Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2009/11/18

Euskalduna Vs Zarautz

Jada 7 partida jarrain galdua zen andoiango Euskalduna taldea eta aurrean azken 3 partidak jarraian irabazi dituen Zarautz bien animoak zearo alderantzizkoak ziren eta azkar nabaritu zen partidan. Hasera korapilatsua izan zen ez bait zegoen talde bat baloi jabetza dominatzen zuenik eta ez zen gol aukerarik sortzen. Behin bi taldeak pixkat lasaitu eta gero andoaindarrak izan ziren lehenak gol aukera bikainak edukitzen bainan ez zuten asmatzen, zarauztarrek ordea bakarra eduki eta barrura, baloia kantxa erdian lapurtu eta atezainaren aurrean bakar bakarrik aurkitu ziren. Andoaindarrak azakr erantzun zioten gol honi eta Oskar "Latigo" Lasari esker partida azkar berdintzea lortu zuen, berdinketarekin andoaindarrek seklako aukerak izan zituzten bainan baloiak sartu nahi ez duenean ez da sartzen eta hau gertatu zitzaien andoaindarrei hainbat aukera hutsegin ondoren zarauztarrek bi kontraerasotan atezainaren aurrean bakar bakarrik ailegatzea lortu zuten eta ez zuten hutsegin honela markagailua 1-3 jarri zuten. Atsedenaldira ailegatzeko gutxi falta zela ordea Xabier "Killer" Berruetak markagailua estutzea lortu zuen, 2-3koarekin joango zirela ematen zuen bainan jokaldi ensaiatu batean zarauztarrek 2-4koa ezartzea lortu zuten atsedenaldira ailegatu bainon lenago. Bigarren zatiak ez zuen historio gehiegirik eduki partida amaitzeko 5 minutu falta ziren arte, denbora tarte horretan bi taldeek eduki zituzten aukerak baina ez zuten golik sartzea lortu. 5 minutu hauetan andoaindarrek asko presionatu zuten eta Jon "Robinxou" San Josek sarturiko bi golei esker partida 4-4 jartzea lortu zuen. Partida berdinketarekin amaituko zuela ematen zuenean korner jokaldi batean zarauztarrek 5. gola sartzea lortu zuten partida amaitzeko 7 segundu falta zirela, honela azken emaitza 4-5 izan zelarik. Euskaldunakoak burua ezin altxa dabiltza bainan sentsazioak hoebtuz doaz eta lehen garaipena gerturatzen ari dela ematen du, animo mutilak!!!!

2009/11/10

Astraburuko Vs Euskalduna

Asteburu honetan derby zaporea duen partida jokatu dute andoaindarrek Erandioko kiroldegian, aurrean Astraburuko taldea izan dute, aski ezaguna andoaindarren artean Euskal Ligan hasi zirenetik urtero jokatu bait dute beraien aurka. Partida zaila bi taldeak puntu premia larrian azaldu bait ziren partidara, partida haseran ez zen batere joku onik ikusi bi taldeek urduritasun nabarmena erakusten bait zuten bere jokoa egiterakoan eta hainbat aukera eduki zituzten bi taldeek besteek hutsegiteei esker. Aurten ordea zortea ez dago andoaindarren alde eta Astraburuko taldeko mutilak izan ziren lehenak gola sartzen, ondo eramandako kontraeraso bikain batean andoaindarren sarea zulatzea lortuz. Gol honek andoaindarren artean deskonzentrazio izugarria sortu zuen eta partida bere minutu eroenetara eraman zuten honela partida ero honetan bi taldeek gol bana sartu zuten honela lehen zatia amaitzeko 30 segundu falta zirela markagailuak 2-1ekoa erakusten zuen Bizkaitarren alde. Andoaindarren gola beti adi egoten den Iñaki "Txikito" Elolak lortu zuen. Areto futbolean denetik gerta daitekeen legea berretsi zuten andoaindarrek eta 15 segundutan bi izugarrizko hutsegiteei esker ebste bi gol jaso zituzten honela atsedenaldira 4-1eko emaitzarekin ailegatuz. Bigarren zatian Bizkaitarrek beren defentsa atzeratu zuten eta markagailua defenditzera jokatu zuten, andoaindarrak defentsa hau oso ondo irakurri zuten eta hainbat aukeraren ondoren Jon "Robinxou" San Josek etxekoen atea zulatzea lortu zuen honela markagailua 4-2koa ezarriz, dena honela zela atezain jokalari taktika erabiltzea erabaki zuen andoaindarren Misterrak eta nahiz eta gol bat jaso andoaindarrek bi gol sartzea lortu zuten honela 2 minutu faltan markagailuak 5-4koa erakusten zuen, andoaindarren bi golak Arkaitz "Baxur" urdapilletak sartu zituen honela andoaindarrei esperantza piztuz. Bainan pozak txiroaren etxean ez du asko irauten eta minutu batean Bizkaitarrek 6-4koa sartu zuten partida honela erabat itxiaz. Andoaindarrak berriz ere esku hutsik bueltatu ziren etxera.

