Vistas de página en total

larunbata 18:30 * Oiartzun KE VS Euskalduna * Elorsoro Kiroldegia

2008/12/08

Kenci Vs. Euskalduna

Gipuzkoarren arteko derby on batek bezela denetik eduki zuen partida honek, tentsioa, golak, jokaldi polemikoak, eta abar. Bi taldeak berriak dira kategorian bainan bide oso ezberdina jarraitzen ari dira, Elgoibarkoak jada partida ugari irabazi dituzte eta sailkapeneko erdialdean lasai antzean kokaturik ditugu, Andoaindarrak berriz partidak ia irabazi gabeak dira eta sailkapeneko zulo beltzean sarturik ditugu. Bien arteko puntu diferentzia ez zen ezertan nabaritu eta nor baino nor ibili ziren partida osoan zehar. Lehenengo zatia goitik behera andoaindarrena izan zen hainbat gol aukera eginez eta baloiaren jabetza eramanez, hala ere gol aukera asko egin arren bakarra sartzea lortu zuten soilik eta lehen zatia amaitzeko gutxi falta zela Elgoibartarrek partida berdintzea lortu zuten areaz kanpoko jaurtiketa geldiezin bati esker. Honela atsedenaldira 1-1eko emaitzarekin joan ziren. Bigarren zatian ordea Elgoibartarrek eraman zuten baloi jabetzaren gehiengoa eta bigarren gol bat sartzea lortu zuten, gol honen ondorioz Euskaldunako mutilak espabilatzen asi ziren eta jokaldi bikainak egin zituzten, baina gola ez zen ailegatzen, halako batean ordea zorte apur batekin Jon "Robinxou" San Josek urdiñen bigarren gola sartu zuen bere partiduko bigarrena baita ere. Binakoarekin partidako tentsioa areagotu egin zen eta epaileek beren agerpena egin zuten, urdiñak ikaragarri zigortu zituzten txartel oriak edozer gauzagatik atereaz, andoaindarrak erabat berotuta zebiltzan eta Elgoibartarrek andoaindarren etsipena handitzeko 3. gola sartu zuten zorte apur batekin ze baloiak sarera sartu baina lehen bi jokalaritan jo zuen. Jada ez zen ia denborarik gelditzen eta atezain jokalari taktika jokatu zuten andoaindarrek, bainan ez zuten ezer lortu soilik elgoibartarrek beren 4. gola sartzea. Gol honek Elgoibartarren jokalari baten erreakzioa sortu zuen eta gure jokalariei "Jodeos" esan zien eskuarekin zeinu zakar bat eginez. Erreakzio honek andoaindarrak erabat atera zituen partidatik eta jokalari bat epaileak kanporatu egin zuen. Partidako azken jokaldian elgoibartarrek beren 5.gola sartu zuten bainan denboraz kanpo izan zen ze baloiak zutoina ikutu baino lehen jada txirrinak denbora agortu zela erakutsi zuen bainan epaileek beren partida borobiltzeko gola ontzat eman zuten.

2008/11/30

Ancla Vs Euskalduna

Jada 10. jardunaldia jokatu da Nacional B mailan eta gauzak ez direla aldatzen ematen du, andoaindarrak 4 punturekin sailkapeneko azken postuetan murgilduta dago. Hala ere nahiz eta gauzak ez ondo joan badaude bi talde oraindik beraien atzetik dihoaztenak. Partida a priori oso zaila Sestaoko Ancla sailkapeneko 3. postuan bait dago kokatua bainan liga honen berdintasuna nabarmenduz ez zen partida errexa izan sestaotarrentzat. Euskaldunakoek beren kasta guztia atera zuten partida jokatzeko eta erakutsi zuen ez duela batere merezi sailkapenean duen posizioa. Lehen zatian bi taldeak pixkat beldurtuta atera ziren kantxara eta ez zuten golik egitea lortzen hala ere aukera garbiak izan zituzten bi taldeak. Lehen zatia amaitzeko 40 segundu falta zirela andoaindarren atezainak Arkaitz "Bonbas" Urdapilletak jokaldi deseroso batean bere atean gola sartu zuen honela Sestaotarrei markagailuan gol bateko abantaila emanez eta hau dela eta atsedenaldira 1-0 koarekin joan ziren. Bigarren zatian beste partidatan ez bezala andoaindarrak erabat zentratuta atera ziren eta baloiaren jabetza berea zen erabat, aukerak bata bestearen atzetik egin zituzten baina bi kontra bikainetan andoaindarren partidako jokalaririk hoberenek gol bana sartzea lortu zuten, lehenengoa Alberto "Frodo" Bayonek sartu zuen eta bigarrena Oskar "Latigo" Lasak, gol hauek andoaindarren morala erabat altxa zuten. Bainan oraindik 3 minutu gelditzen ziren partida amaitzeko, minutu hauetan sestaotarrek portero-jokalari taktika erabili zuten eta nahiz eta andoaindarren ondo defenditu kanpotik botatako txut batekin partida berdintzea lortu zuten. Partida erabat irekita zegoen eta andoaindarrei berdinketak ez zien ezertarako balio eta aurrera joan ziren bainan zorte txarreko jokaldi batean kantxa erdian baloia galdu eta kontraeraso bikain batean Anclakoek 3. gola sartu zuten andoaindarren ametsak erabat zapuztuz. Hala ere azken segunduetan andoaindarrek partida berdintzeko aukerak egin zituzten bainan partidako emmaitza ez zen batere mugitu, partidako azken emaitza 3-2koa izan zen. Egoera ez da batere ona andoaindarrentzat bainan honela jokatuz garaipenak iritsiko direla uste dut. Animo Euskaldunaaa!!!!!!!!!!!!!!

