Pasa den asteburuan urtero ohitura bihurtu den aurredenboraldiko Andoaingo herria txapelketa jokatu zen bertako Allurralde kiroldegian. Txapelketako aurtengo partaideak Nazional B-ko 4 talde izan dira, Tolosako Laskorain, Intxaurrondoko Inter, Billabonako Lakuntza eta Andoaingo Euskalduna. Ostiralean Final erdiak jokatu ziren, lehenengoa Lakuntza eta Euskaldunaren artean jokatu zen, andoaindarrek ez zuten beraien jokorik hoberena erakutsi bainan bakarkako jokaldi bikain batean Oskar "Latigo" Lasak aurretik jarri zuen etxeko taldea pozak ez zuen asko iraun andoaindarren aurpegietan eta billabonakoek jokaldi on batean atsedenaldira ailegatzeko gutxi falta zela berdinketaren gola lortu zuten. Atsedenaldiak ez zuen askorako balio izan andoaindarrek beren joku txarrean blokeatuta jarraitzen bait zuten, ala ere berriz aurretik jartzea lortu zuten Joxan "Eros" Garciak jaurtitako falta bati esker, honela partida 2-1eko emaitzarekin bukatu behar zuela ematen zuenean billabonakoek portero-jokalari taktika bidez bigarren gola sartu zuten, honela partida 2-2koarekin utziz. Dena horrela zela amaitu zen partida eta penalty jaurtiketek erabakiko zuten zein zen lehenengo finalista, hemen andoaindarren atezainak Imanol "Armi" Mateosek bi jaurtiketa gelditzea lortu zuen honela andoaindarrei finalerako pasea emanez. Beste finalerdian Laskorain eta Inter ibili ziren nor baino nor, partidak ez zuen beste misteriorik izan, atsedenaldirako 4-0 emaitzarekin ailegatu bait ziren tolosarren alde, bigarren zatian beste 3 gol ikusteko aukera izan zuten Allurralden bildutako zaleek azken emaitza 6-1koa izan zen tolosarren alde.
Larunbatean jokatu zen txapelketako finala, aski ezagunak diren bi talderen artean Laskorain eta Euskalduna. Partidako nondik norakoa Laskorainek eraman zuen eta ederki mugitu zuen andoaindarren defentsa alderik alde, honela aukera anitz sortuaz bainan ez zuten asmatzen andoaindarren atearen aurrean, andoaindarrek bitartean defentsan itxi eta kontraeraso onekin erantzuten zieten tolosarren erasoeei. Bi taldeek eduki zituzten beren aukerak bainan bi atezainak bikain ibili ziren eta 0-0koarekin joan ziren atsedenaldira, bigarren zatian aukerak argiagoak ziren bi taldeetan nekea azaltzen joan bait zen, honela Oskar "Latigo" Lasak hankeko horpoarekin sekulako gola sartu zuen andoaindarrak markagailuan aurreratuz, bainan Laskoraingoek azkar erantzun zieten gol honi zorte apur batekin berdinketaren gola segituan lortu bait zuten. Partida amaitzeko 3 minutu falta ziren eta 1-1koarekin amaituko zuela ematzen zuenean Julen "Cercanias" Torregarayk zortearen laguntzaz 2-1koa ezarri zuen markagailuan andoaindarrak pozik ziren ez bait zen denbora askorik geratzen partida amaitzeko, bainan Tolosarrek jokaldi bikain bat egin zuten eta minutu batean partida berdintzea lortu zuten. Ez zegoen gehiagorako denborarik honela 2-2ko emaitzarekin amaitu zen finala, penlatyen ordua ailegatu zen, hemen andoaindarrek ez dutela parekorik ematen du etxeko atezainak Arkaitz "Baxurr" Urdapilletak penalty bat geratu bait zuen eta andoaindarrek ez zuten batere huts egin. Honela txapelketa etxean geratu zen, sentsazio onak hastera doan denboraldirako.


