Datorren astean Ekainaren 13an. Goizeko 9:00tan andoaingo Aker Beltz taberna parean 17 gizontxo elkartuko dira, hasera batean batere arrixkurik ez duen bidai batean murgilduko dira. Bidai honek aldiz beraien arteko prespektiba aldatuko duela ez dakite oraindik....... Behin kotxeetan sartuta 1,5 orduko kotxe saioa izango dute Errioxako Haro herrira ailegatzeko, denboraldian zehar izandako bidaietan normala den modura betiko abestiak "Pintxo Pintxo", "Lanrroberran", "Txirri, Mirri eta Txiribiton" besteak beste kantatuko dituzte paregabeko giroa ezarriz auto barruan . Herri honetako biztanleek ez dute susmorik oraindik zer datorkien gainera.
Erbestera iritsi eta gero gure anfitrioi den Axi "Aitatxo" Peralek bere etxera eramango du astotxo kuadrilla
hau, beharrezkoak diren gauzak egin eta egunari aurre egiteko prestatuko dira bertan. Gure protagonistak oraindik ez dira konturatu baina jada erbesteko haizeak hasera batean lasai-lasai irten zen lagun kuadrilla hau pixkanaka-pixkanaka Zelanda Berriko All Black-en mele batean bihurtzen ari da. Gutxi gora behera 11:00tan aterako da taldea bere Haroko gotorlekutik herriko tabernetara bidean, bertan, ohitura den edari majiko bat edaten hasiko dira, edari honen zapore bikainak eta bere fruta-gustoko usainak poliki-poliki gure protagonisten aurpegietan izugarrizko irribarrea margotuko du. Edari honen propietateak ezagutzeko izugarrizko irrika sortuko zaie gure mutilei eta 13:00tan Ollaurin kokaturik dauden Paterninako Upategietan beren sekretu guztiak ezagutuko dituzte. Sekretu hauek barneratzea 1,5 ordu kostako zaie eta izugarrizko gosea sortuko die gure andoaindarrei, hau dela eta, behin sekretu barneratze honen ondoren upategi gainean dagoen Erretegira joango dira bertako kutixi bikainak dastatzera, bazkari honetan urteko nondik norakoak komentatuko dira eta datorren urterako helburuak ere. Hori dena izugarrizko giro bikainean eta edari majikoz bustita.

Bazkaldu eta gero berriz ere Haro herrira jaitsiko dira gure mutilak eta bertako animali faunarekin nahastuko dira ordu anitzetan, fase honetan bakoitza libre izango da nahi duena egiteko. Dantza saio askoren ondoren gotorlekura erretiratzeko garaia iritsiko zaie eta hurrengo egunean bueltako bidaian hainbat zer esan edukiko dituzte. Exodo honek urteetan iraungo du mutil hauen bizitzan eta hurrengo urtean errepikatzeko hitza emango dute denak.