2008/11/26

Euskalduna Taldea, IZENAK DIO DENA!!!!

Kaixo mutilak!!! Neskan bat baldin badago barkatu jejeje. Beno gaur hemen idazteko beharrean aurkitzen naiz. Azken partidua eta gero jendea nire ustez oso etsituta dago eta kapitainetako bat bezela nere betebeharra da taldeko guztiei animoak pixkoat igotzea. Nire ustez Pedrok atzo esandako hitzek ez zuten arazoan bete betean asmatu bainan oso gertu ibili zen, argi dago zeozer falta zaigula eta hori denak dakigu bainan zer?? Bakoitzak bere erantzuna edukiko du galdera honetarako eta orain nik nere iritzia adieraziko dut. Gol falta arazo larriena dela uste dut bainan defentsan egindako hutsegite puntualek egiten digute min gehien hauengatik galtzen bait ditugu partidak. Denok jakin behar dugu zertarako garen gai eta zer ezin dugun egin, iazko denboraldian gure igoera defentsan oinarritu zen eta aurten bide horretan jarraitu behar dugula uste dut, intentsitatea handitu behar dugu eta partida osoan %120 bat eman behar dugu eta emaitzak lortuko ditugu. Jokoaz aparte atzo jendearen aurpegiak ikusteak tristetu ninduen denak burua beruntz begira bait genuen. Zertarako jokatzen dugu??? Lehenengo helburua ondo pasatzea da eta nahiz eta emaitzek ez lagundu argi eduki behar dugu hori, garai onetan eta txarretan talde bat garela demostratu behar dugu. Talde izateak zer esan nahi du?? Bakoitzak bere kontzeptua edukiko du baina interneten begira egon naiz eta erderaz aurkitu dut definiziorik hoberena eta hemen uzten dizuet: "Es el conjunto de dos o mas personas que interactúan en un espacio y un tiempo determinado, con conciencia del "nosotros" y que establecen normas y principio de acción que aceptan, para alcanzar metas o fines comunes."
Bakoitzak bere konklusioak atera ditzala baino nire aldetik enaiz aspertuko denak animatzeaz eta argi daukat gauzak ondo egiteko gai garela eta askotan demostratu dugun bezela gauzak aurrera aterako ditugula.