2009/11/02

Euskalduna Vs Concepto Createch

Pasa den astean lehen sailkatuaren aurrean jokatzea tokatu baldin bazitzaion andoaindarrei, aste honetan bigarren sailkatua jaso zuten etxean, Elgoibarko Concepto Createch taldea, Ligako Oilarrik zailena a priori iazko denboraldian 3. sailkatua izan bait zen eta fitxaketa bikainak egin ditu aurten taldea indartzeko. Andoaindarrak ez ziren batere kikildu eta nor baino nor aritu ziren partidu ia osoan. Lehen zatian Elgoibartarrak presionatzen hasi ziren eta andoaindarrek ederki erantzuten zuten joku zuzen eta pase luze bikainei esker, aukera anitz izan arren andoaindarrek aurkariaren atearen aurrean gehiegi barkatu zuten eta barkatzen denean badakigu zer pasatzen den. Elgoibartarrek kontraeraso bikain batean lehen gola sartzea lortu zuten honela andoaindarrek intentsitate puntua pixkat igo zuten eta atsedenaldira ailegatu baina lehen partida berdintzea lortu zuten hainbeste merezitako gola Xabier "Killer" Berruetak sartu zuen, honela partida erabat irekiz bigarren zatirako. Bigarren zatian ordea orain arteko partida guztietan gertatzen den gauza berbera pasa zaio taldeari erabat jetxi zuten erritmoa eta hau azkar nabarmendu zen, Elgoibartarrek beren kantxa erdian itxaroten zuten eta erreztasun askorekin lapurtzen zuten baloia honela aukera bikainak sortuaz, lapurketa hauetako batean 2-1ekoa sartzea lortu zuten, gol honekin taldea erabat behera etorri zen eta Elgoibartarrak beste 3 gol sartzea lortu zituzten azken 5 minutuetan, andoaindarrak ordea gol bat sartzea lortu zuten honela emaitzari itxura pixkat emanez, gol hau Oskar "Latigo" Lasak sartu zuen honela partida 2-5 amaitu zen Elgoibardarren alde, Euskaldunakoak oraindik ez dute punturik lortu denboraldi honetan, espero dugu behin lehen puntuak lortu eta gero denak jarraian etortzea, ANIMO MUTILAK!!!!!!!!!!!

