarren minutu onenak etorri ziren eta aukerak bata bestearen atzetik sortzen asi ziren. Baloiak ordea ez zuen sartu nahi eta kontraeraso batean kanpotarrek 1-4koa ezarri zuten markagailuan.
Markagailu honekin baloi jabetza andoaindarrek hartu zuten eta aukerak sortzen jarraitu zuten bainan ez zen andoaindar aurrelarien eguna. Horrela partidako azken minutura ailegatu ziren, benetan minutu eroa, minutu horretan andoaindarrek dena alderantziz egin zuten eta bi gol jaso zituzten bata Alvaro "Anglosof" Gilek bere atean sartu zuen eta bestea Imanol "Katakrak" Txorro eta Ion "Robinxou" San Josek ez zuten kantxa erditik baloia ateratzen asmatu eta aurkariari eman zioten baloia atezainaren aurrean bakar bakarrrik utziz eta 1-6koa ezarriz. Azken markagailua 1-6koa izan zelarik.