2008/11/24

Euskalduna Vs Allerru

Hil ala biziko partida jokatu zuten pasa den larunbatean Allurralde kiroldegian, andoaingo Euskaldunak eta Lezoko Alerru taldeek. Bi taldeak sailkapeneko azken postuetan kokaturik ditugu eta 3 puntuak oso oso garrantztsuak ziren edozein talderentzat, arnas pixka bat hartzeko. Partidaren nondik norakoa lehen zatian andoaindarrek eraman zuten eta jokaldi bikain batean Alberto "Ziborg" Bayonek partidako lehen gola sartu zuen honela Urdiñak aurretik jarri ziren markagailuan, nahiz eta aurretik joan partidan baloi jabetza andoaindarrena zen eta Lezotarrak kontraerasora ateratzen ziren arrixku handia sortuz. Halako batean zorte apur batekin Allerruko jokalai batek baloia zutoinean jarri zuen, baloi honek gero andoaindarren atezainean jo eta sare barrura joan zen honela partida berdinduz. Baina lehen zatia amaitzeko gutxi geratzen zenean Jon "Robinxou" San Josek andoaindarren bigarren gola sartu zuen honela atsedenaldira 2-1 koarekin ailegatu ziren. BIgarren zatian ordea gauzak zearo aldatu ziren baloi jabetza Lezotarrena zen eta partidaren nondik norakoa eramaten jakin zuten joko honekin fruitu ederra lortu zuten Lezotarrak 3 gol bikainekin partidan aurretik jartzea lortu bait zuten 2-4 koa zegoen markagailuan eta orduntxe esnatu ziren andoaindarrak kantxa guztian presionatzen jarri bait ziren eta aukera garbiak egin zituzten baina ez zuten gola sartzea lortzen. Baina halako batean jokaldi on batean Oskar "Latigo" Lasak 3-4koa sartu zuen honela partida amaitzeko 2 minutu falta zirela partida erabat irekita zegoen. Andoaindarrak presionatzen jarraitu zuten baina ez zuten berdinketaren gola sartzea lortu, honela partida 3-4 amaitu zen Allerrukoen alde. Andoaingo jokalariak erabat etsita joan ziren aldageletara, bainan orain da jokalari guztiak burua altxatzeko garaia eta elkarlan on batekin ziur gauzak hoberantz egingo dutela. Animo oraindik tenporada oso luzea bait da!!!!

2008/11/16

Elorrioko Vs Euskalduna


Benetan partida garrantzitsua jokatu zuten Euskaldunako mutilek pasa den larunbatean Elorrion, oraingoan sailkapeneko behe zatian kokaturik zegoen Elorrioko taldea zuten aurrean. Aukera bikaina andoaindarrentzat zulotik pixkat ateratzeko. Partida hain garrantzitsua izanda beldur gehiegi zegoen bi taldeetan eta partida oso defentsiboa izan zen. Bainan Euskaldunakoek ez zuten defentsa ondo itxi eta areaz kanpoko jaurtiketa bati esker Elorriokoak markagailuan aurreratu ziren. Gol honek andoaindarren beldurrak sortu zituen bainan kapaz izan ziren beldur horiek aldendu eta partidan sartzeko eta lehen zatia amaitu baina lehenago erretsaze bat aprobetxatuz Iker "Enjuto" Matutek andoaindarren gola lortu zuen, honela partida erabat irekita utziz lehen zatia 1-1ekoarekin amaitu zen lehen zatia. Bigarren zatian bi taldeen beldurrak huts bat egiteko handitu egin ziren eta nahiz eta joko alaia egiten saiatu beti burua defentsan zuten bi taldeek. Honela bigarren zatian ez ziren gol aukera asko ikusi bañan andoaindarrak aurten beren gol gabezia nabarmena dela erakutsi eta arazo bihurtzen hari dela argi ikusi zen, aukera garbi bat izan zuten bainan Maikel "Pitxbull" Fernandezek baloia zutoinean lehertu zuen. Honela partida amaitzeko 3 minutu falta zirela arbitroak Euskaldunako mutilak bi minutu gizon bat gutxiagoz utzi zuten eta Elorriokoak gora etorri ziren erabat. Hala ere andoaindarrak oso ondo defenditu zuten bainan partida amaitzeko minutu bat falta zenean eta jada andoaindarren bostgarren jkalaria kantxan sartzera zihoanean Elorriokoek berriz areaz kanpoko jaurtiketa bati esker beraien bigarren gola sartu zuten. Partida amaitzeko minutu bat falta zen oraindik baina andoaindarrek nahiz eta asko saiatu ezin izan zuten lortu bigarren gola eta beste partida bat galdu zuten 2-1eko emaitzarekin. Aurten gol falta nabarmena da 8 partidatan13 gol besterik ez dituzte egin eta arazo hau dela medio sailkapeneko azken postuetan murgildurik dugu taldea. Bainana aukerak sortzen dira eta egunen batean hasiko da baloia sarean sartzen , Animo mutilaaaakkkk!!!!!!

