Pasa den asteburuan Gernikaraino joan ziren gure mutilak Nazional B-n berria den Gernika Naturgas taldearen aurka partida jokatzeko. Partida zaila, zubia dela eta andoaindarrak 7 jokalarirekin joan bait ziren partida jokatzera, argi zuten dena eman beharko zutela denboraldiko lehen garaipena lortzeko. Partida ez zen oso ondo asi andoaindarrentzat, lehen minutuan Gernikako mutilek lehen gola sartu bait zuten, gauzak horrela hasita ez zuen oso itxura ona igandeko partidak bainan pixkanaka pixkanaka andoaindarrak partidan sartzen joan ziren eta berdinketaren gola sartzea lortu zuten golegilea aurten denboraldia ederki hasi duen Maikel "Pitxbull" Fernandez izan zen. Gol honen ondorioz andoaindarrek beren defentsa atzeratu zuten eta kontraerasora jokatu zuten ia partida osoa 7 jokalarirekin ez bait dago askoz gehiago egiterik.
Gauzak ordea oraindik eta zailago jarri ziren andoaindarrentzat lehen zatia amaitu bainan lehen Oskar "Latigo" Lasak kantxa utzi behar izan bait zuen lesio bat dela eta. Andoaindarren eromenerako gañera lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela Gernikarrek beraien bigarren gola sartu zuten honela atsedenaldira 2-1eko emaitzarekin ailegatuz. Bigarren zatian Gernikarrak andaoindarren ateari prezioa jarri ziotela ematen zuen aukerak bata bestearen atzetik sortu bait zituzten aukera gehienak ordea Imanol "Armi" Mateosek geratu zituen bainan halakoa izan zen Gernikarren erasoa ze bi gol gehiago sartzea lortu zuten. Urdiñek ordea ez zuten etsi eta partida amaitzeko 5 minuturen faltan Alvaro "Anglosof" Gilek 4-2koa ezartzea lortu zuen andoaindarrak partidan sartuz.
Azken 5 minutuetara ordea erabat lehertuta iritsi ziren andoaindarrak eta Gernikakoek ederki mugitu zuten bankilloa partidari erritmo azkarra emateko honela Gernikarrek beste hiru gol sartu zituzten eta andoaindarrek markagailuari itxura pixkat eman zioten David "Black-Txaka" Andresen gol bati esker. Honela partida 7-3ko emaitzarekin amaitu zen, hurrengo partida Allurralden jokatuko dute larunbatean 19:45tan Bilbo taldearen aurka, kategoriako liderretako bat.