2009/10/26

Laskorain Vs Euskalduna

Dabid eta Goliatek edukitako borrokaren antzera ikusten zuten Andoaindarrek asteburu honetako partida, Laskorain taldea lehen postuan da 12 puntuetatik 12 irabaziaz eta Euskalduna azken postuan da 12 puntuetatik 0 irabaziaz, andoaindarrak buruan Dabidek Goliat nola bota zuen lurrera zuten honela futbolaren erotasuna konfirmatuz eta beraien lehen 3 puntuak lortuz. Partida ideia horrekin hasi zuten eta ondo hasi ere lehen zatian Andoaindarrak Tolosarren jokoa ondo mozten zuten eta ez zieten gehiegi pentsatzen uzten, ala ere tolosarrek lehen minutuan gol bat sartzea lortu zuten honela andoaindarrei emanez baloia mugitzeko eratzunkizuna. Beste partidetan ez bezela Urdiñek ondo mugitzen zuten baloia eta sekulako aukerak eduki zituzten, bainan aspaldian bezela ez zuten arerioaren atea zulatzera asmatzen. Partida honela zela kontraeraso bikain batean Tolosarrek beren bigarren gola sartu zuten, ematen zuen lehen zatia honela amaituko zela bainan andoaindarrek oraindik karta bat zuten besapean eta lehen zatia amaitzeko 3 segundu falta zirela markagailuko diferentzia murriztea lortu zuten oso ongi eramandako jokaldi batean Oskar "Latigo" Lasak amaiera bikaina eman bait zion jokaldiari. Bigarren zatirako oso gogotsu atera ziren andoaindarrak, bainan jokoan gogoak ez du askorako balio ondo jokatu behar da eta andoaindarrek ez zuten lehen zatiko jokoa aurkitzen eta dena horrela Laskoraindarrek baloiari eginiko presio bikain batean andoaindarren atea bi aldiz zulatzea lortu zuten, hemendik aurrera historio handirik gabeko partida andoaindarrek nahi eta ezin eta Tolosarrak kontraeraso bikainak egiten. Partida ordea ez zen 4-1ekoarekin bukatu ze Laskoraingoek 5.gol bat sartzea lortu zuten kornerreko jokaldi batean. Partida 5-1 amaitu zen eta andoaindarrek ezin izan zuten Goliat lurrera bota, Ibarran bildu ziren ikusleak ederki gozatu zuten beren taldearen jokoarekin, gainera kanpotarren atezainari ere adarra jotzeko denbora eduki zuten. Animo Euskal hurrenguan 3 puntuak fijoooooo!!!!!

2009/10/19

Santurtzi Vs Euskalduna

Irteera zaila zuten andoaindarrek begien aurrean asteburu honetan. Hainbat urtetan Nazional A-ko talde izan den Santurtziren bixitan bait zihoazen. Partida ez zen batere ondo hasi andoaindarrentzat naiz eta defentsa lan on bat egin 4 gol jaso bait zituzten, 4 golak arerioak bizkarrez jaso eta porteriruntz egindako jaurtiketa bikanei esker izan ziren, jaurtiketa hauek oso noizean behin izaten dira hain onak eta asteburu honetan zortea ez zegoen andoaindarren alde 4 jaurtiketak izugarrizko zeaztasuna izan bait zuten. Behin 4 golak jaso ondoren atsedenaldira ailegatu aurretik andoaindarren markagailua piztea lortu zuen Xabier "Kuko" Berruetak eta joko onaren sentsazioak bueltatu ziren andoaindarren buruetara. Bigarren zatia erabat motibaturik hasi zuten andoaindarrak eta azkar sartu zioten presioa Santurtziarrei gol bikain bati esker berriz ere Xabier "Kuko" Berruetak 4-2koa ezarri bait zuen, ematen zuen andoaindarrak gora zetozela. Bainan lehen aipatu bezela ez zen andoaindarren eguna eta Santurtziko jokalari batek sekulako zartakoa atera zuen besazpitik honela 5-2ko emaitza jarriaz. Andoaindarrak ordea ez ziren behera etorri eta segituan espabilatu zuten honela partida amaitzeko 4 minutu falta zirela emaitza 5-4koa zen Oskar "Latigo" Lasa eta Eneko "Biking" Berruetak lorturiko golei esker. Bainan andoaindarrak azken minutuetan frexkotasun falta nabaritu zuten eta nahiz eta hainabt aukera izan partida berdintzeko ez zuten lortu eta berriz ere burua makurtuta bueltatu ziren etxera 5-4ko emaitzarekin.