2008/11/09

Euskalduna Vs Izkepot

Denboraldiko 7. partida jolastu zuen andoaingo Euskaldunak pasa den larunbatean allurralde kiroldegian oraingoan andoaindarren aurkaria Laudioko Izkepot taldea izan zen talde hau lan bikaina egiten hari da denboraldi hasera honetan partida bakarra galdu bait du lehen 7 jardunaldi hauetan. Partida oso azkar hasi zen baloiaren jabetza laudiotarrentzat zen eta oso azkar eta ondo mugitzen zuten baloia, lehen bost minutuetan andoaindarrak noraezean ibili ziren baloiaren atzetik korrika, bainan poliki poliki partidan sartzen joan ziren eta baloia alde batetik bestera mugitzea lortzen zuten gol aukerak sortuz. Bainan azken partidutan gertatzen ari den bezala arbitroak bere lehen agerpena egin zuen eta andoaindarren aldeko falta argi bat pitatu beharrean jokoa jarraitzen utzi zuen eta Izkepotekoek ez zuten aukera galdu eta lehen gola sartu zuten, arbitroak bere huts egitea aitortu zuen beranduago. Honela lehen zatia 0-1 amaitu zelarik. Bigarren zatian andoaindarrak partidaren bila atera ziren eta oraingoan urdiñak ziren baloia azkar eta ondo mugitzen zutenak bainan bigarren zatiaren erdikaldean Izkepotekoek baloi bat lapurtu zuten eta bandatik korrika kontraerasoan atera ziren eta hona hemen arbitroaren bigarren agerpena, baloia oso osorik atera zen kantxatik baina kiroldegi osoak ikusi zuena berak ez zuen ikusi nahi izan eta jokaldia jarraituz gol bikaina sartu zuten Laudiotarrek. Andoaindarrak erabat atera zituen partidatik arbitroak ez bait da normala talde batek partida osoan 3 falta bakarrik egitea eta gauzak honela andoaindarrak aurrera jo zuten eta honako batean partidan sartu zituen gola sartu zuen Iker "Enjuto" Matutek bainan partida ondo amaitzeko bere hirugarren agerpena egin zuen partidako epaileak eta andoaindarren aurkako 6. falta pitatu zuen eta Izkepotekoek partida erabakita utzi zuen 3. gola sartu zuten, honela partida 1-3 amaitu zen Arabarren alde. Andoaindarrak oraindik zuloan sartuta jarraitzen dute bainan erakutsitako jokoa ona dela ikusita garaipenak etorriko direnaren esperantza dute taldeko Entrenatzaileek.

2008/11/02

Astraburuko Vs. Euskalduna

Pasa den larunbatean derby zaporea zuen partida jokatu zuen andoaingo Euskalduna taldeak, aspaldiko ezagun batzuen aurka Bizkaiko Astraburuko taldea zuten aurrean iaz bi taldeak Euskal ligatik igo ziren Nazional B mailara eta nor baino nor haritu ziren Astrabuduako Kiroldegian. Partida Larunbat goizean jokatu zen eta ematen zuen andoaindarrak lo atera zirela kantxara minutu batean jada gol bat jaso bait zuten. Hala ere gol horri erantzun azkarra eman zion Eneko "Biking" Berruetak bakarkako jokaldi bati esker izugarrizko gola sartu bait zuen. Partida aurrera joan ahala baloiaren jabetzan bizkaitarrak nagusitzen joan ziren eta halako batean kornerreko jokaldi batean bigarren gola sartzea lortu zuten bizkaitarrek, honela 2-1eko ezarriz markagailuan. Gol honek andoaindarrak bere lo sakonetik iratzarri zituen eta hemendik aurrera partidaren nagusi egin ziren, lehen zatia amaitu baina lehen bi aukera oso garbi eduki zituzten bainan ez zuten asmatu baloia sarera sartzen, honela lehen zatia 2-1ekoarekin amaituz. Bigarren zatian andoaindarrak jaun eta jabe izan ziren partidan izugarrizko aukerak eduki zituzten, baina ez zen andoaindarren eguna eta batzutan atezainak eta beste batzutan zutoinek aukera garbi hauek zapuztu zituzten, estatistikarako gorde beharra andoaindarrek bigarren zati honetan 5 aldiz bota zutela baloia zutoinera. Zutoinean eman zuen baloi hauetako bat aprobetxatuz Eneko "Biking" Berruetak berdinketaren gola sartu zuen. Berdinketarekin eta Astraburukoak 5 faltarekin zirela etorri zen partidako jokaldia, Joxan "Eros" Garciak baloi bat kontrolatu zuen kantxa erdian eta atzetik etorri eta falta argi baina argiago bat eginez Bizkaitar taldeko jokalari batek baloia lapurtu zion, arbitroak hau ikusi eta ez zuen ezer pitatu eta kontraerasoan bizkaitarrek baloia atzera bota eta andoaindarrek gola bere atean sartu zuten honela 3-2ko emaitza jarriaz. Astraburuko taldea 6 minutu egon zen 5 faltarekin eta arbitroak ez zien bat gehiago ere pitatu, andoaindarrak bere etsipenean aurrera joan ziren atzera begiratu gabe eta kontraeraso on batean 4. gola sartu zuten bizkaitarrek. Azkenik markagailua 4-2 geratuz, emaitza engainosoa benetan.