2009/10/13

Euskalduna Vs La Bellota

Partidua asteleheneko jai eguna zela eta Ostiral gauean jokatu zen andoaingo Allurralde kiroldegian, aurtengo hainabt derbyetako bat, partida honek xarma berezia zuen ordea Andoaindarrak eta Legazpiarrak nor baino nor aritu bait ziren Euskal ligan orain dela bi urte. Partida oso parekatsua izan zen bi taldeetako inor ez zen kapaz baloi jabetzan nagusitzeko eta ez ziren aukera asko sortzen, ala ere Legazpiko La Bellota taldea izan zen auekra argienak eduki zituenak bainan etxekoen atezainak Imanol "Armi" Mateosek ez zion baloiari ate barrura sartzen utzi honela lehen zatia 0-0ekoarekin amaitu zen. Bigarren zati honetan bi taldeak fisikoki jeitxi egin ziren eta bi taldeek hainabt aukera izan zituzten markagailuan aurretik jartzeko, oriangoan Euskaldunako jokalariak izan ziren markagailua piztea lortu zutenak Berrueta Brother´s konexioari esker bietan zaharrenak, hau da, Xabier "Kuko" Berruetak bisitarien atea zulatzea lortu zuen. Pozak ez zuen askorik iraun andoaindarren buruetan La Bellotakoek azkar partida berdintzea lortu bait zuten, berdinketarekin arbitroaren erakustaldia iritxi zen.......... andoaingo jokalari bati bigarren txartel horia atera bait zion honek ezer egin gabe. 2 minutuak bat gutxiagorekin defenditzen ederki aguantatu zuten andoaindarrek bainan behin berdintasun numerikoa lortuta jokua hobetu beharrean txartu egin zen eta Legazpiarrek ederki aprobetxatu zuten eta 2 minutu faltan 1-2koa ezarri zuten markagailuan, gauzak horrela andoaindarrek atezain jokalari taktika erabili zuten bainan oso gaizki jokatu zuen etxeko atezainak Arkaitz "Baxur" Urdapilletak eta azken segunduetan 1-3koa jaso zuen honela partida emaitza horrekin amaituz.

2009/10/05

Elorrioko Vs Euskalduna

Partida zaila zuten andoaindarrek asteburu honetan beti gaizki eman zaion talde baten aurka nor baino nor aritu behar baizuen, talde hau Elorrioko taldea zen. Elorriokoek lehen partidan Santurtzi taldearen aurka berdintzea lortu zuten eta Euskaldunakoek ez zuten partida irabazterik lortu Inter taldearen aurka. Beraz bi taldeek zuten puntuen premia. Partida oso luze joan zen bi taldeek beren jokoa defentsan oinarritzen bait dute ez dute baloi jabetza gehiegi lantzen. Honela baloi luze batean Oskar "Tigre" Frutosek baloia ederki ipini zion Iñaki "Txikito" Elolari honek etxekoen atea zula zezan, partida ederki jarri zitzaien andoaindarrei. Bainan lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela jokaldi prestatu batean Elorriokoek berdinketaren gola sartzea lortu zuten, benetan gol psikologikoa. Bigarren zatian lokarturik atera ziren andaoindarrak eta 20 segundutan Elorriokoek beren bigarren gola sartu zuten. Gol honek sekulako mina egin zien andoaindarrei eta baloiaren atzetik alderik alde korrika ibili ziren bigarren zati osoan baloia ikutu gabe, ez zuten aukerarik lortzea sortzen eta Elorriokoek joko erraz eta efektibo batekin etekina ateratzea lortu zuen honela partida amaitzeko 3 minutu eta 40 segundu falta zirela markagailuak 4-1ekoa erakusten zuen. Markagailu honek andoaindarrak lur jota utzi zituen eta minutu hauetan lotsagarri aritu ziren eta Elorriokoek egoera hau aprobetxatuz gol bat bestearen atzetik sartzea lortu zuten azken markagailua 8-1ekoa izanez. Bigarren zati negargarria andoaindarrena espero dugu berriz horrelakorik ez pasatzea.